232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Galarko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko uztailaren 24an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03439.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103439

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra.

Galarko finka: 13402.

IDUFIR: 31012001459831.

Hiri-finka: hirugarren sektoreko erabilerako lurzatia, H lurzatia izenekoa, AR-7 banaketa areako S-1 sektoreko UE-1 unitatearen birpartzelazio-proiektukoa, Ezkirozko jurisdikzioan (Galarko Udala); mila berrehun eta berrogei metro koadroko azalera du guztira, okupazioa zortziehun metro koadro da solairu bakoitzeko, eta eraikigarritasuna, guztira, bi mila eta laurehun metro koadro. Mugak: iparraldean, bidea eta aparkalekuak; hegoaldean, bide nagusia; ekialdean, aparkalekuak eta bidea; eta mendebaldean, bidea eta aparkalekuak. Katastroko 2. poligonoa, 656. lurzatia, 1. hiri-azpieremua, 1. hiri-unitatea.

Inskripzioa:

Jabariaren azken inskripzioa: Hirugarren inskripzioa.

Liburukia: 4087. Liburua: 186. Folioa: 222. Inskripzioa: 3. data: 2006-09-01.

Katastroan: Galar, 2. poligonoa, 656. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea, Noain-Ezkirotz industrialdean kokatua, G kalea, a.g., 1.241,17 metro koadrokoa.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001633911FQ.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko azaroaren 11n.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2614728