232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko. Akats zuzenketa izendatzeko proposamenean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 24/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen), izendapen proposamena argitaratu zen 2026ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean. Proposamen hori egin zen deialdian iragarritako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen ahal direnen alde.

Proposatutako izangaietako baten abizenean akats bat dagoela ikusirik, bidezkoa da hura zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Horiek horrela, izendatzeko proposamena zuzendu behar da. Honela dioen tokian:

"GARCÁA MIGUEL, SARAI"

Honako hau behar du:

"GARCÍA MIGUEL, SARAI"

Iruñean, 2026ko azaroaren 16an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2614941