Iragarkia
232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
78/2026 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 171 eredua onesten duena, "Ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa".
Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.16.b) artikuluak ezartzen du ezen banku edo kreditu trafikoan jarduten duten entitateek aitorpen informatiboa aurkeztu behar dutela, txanponetan edo banku billetetan egiten diren ezarpenei, funtsen erabilerei eta edozein dokumenturen kobrantzei buruz, haien zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa bada.
Betebehar hori betetzeko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 17ko 130/2010 Foru Aginduaren bidez 171 eredua onetsi zen, "Ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa".
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duen abenduaren 23ko 148/2025 Foru Dekretuak, bere artikulu bakarreko hamabigarren atalean, aipatu 62.16 artikulua aldatu du, informazioa emateko betebeharrean zenbait aldaketa eginez.
Lehenik, informazioa emateko betebeharraren eremu subjektiboa aldatu da, aitorpena egiteko betebeharra dutenen artean sartzeko diru elektronikoko entitateak eta ordainketa entitateak eta, halaber, atzerriko finantza entitateek Espainian dituzten sukurtsalak eta Espainian zerbitzu-emate libreko araubidean diharduten atzerriko finantza entitateak.
Bigarrenik, edukiari dagokionez, berariaz jasotzen da informazioa emateko betebeharrak eskudiruaren ateratzeak eta sarrerak ere hartzen dituela.
Bestalde, abenduaren 21eko 147/2021 Foru Aginduak ezabatzen du zenbait aitorpen informatibo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriaren bidez aurkezteko modua. Aitorpen horietako bat da 171 eredua. Horrela, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 171 eredua modu elektronikoan baizik ez da aurkeztu behar, Nafarroako Foru Ogasuneko web orrian eskura daitekeen eredu informatiboen inprimaki osagarriaren bidez.
Azkenik, datu fiskalen tratamenduaren efizientzia hobetzearren, garrantzitsua da zerga administrazioak izatea, ahalik eta azkarren, eredu informatiboek ematen duten informazioa. Hori dela eta, 171 eredua aurkezteko epea aurreratu da martxoaren 31tik urtarrilaren 31ra, horrek eragin gabe zergadunarentzako betebehar formalak areagotzea.
Horrenbestez, beharrezkoa da foru agindu hau ematea, batetik, 171 eredua onesteko, hau da, "Ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa", edukia erregulazio berrira egokituta, eta, bestetik, eredua orain arte arautu duen irailaren 17ko 130/2010 Foru Agindua indargabetzeko.
Horrenbestez, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.24. artikuluan emandako gaikuntzaz baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. artikulua. 171 eredua onestea.
Onesten da 171 eredua, "Ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa". Foru agindu honen eranskinean ageri da.
2. artikulua. 171 eredua aurkeztu behar dutenak.
Nafarroako Foru Ogasunean 171 eredua aurkeztu beharko dute, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.16 artikuluan adierazten diren entitateek (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua).
3. artikulua. Informazioaren xedea eta edukia.
1. 171 ereduko aitorpenaren xedea eranskinean jasotako informazioa izanen da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.16.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
2. Aitorpen informatibo honetan ez dira sartuko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.8 artikuluan ezarritakoaren arabera Zerga Administrazioari jakinarazi beharreko eragiketak.
4. artikulua. 171 eredua aurkezteko aldizkakotasuna eta epea.
171 eredua urtero aurkeztu beharko da, eta aurkezteko epea urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik 31ra bitartekoa izanen da, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.
5. artikulua. 171 eredua aurkezteko modua.
171 eredua formatu elektronikoan soilik izanen da eskuragarria eta modu elektronikoan aurkeztu beharko da, Internet bidez, 7. eta 8. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.
Eredua aurkezten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.
6. artikulua. 171 eredua aurkezteko gaikuntza.
Honako hauek aurkezten ahalko dute 171 eredua modu elektronikoan, Internet bidez:
a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.
b) Zergen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).
7. artikulua. 171 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak.
171 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:
a) Eredua aurkezten duenak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa) eduki beharko du.
b) Aurkezpen elektronikoa egiteko, men eginen zaie Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei, foru agindu horretan arautzen baita zer kasutan den nahitaezkoa baliabide telematikoen bidez aurkeztea zenbait zerga aitorpen.
8. artikulua. 171 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura.
171 ereduaren aurkezpen elektronikoa Internet bidez eginen da, eredu informatiboen inprimaki osagarria erabiliz, prozedura honekin:
1. Eredu informatiboen inprimaki osagarrian (994) sartu, Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.
2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M171 ezarpenak, funtsen erabilerak eta kobrantzak.
3. Transmititu beharreko aitorpenaren fitxategia erantsi.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arau-indargabetzea.
2026ko ekitaldiko eta hurrengoetako aitorpenetan ondorioak izateko, indarrik gabe gelditzen da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 17ko 130/2010 Foru Agindua, 171 eredua onesten duena, "Ezarpenen, funtsen erabileraren eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa".
Azken xedapen bakarra.–Indarrean paratzea.
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. 2026ko ekitaldiari dagozkion aitorpenetan aplikatuko da aurrenekoz, zeinak 2027ko martxoan aurkeztuko baitira.
Iruñean, 2026ko urriaren 30ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
ERANSKINA.–171 EREDUA, "EZARPENEN, FUNTSEN ERABILERAREN ETA EDOZEIN DOKUMENTUREN KOBRANTZEI BURUZKO URTEKO AITORPEN INFORMATIBOA", MODU ELEKTRONIKOAN AURKEZTEKO SORTZEN DIREN FITXATEGIEK BETE BEHARREKO DISEINU LOGIKOAK
Erregistroen azalpena
Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:
- 1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.
- 2. mota: aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.
Aurkezteko ordena erregistro motaren araberakoa izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortu dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.
Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.
Hizkuntzaren karaktere berezietarako, ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, "Ñ" letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta "Ç" letrak (c hautsi larria) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.
Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.
Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Edukirik ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfanumerikoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.
Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa) eta, ondoren, bere aitortuak (2. motakoa); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.
A.–0 motako erregistroa.
–Aurkezlearen erregistroa.
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | ||||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA Konstantea: ‘0’ (zero) | ||||
2-4 | Zenbakizkoa | AURKEZTEKO EREDUA Konstantea: ‘171’ | ||||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak | ||||
9-17 | Alfanumerikoa | AURKEZLEAREN IFZa Aurkezlearen IFZa adieraziko da. Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak). | ||||
18-57 | Alfanumerikoa | AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da | ||||
58-109 | Alfanumerikoa | AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA Eremu hau bederatzitan banatzen da: | ||||
58-59 | Bide publikoaren siglak | |||||
60-79 | Bide publikoaren izena | |||||
80-84 | Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du | |||||
85-86 | Eskailera | |||||
87-88 | Solairua | |||||
89-90 | Atea | |||||
91-95 | Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa | |||||
96-107 | Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe | |||||
108-109 | Probintziaren kodea. Oro har, aurkezlearen helbideko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera: | |||||
P. kd. | PROBINTZIA | P. kd. | PROBINTZIA | |||
01 | ARABA | 24 | LEÓN | |||
02 | ALBACETE | 25 | LLEIDA | |||
03 | ALACANT | 27 | LUGO | |||
04 | ALMERÍA | 28 | MADRIL | |||
33 | ASTURIAS | 29 | MÁLAGA | |||
05 | ÁVILA | 52 | MELILLA | |||
06 | BADAJOZ | 30 | MURTZIA | |||
08 | BARTZELONA | 31 | NAFARROA | |||
09 | BURGOS | 32 | OURENSE | |||
10 | CÁCERES | 34 | PALENTZIA | |||
11 | CÁDIZ | 35 | LAS PALMAS | |||
39 | KANTABRIA | 36 | PONTEVEDRA | |||
12 | CASTELLÓ | 26 | ERRIOXA | |||
51 | CEUTA | 37 | SALAMANCA | |||
13 | CIUDAD REAL | 38 | SANTA CRUZ TENERIFEKOA | |||
14 | KORDOBA | 40 | SEGOVIA | |||
15 | A CORUÑA | 41 | SEVILLA | |||
16 | CUENCA | 42 | SORIA | |||
17 | GIRONA | 43 | TARRAGONA | |||
18 | GRANADA | 44 | TERUEL | |||
19 | GUADALAJARA | 45 | TOLEDO | |||
20 | GIPUZKOA | 46 | VALENTZIA | |||
21 | HUELVA | 47 | VALLADOLID | |||
22 | HUESCA | 48 | BIZKAIA | |||
07 | BALEAR UHARTEAK | 49 | ZAMORA | |||
23 | JAÉN | 50 | ZARAGOZA | |||
110-114 | Zenbakizkoa | AITORTZAILEAK, GUZTIRA Zenbakizko eremua, bost idazgunekoa. Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua) | ||||
115-123 | Zenbakizkoa | AITORTUAK, GUZTIRA. Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa. Euskarri kolektiboan sartutako titular guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua) | ||||
124 | Alfabetikoa | EUSKARRI MOTA ‘T’ konstantea: transmisio telematikoa | ||||
125-173 | Alfanumerikoa | HARREMANETARAKO PERTSONA Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||
125-133 | Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa | |||||
134-173 | Deiturak eta izena. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da | |||||
174-500 | ----------------- | ZURIUNEAK | ||||
–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.
–Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.
–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.
–Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.
B.–1. motako erregistroa.
–Aitortzailearen erregistroa:
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA Konstantea: ‘1’ zenbakia | |
2-4 | Zenbakizkoa | AITORPEN EREDUA Konstantea: ‘171’ | |
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA Aitorpenari dagokion zergaldiaren lau zifrak | |
9-17 | Alfanumerikoa | AITORTZAILEAREN IFZa Aitortzailearen IFZa adieraziko da. Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz. | |
18-57 | Alfanumerikoa | AITORTZAILEAREN SOZIETATE-IZENA Sozietate-izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe. Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko | |
58 | Alfanumerikoa | EUSKARRI MOTA ‘T’ konstantea: Transmisio telematikoa | |
59-107 | Alfanumerikoa | HARREMANETARAKO PERTSONA Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da: | |
59-67 | TELEFONO ZENBAKIA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa | ||
68-107 | DEITURAK ETA IZENA. Lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa idatziko dira, hurrenkera horretantxe nahitaez | ||
108-120 | Zenbakizkoa | AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 171 kodea izanen dira. | |
121-122 | Alfabetikoa | AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez: | |
121 | AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren erregistroak adieraztea | ||
122 | ORDEZKO AITORPENA: "S" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu | ||
123-135 | Zenbakizkoa | AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA "Aitorpen osagarria" eremuan "C" idatzi bada, edo "ordezko aitorpena" eremuan "S" idatzi bada, osatzen edo ordezten duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da. Bestelako edozein kasutan, ZEROZ beteko da. | |
136-144 | Zenbakizkoa | AITORTUTAKO ERAGIKETEN GUZTIRAKO KOPURUA Aitortuen erregistroen guztirako kopurua adieraziko da, aitorpena osatzen duten 2. motako xehetasun erregistroetan. Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da. (2. motako erregistroen kopurua). | |
145-161 | Zenbakizkoa | AITORTUTAKO ERAGIKETEN ZENBATEKOA, GUZTIRA Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa. "Eragiketaren zenbatekoa" eremuan (134-148 idazguneak) adierazten diren kopuruen (aitortuaren erregistro guztiei dagozkienen) batura idatziko da. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da inolako ikurrik (+/-) jarriko, ez eta koma dezimalik ere. Eremu hau bitan banatzen da: | |
145-159 | Zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da | ||
160-161 | Zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da | ||
162-500 | ----------------- | ZURIUNEAK | |
–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.
–Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.
–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.
–Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.
C.–2. motako erregistroa.
–Aitortuaren erregistroa.
IDAZGUNEAK | IZAERA | EREMUEN DESKRIPZIOA | ||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA Konstantea: ‘2’ zenbakia | ||
2-4 | Zenbakizkoa | AITORPEN EREDUA Konstantea: ‘171’ | ||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi | ||
9-17 | Alfanumerikoa | AITORTZAILEAREN IFZa 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi | ||
18-26 | Alfanumerikoa | AITORTUAREN IFZa Nor den funtsen kobrantza, erabilera edo ezarpena egiten duen pertsona. IFZa jarriko da, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz. 14 urtetik beherako adingabeak edo ezgaituak identifikatzeko, 14 urtetik beherako adingabearen edo ezgaituaren datuek, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, eta legezko ordezkariaren datuek agertu beharko dute. Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira. Espainian esleituriko IFZarekin bakarrik beteko da. | ||
27-35 | Alfanumerikoa | LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZa 14 urtetik beherakoak identifikatzeko, haien zerga izaera edo garrantzia duten harremanetan, eremu honetan haien legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da. Eremu hau eskuinaldera lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerraldeko idazguneak zeroz beteko dira. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian. | ||
36-75 | Alfanumerikoa | AITORTUAREN DEITURAK ETA IZENA Lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe nahitaez. Aitortua 14 urtetik beherakoa edo ezgaitua bada, 14 urtetik beherakoaren edo ezgaituaren deiturak eta izena adieraziko dira eremu honetan | ||
76 | Zenbakizkoa | TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO KODEAREN GAKOA Espainiako lurraldean bizi ez direnen kasuan, zein dokumentutatik datorren "TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO KODEA" (77-96 idazguneak), horren arabera adieraziko da gako hauetako bat: | ||
1. PASAPORTEA | ||||
2. JATORRIZKO HERRIALDEAN BALIOA DUEN NORTASUN AGIRIA | ||||
3. BESTE BAT | ||||
77-96 | Alfanumerikoa | TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO KODEA Espainiako lurraldean bizi ez direnen kasuan, "AITORTUAREN IFZa" eremua, (18-26 idazguneak) edukirik gabe (zuriuneak) azaltzen ahal da. Dena dela, erregistratuta dauden entitateek titularraren jatorrizko herrialdean balioa duen pasaportearen edo nortasun agiriaren zenbakia adierazi beharko dute, eremu honetan hain zuzen. Eta hori, atzerriko transakzio ekonomikoei buruzko abenduaren 20ko 1816/1991 Errege Dekretua garatzen duen 1991ko abenduaren 21eko Aginduari (Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa) eta Espainiako Bankuaren otsailaren 25eko 1/1994 Zirkularrari (Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa) jarraituz. | ||
97-98 | Alfabetikoa | HERRIALDEAREN KODEA Espainiako lurraldean bizi ez direnen kasuan, aitortuaren helbideari dagokion herrialdearen edo lurraldearen kodea jasoko da, abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskinean agertzen diren herrialde-gakoen arabera. Egoiliarrentzat, 97-98 idazguneak zuriz utziko dira | ||
99 | Alfabetikoa | AITORTUAREN GAKOA Gako hauetako bat idatziko da: | ||
T: Kontuaren titularra | ||||
Amaiera: Baimendua | ||||
O: Besterik | ||||
100 | Alfabetikoa | KODE MOTAREN GAKOA Kontuaren identifikazioaren arabera, gako hauetako bat adieraziko da: | ||
C | Kontua nazioarteko banku-kontuarekin (IBAN) identifikatzea. Nahitaezkoa izanen da aitortzailea Espainiako Bankuaren Erakundeen Erregistroan inskribatuta badago | |||
O | Beste identifikazio bat | |||
101-124 | - | ZURIUNEAK | ||
125-132 | Zenbakizkoa | ERAGIKETAREN DATA Eragiketaren data adieraziko da, urtearen lau digituak jarrita, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra), UUUUHHEE formatuarekin. | ||
133 | Alfabetikoa | ERAGIKETAREN GAKOAK Gako hauetako bat idatziko da: | ||
A. EZARPENA EDO SARRERA | ||||
B. ERABILERA EDO ATERATZEA | ||||
C. KOBRANTZA | ||||
P. ORDAINKETA | ||||
134-148 | Zenbakizkoa | ERAGIKETAREN ZENBATEKOA Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa. Eragiketaren zenbatekoa idatziko da. Zenbatekoak EUROTAN idatziko dira. Eragiketa euroa ez den beste moneta batean izendatuta dagoenean, euroa onartu duten Europar Batasuneko estatu kideetakoak ez diren beste moneta batzuen kasuan, haien zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa den zehazteko, euroaren kanbio-tasa ofizialaren arabera zehaztu beharko da euroaren kontrabalioa, zeina Europako Banku Zentralak argitaratu eta Espainiako Bankuari jakinarazi baitzaio. Eremu hau bitan banatzen da: | ||
130-146 | Eragiketaren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da | |||
147-148 | Eragiketaren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da | |||
149-182 | Alfanumerikoa | IBAN KODEA / BESTE BAT "Kode motaren gakoa" eremuan C bat jarri bada, IBANarekin banku-kontu bat identifikatuko dela adierazten duena, kode hori jasoko da. "Kode motaren gakoa" eremuan O bat jarri bada, erakundeak barruan zehaztutako identifikazioa jasoko da | ||
183-500 | ----------------- | ZURIUNEAK | ||
–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.
–Edukirik ez duten eremu alfanumerikoak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.
–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldera lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.
–Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldera lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.
Iragarkiaren kodea: F2614220
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
