2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Aldaketa, udalaren hirigintza-plangintzan, 1. poligonoko 382. lurzatian. Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2026ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoz, aldaketa egituratzaile bat egitea Tebas-Muru Artederretako Udal Planean, 1. poligonoko 382. lurzatian. Jorge Asenjo Ervitik sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko azaroaren 4an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2614327