1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1249E/2026 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, errebokatzen duena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1159E/2026 Ebazpena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpena.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, 2027an (izenburuan 2026 aipatzen da, baina 2027 da zuzena) dirulaguntzak emateko baso-aprobetxamenduetara, baso-lanetara, baso-zerbitzuetara eta lehen eraldaketara bideratutako baso-inbertsio produktiboetarako (2023-2027 aldiko NPEPEren 6883 esku-hartzea). LGENFen kofinantzaketa du, gastu publiko hautagarriaren %40koa.
Ebazpen hori sinatu ondoren, hainbat akats atzeman dira: akats materialak eta mekanografikoak, eranskin jakin batzuen falta, etab. Horregatik guztiagatik, erabaki da ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialera ez bidaltzea argitaratzeko.
Atzemandako akatsak ikusita, hasiera batean erabaki zen ebazpena indarrik gabe uztea eta beste ebazpen bat ematea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aurrekoa oinarri hartuta, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1159E/2026 Ebazpena eman zen, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpena indarrik gabe uzten duena.
Baina ebazpen hori emateak harekin lotutako kontabilitate-espedientea deuseztatzea dakar, eta horrek eragotzi eginen luke deialdia Europar Batasuneko araudiak eskatutako epeetan egitea.
Aurrekoarekin bat etorriz, baliogabetu egin zen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1159E/2026 Ebazpena, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1192E/2026 Ebazpena eman zen, irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena.
Espedientearen instrukzioan zehar ikusi da, ordea, ez dagoela egintza formalik baliogabetzeko edo errebokatzeko Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1159E/2026 Ebazpena, hau da, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpena indarrik gabe uzten duena.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Errebokatzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1159E/2026 Ebazpena, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 1092E/2026 Ebazpena indarrik gabe uzten duena.
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko azaroaren 10ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2614685