1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
374E/2026 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2026-2027 aldirako deialdi hau ebazten duena: berrikuntza proiektuetarako laguntzak, Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduentzat.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 229E/2026 Ebazpenaren bidez onetsi zen berrikuntza proiektuetarako laguntzak emateko deialdia, Nafarroako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoko eta Diseinuko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduentzat.
Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak eskaerak baloratu ditu deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideei jarraikiz, eta ebazpen honetan jasotzen da balorazio horren emaitza.
Ikusirik Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren txostena eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.
Bat etorriz azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuarekin, zeinak ezartzen baitu Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa,
EBAZTEN DUT:
1. 34.276,29 euroko zenbatekoa bideratzea eskatutako laguntzak onuradunei emateko, honako taula honetan zehazten den moduan:
ESPEDIENTE ZENBAKIA | IFZa | TITULARRAREN IZENA | AURREKONTU PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
0011-2572-2026-000001 | R3100011J | SANTA CATALINA LABOURÉ IKASTETXEKO KOMUNITATEA | 42300/420003/4811/322E00 | 2027 | 3.000,00 |
0011-2572-2026-000005 | G80468416 | ERAIKUNTZAKO LAN FUNDAZIOA | 42300/420003/4811/322E00 | 2027 | 3.000,00 |
0011-2572-2026-000007 | R3100240E | SAN FRANCISCO DE SALES KONGREGAZIOA-SALESTARREN INSTITUTU POLITEKNIKOA | 42300/420003/4811/322E00 | 2027 | 13.276,29 |
0011-2572-2026-000011 | F31229545 | CUATROVIENTOS (SOZIETATE KOOPERATIBOA) INSTITUTU TEKNIKO ETA KOMERTZIALA | 42300/420003/4811/322E00 | 2027 | 7.700,00 |
0011-2572-2026-000019 | G80468416 | NAFARROAKO ERAIKUNTZAKO LAN FUNDAZIOA | 42300/420003/4811/322E00 | 2027 | 7.300,00 |
2. Eskaera hauek ukatzea, ez direlako ikastetxe itunduek eginak.
ESPEDIENTE ZENBAKIA | IFZa | TITULARRAREN IZENA |
0011-2572-2026-000002 | **680**** | EDUARDO AQUERRETA APESTEGUIA |
0011-2572-2026-000003 | **816**** | EUKENE VELAZ LIZARRAGA |
0011-2572-2026-000004 | **821**** | ILLANA GONZALEZ PEREZ |
0011-2572-2026-000006 | **143**** | JOSU LARRAZA ANSORENA |
0011-2572-2026-000008 | **288**** | ISABEL SAEZ PEREZ |
0011-2572-2026-000009 | **288**** | ISABEL SAEZ PEREZ |
0011-2572-2026-000010 | **563**** | ARRIOS FERNANDEZ DE LAS HERAS, RAQUEL |
0011-2572-2026-000012 | **685**** | AITZIBER GUERACENEA ECHANIZ |
0011-2572-2026-000013 | **035**** | UGAITZ GARMENDIA AURKIA |
0011-2572-2026-000014 | **431**** | ALVARO CIA GARCÍA |
0011-2572-2026-000015 | **277**** | CECILIA MUTIO MUNEI |
0011-2572-2026-000016 | **685**** | AITZIBER GUERACENEA ECHANIZ |
0011-2572-2026-000017 | **634**** | JOSE IGNACIO AINZUA CEMBORAIN |
0011-2572-2026-000018 | **647**** | JAVIER ZAMORA EGUARAS |
3. Ebazpen hau igortzea Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira eta eskatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2026ko azaroaren 10ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2614776