2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Zaborrak biltzeko 2026ko tasa borondatez ordaintzeko epea
Bidausi Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak norbanako eta entitate interesdunei jakinarazten die 2026ko abenduaren 31n amaituko dela epea Mankomunitateari eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoari dagozkien 2026ko ekitaldiko tasak borondatez ordaintzeko.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko azaroaren 15ean kargatuko dira zergapekoek adierazitako banku-kontuan.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Bidausi Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori igarota, premiamendu bidez ordainaraziko dira.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Garraldan, 2026ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, José Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L2614429