232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

265/2026 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 96/2026 Ebazpenaren I. eranskina.

Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 96/2026 Ebazpenaren bidez onesten dira 2026-2027 ikasturteko eskola-garraioaren zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak.

Ikasturtearen hasieran ibilgailuentzako erregaiaren prezioek izandako igoera handia dela eta, garraiorako banakako laguntzaren zenbatekoak handitu behar dira laguntzaren onuradunak bi edo gehiago diren kasuan, herri berean bizi badira.

Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, zeinaren bidez proposatzen baitu zati batean aldatzea maiatzaren 27ko 96/2026 Ebazpenaren 2.2.c atala. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zati batean aldatzea Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 96/2026 Ebazpenaren I. eranskineko 2.2.c atala. Ebazpen horren bidez onesten dira 2026-2027 ikasturteko eskola-garraioaren zerbitzua antolatzeko eta haren funtzionamendurako jarraibideak.

Honako hau dioen tokian:

Aurreko bi letretan aipatutako garraio zerbitzuak erabiltzerik ez duten ikasleek ondoko taulan ezarri diren zenbatekoak jasoko dituzte, honako irizpide hauekin bat:

–Ikaslearen ohiko bizilekuaren eta ikastetxearen edo hurbilen dagoen eskola-autobusaren geralekuaren arteko distantzia.

–Ikasle bat baino gehiago badaude herri edo bizitegi-zona bakandu berean, eta herri berera joan behar badute, ikastetxe batera edo batzuetara, bateragarria den ordutegian, garraiorako banakako laguntzak kalkulatzeko, erabilitako garraiobidearen antolaketa bateratua hartuko da kontuan, baimendutako tokiak bete arte.

URTEKO ZENBATEKOA

10 KM BITARTE

10 KM BAINO GEHIAGO ETA 20 KM BITARTE

20 KM BAINO GEHIAGO ETA 30 KM BITARTE

30 KM BAINO GEHIAGO

Ikasle bat

650,11 euro

911,18 euro

1.279,60 euro

1.790,37 euro

Bi ikasle edo gehiago

505,65 euro

706,85 euro

978,71 euro

1.362,68 euro

Honako hau behar du:

Aurreko bi letretan aipatutako garraio zerbitzuak erabiltzerik ez duten ikasleek ondoko taulan ezarri diren zenbatekoak jasoko dituzte, honako irizpide hauekin bat:

–Ikaslearen ohiko bizilekuaren eta ikastetxearen edo hurbilen dagoen eskola-autobusaren geralekuaren arteko distantzia.

–Ikasle bat baino gehiago badaude herri edo bizitegi-zona bakandu berean, eta herri berera joan behar badute, ikastetxe batera edo batzuetara, bateragarria den ordutegian, garraiorako banakako laguntzak kalkulatzeko, erabilitako garraiobidearen antolaketa bateratua hartuko da kontuan, baimendutako tokiak bete arte.

URTEKO ZENBATEKOA

10 KM BITARTE

10 KM BAINO GEHIAGO ETA 20 KM BITARTE

20 KM BAINO GEHIAGO ETA 30 KM BITARTE

30 KM BAINO GEHIAGO

Ikasle bat

650,11 euro

911,18 euro

1.279,60 euro

1.790,37 euro

Bi ikasle edo gehiago

640,11 euro

901,18 euro

1.269,60 euro

1.780,37 euro

2. 2026-2027 ikasturteko banakako laguntzen kostuaren igoera baimentzea. Igoera 100.000,00 eurokoa da, eta kopuru horretatik 40.571,43 euro 2026ko irailetik abendura arteko eperako dira, eta 2026ko gastu-aurrekontuko "Eskola-garraiorako banakako laguntzak" izeneko 430005 43500 4800 324100 partidaren kargura finantzatuko dira (0040004658 espedientea); 59.428,57 euro, berriz, 2027ko urtarriletik abuztura arteko epeari dagozkio, eta 2027an horretarako sortzen den partidaren kargura finantzatuko dira, baldin kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

3. Ebazpen honetan xedatutakoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, interesdun diren ikastetxe publiko guztietara, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Zerbitzu Osagarrien Atalera eta Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora.

Iruñean, 2026ko azaroaren 6an.–Azpiegituretako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2614469