2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2026ko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau aldatzea: Etxeko laguntza-zerbitzua eta zerbitzu hori emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), baita horrekin bat datorren araudiari ere.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzan egindako aldaketa, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendabian, 2026ko urriaren 29an.–Mankomunitateko burua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2614472