2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Ordenantza fiskalen tarifak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Udal honek, 2026ko azaroaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Murchanteko Udalaren ordenantza fiskalen tarifak eta zerga-tasak. 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera egonen dira indarrean.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.
Espedientea ikusgai dago Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, 4.2.1 atalean (Ordenantza fiskalak), esteka honetan:
https://transparencia.animsa.es/P3117600A
Murchanten, 2026ko azaroaren 3an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2614311