1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3733/2026 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita honako hau: 3595/2026 Ebazpena, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, hogeita hamar pertsona izendatzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 3595/2026 Ebazpenaren bidez, hogeita hamar pertsona izendatu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko.
Akats bat atzeman denez esleitutako plazetako baten zenbakian, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren 3595/2026 Ebazpenaren 2. apartatuan atzemandako akatsa. Hain zuzen, Miguel Remírez Marzori esleitutako plazan dago akatsa.
Honako hau dioen tokian:
"Miguel Remírez Marzo jaunari, 7351. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia".
Honako hau behar du:
"Miguel Remírez Marzo jaunari, 7571. plaza, Lodosa-Azkoiengo suhiltzaile-etxeari atxikia".
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2026ko azaroaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2614923