232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Aragoi ibaiko urekin ureztatzen diren Cadreitako lurretako lurzatiak biltzeko eremuko Aholku Batzordearen deialdiarena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 22ko 320E/2024 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen hasiera ematea Aragoi ibaiko urekin ureztatzen diren Cadreitako lurretako lurzatiak biltzearen eta ureztapena modernizatzearen bidez nekazaritza azpiegituretan egin beharreko jarduketei. Horiek horrela, eta indarreko xedapenetan ezarritakoa betez,

DEI EGITEN DA:

Lurzatiak biltzeko prozesuan partzuer direnen batzarra bil dadin. Batzar horretan, Aholku Batzordeko kide izanen diren 8-12 pertsona hautatuko dira, zeinak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan arituko baitira lurzatiak biltzeko oinarrizko proiektua eta oinarriak prestatzen. Horretarako, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari lagunduko diote, besteak beste, lurrak sailkatzeko lanetan eta ereduzko lurzatiak eta sailkapen-koefizienteak zehazteko lanetan, konpentsazioen ondorioetarako.

Batzar hori Cadreitako auditorium-gizarte etxeko lokaletan eginen da, abenduaren 11n (ostirala), 12:00etan.

Iruñean, 2026ko azaroaren 9an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2614538