231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko plaza hutsak hautatzeko egintzarako deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdian (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 24/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen), Amaia Arozarena Martinicorena andreak, Magdalena Vergara Fernández andreak eta Inés Nicolás Estévez andreak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 3194/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez plaza hutsak hautatzeko egintzarako deialdia egin baita eta betebeharrak frogatzeko epea ireki baita, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen hamabost plaza oposizio bidez betetzeko deialdiari dagokionez.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko azaroaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2614719