231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Rokodromoa duen gimnasioa

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamendua (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 26/2026/AACC.

Sustatzailea: Jennifer Aguado de la Rosa.

Jarduera: rokodromoa duen gimnasio jarduera ezartzea.

Tokia: Udal Industrialdea, 4. zeharkalea 1, B bideko 25aren kantoian (6. poligonoa, 152. lurzatia, 2. azpieremua, 1., 2. eta 4. unitateak).

Tuteran, 2026ko azaroaren 6an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2614434