1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
205/2026 EBAZPENA, urriaren 29koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eraikitzeko administrazio baimena ematen baita 4,48 MW-eko "Los Mulares" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta harekin lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan. Espedientearen kodea: 5322-CE.
1.–Aurrekariak.
Eskaera behar bezala izapidetu ondoren, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 33/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 1ekoan), aurretiazko administrazio baimena eman zitzaion Ríos Renovables SLUri "Los Mulares" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta harekin lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan.
Ebazpen hauek kontuan harturik eman zen ebazpen hori:
–348E/2025 Ebazpena, maiatzaren 2koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, proiektuaren aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena (2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 22koan).
–384E/2025 Ebazpena, abuztuaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena ematen duena.
2.–Eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera.
2025eko irailaren 16an, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 130. artikulua aplikatuta, Ríos Renovables SLUk eraikitzeko administrazio baimena eskatu zuen "Los Mulares" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta harekin lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan.
Ondoren, 2026ko urriaren 23an, eta instalazioaren konfigurazio elektrikoa aldatzeko helburu bakarrarekin, instalatutako potentzia azaroaren 5eko 997/2025 Errege Dekretuak ezarritako definizio berrira eguneratzeko, entitate sustatzaileak proiektuaren beste aldaketa bat aurkeztu zuen, instalazioaren poligonala eta ebakuazio-linearen trazadura aldatu gabe, 2025eko irailaren 16an aurkeztutako proiektuarekin alderatuta.
Aurkeztu diren azken agiri teknikoen arabera, eguzki-instalazio fotovoltaikoa Erriberriko udal mugarteko 12. poligonoko 349. lurzatian dago, gutxi gorabehera 6,9 hektarea hartzen ditu, eta honela dago osatuta:
- Aldebiko 6.216 modulu fotovoltaiko (TSM-NEG21C.20 modelokoak edo antzekoak), 822,25 W-eko potentzia unitarioa (1,15 x 715 W) eta, guztira, 5.111,106 kWp-eko potentzia-erpina dutenak.
- 14 inbertsore fotovoltaiko (SUNGROW SG350HX modelokoak edo antzekoak), 40ºC-tan 320 kW-eko potentzia izendatua eta, guztira, 4.480 kWn-ko potentzia izendatua dutenak.
- Transformazio-zentro 1 (SUNGROW MVS4480-LV modelokoa edo antzekoa), 4.480 kVA-ko transformadore batekin eta 30/0,8 kV-eko transformazio-erlazioarekin.
- 30 kV-eko babes eta neurketa zentro bat.
Beraz, bat etorrita azaroaren 5eko 997/2025 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoarekin, eguzki-instalazio fotovoltaikoaren potentzia instalatua 4,48 MW da.
Inbertsore fotovoltaikoen bidez, moduluek korronte zuzenean sortutako energia korronte alterno bihurtzen da, eta transformazio-zentroko behe-tentsioko armairuraino eramaten da, 30 kV-era eraldatzeko eta, ondoren, instalazioko babes- eta neurketa-zentroarekin konektatzeko.
Instalazioaren ebakuazio azpiegiturak lur azpiko 30 kV-eko linea batek osatzen ditu, 4.400 metro ingurukoak, instalazioaren babes eta neurketa zentrotik "La Caya" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren (5323-CE esp.) babes eta neurketa zentroraino. Hortik aurrera, ebakuazio azpiegiturak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren jabetzako "Tafalla 66 kV" TAE azpiestazioan bukatu arte, partekatuak dira sustatzaile berak proiektatutako beste bi eguzki-instalazio fotovoltaikorekin: "Las Planillas" (5321-CE esp.) eta "Baretón" (5447-CE esp). "La Caya" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren espedientean izapidetu dira.
3.–Kontsulten izapidea.
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 1eko 384E/2025 Ebazpenak honako hau ezartzen zuen: "Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak emandako eraikitzeko administrazio baimena eman aurretik, proiektua igorriko da ebazpen honetan adierazitako neurriak betetzen direla egiaztatzeko".
Aurrekoa ikusita, proiektuaren kopia bidali zitzaion Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, egiazta zezan lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzeko eskatutakoa betetzen zuen. 2025eko abenduaren 18an, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalak txosten teknikoa egin zuen, eta bertan ondorioztatu zen proiektu aldatua bat zetorrela Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 1eko 384E/2025 Ebazpenean jasotako neurriekin.
4.–Eraikitzeko administrazio baimenaren proposamena.
Horregatik guztiagatik, aurkeztutako agiriak ikusita eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatu du Ríos Renovables SLUri eraikitzeko administrazio baimena ematea 4,48 MW-eko "Los Mulares" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Ríos Renovables SLUri eraikitzeko administrazio baimena ematea 4,48 MW-eko "Los Mulares" eguzki-instalazio fotovoltaikorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, gaur egungo "Tafalla 66 kV" TAE azpiestazioraino, Erriberriko eta Tafallako udal mugarteetan. Halaber, aurkeztutako proiektuak onesten dira, eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematen da horiek gauzatzeko.
2. Administrazio baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.
3. Aurkeztutako proiektuaren arabera gauzatu beharko dira instalazioak, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatuarekin: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, onesten dituena Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak, JTO-GTE 01etik 23ra; otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, onesten dituena Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak, JTO-GTL 01etik 09ra; eta abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, onesten duena Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa.
4. Behin proiektua gauzatuta, eskatzaileak probetarako behin-behineko ustiapenerako baimena eskatu beharko du. Eskaera horrekin batera obra bukaerako ziurtagiria aurkeztuko da, teknikari eskudun batek sinatua, baita araudian ezarritako gainerako agiriak ere.
5. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari; Ingurumen Ebaluazioaren Atalari; Paisaia eta Landa-lurzoruaren Atalari; Baso Plangintzarako Atalari; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuari; Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari; eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
7. Ebazpen hau jakinaraztea Ríos Renovables SLUri, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nafarroako Autobideak SAri (AUDENASA), Nafarroako Ubidea SAri (CANASA), Enagás Transporte SAUri, Energía Inagotable de Keneo SLri, Energía Inagotable de Kyoko SLri, Bodegas Pagos de Araiz SAri, Sustrai Erakuntza fundazioari, Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan elkarteari, Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan elkarteari eta Aguacanali, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente kodea adierazi beharko da.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Erriberriko eta Tafallako udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko urriaren 29an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2614164