2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, 2026an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN kodea: 939981.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/939981).
Onuradunak: 2025-2026 ikasturtean euskara ikasi dutenak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2025-2026 ikasturteari dagozkion gastuak, izan ikastaro estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak nahiz autoikaskuntzakoak.
Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok izan dezaten ikasteko aukera.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean, egoitza elektronikoan eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.
Zenbatekoa: 5.000,00 euro.
Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2026ko azaroaren 5ean.–Zerbitzu Soziokulturalen eta Garapenaren Arloko zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2614343