231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, 2026an diruz laguntzeko garapenerako lankidetza proiektuak. Laburpena

DDBN kodea: 940086.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/940086).

Onuradunak: pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak, inskribaturik daudenak Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan (erregistro hori dago Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren barnean), betiere dokumentazioa eguneraturik dutenak. Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra eta aktiboa.

Xedea: garapen bidean diren herrialdeei lankidetza proiektuak egiten laguntzea (2026. urtea). Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak, eta onura ekarri beharko diete landa-eremuko edo hirietako komunitateei. Halaber, sustatu beharko da komunitate horiek eta horien ordezkariek aktiboki parte hartzen dutela proiektuen proposamenean, kudeaketan eta gauzatzean. Arreta berezia emanen zaie ingurumen-inpaktuari eta baliabide naturalen erabilera jasangarriari.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2017ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 5ekoan.

Zenbatekoa: 47.000 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: "0.23992.4820004 - GKEentzako eta hondamendietarako transferentziak".

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2614382