1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2788/2026 EBAZPENA, 2026ko azaroaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait irakasle titular izendatzen dituena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2026ko maiatzaren 25ean emandako 1170/2026 Ebazpenaren bidez –"Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu zen 2026ko maiatzaren 30ean–, unibertsitateko irakasle titularren kidegoko lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketarako deialdia egin zen.
Ikusirik ebazpen horretan izendatutako hautaketa-batzordeek egindako proposamenak eta egiaztaturik deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 32. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Honako hauek unibertsitateko irakasle titular izendatzea:
–Davinia Rodríguez Ortega, unibertsitateko irakasle titularra, 6503 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari dago atxikia.
–Aritz Romeo Ruiz, unibertsitateko irakasle titularra, 6507 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Administrazio Zuzenbidea jakintza-arlokoa da, euskarako hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailari dago atxikia.
–Silvia Pilar Badiola Coca, unibertsitateko irakasle titularra, 6509 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Zuzenbide Prozesala jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailari dago atxikia.
–Íñigo Hernández Arenaz, unibertsitateko irakasle titularra, 6510 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ekonomia Aplikatua jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sailari dago atxikia.
–Laura Frías Paredes, unibertsitateko irakasle titularra, 6513 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Estatistika eta Ikerketa Operatiboa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Alba María Agustín Martín, unibertsitateko irakasle titularra, 6515 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Estatistika eta Ikerketa Operatiboa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Adrián Serrano Hernández, unibertsitateko irakasle titularra, 6518 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Estatistika eta Ikerketa Operatiboa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Asier Ruperto Marzo Pérez, unibertsitateko irakasle titularra, 6519 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Lengoaia eta Sistema Informatikoak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Amalia Ortiz Nicolás, unibertsitateko irakasle titularra, 6520 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Lengoaia eta Sistema Informatikoak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Unai Pérez Goya, unibertsitateko irakasle titularra, 6521 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Lengoaia eta Sistema Informatikoak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Iker Agirre Olabide, unibertsitateko irakasle titularra, 6526 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ingeniaritza Mekanikoa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia.
–Aitor Plaza Puértolas, unibertsitateko irakasle titularra, 6527 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ingeniaritza Mekanikoa jakintza-arlokoa da, euskarako hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia.
–Alexia Torres Salcedo, unibertsitateko irakasle titularra, 6529 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Jariakinen Mekanika jakintza-arlokoa da, ingeleseko hizkuntza-eskakizuna du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia eta Tuterako campusean dago.
–Marko Galarza Galarza, unibertsitateko irakasle titularra, 6532 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Teknologia Elektronikoa jakintza-arlokoa da, euskarako hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari dago atxikia.
–Alberto Ballestero Izquierdo, unibertsitateko irakasle titularra, 6536 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Filosofia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
–Ana Isabel Aliende Urtasun, unibertsitateko irakasle titularra, 6537 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Soziologia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
–José María Pérez-Agote Aguirre, unibertsitateko irakasle titularra, 6538 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Soziologia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
–Idoia Ariz Arnedo, unibertsitateko irakasle titularra, 6542 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Landare Fisiologia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Sailari dago atxikia.
Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Izendapenak interesdunak lanpostuaz jabetzen direnean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko azaroaren 10ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
Iragarkiaren kodea: F2614900