231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Aldaketa, Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Mendazako Udalak, 2021eko maiatzaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantza, eta erabaki hori argitaratu zen 2021eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ean. Behin betiko onespena eta ordenantzaren testua 2021eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 18an. 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran hartu erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen aldatzea ordenantza horren 5.1 artikulua. Aldaketa 2025eko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3an. Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da Eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituen ordenantzaren 5.1 artikuluan egin aldaketa, eta Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratuko da haren testu osoa. Hori guztia jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluari.

Mendazan, 2026ko urriaren 29an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

ALDATUTAKO ARAUDIA

5. artikulua. Eraikinen gaineko instalazioak.

1. Eguzki-panelak eraikinen estalki inklinatuetan paratu daitezke, honako baldintza hauek betez gero:

–Estalkiaren isurkietan integratu beharko dira plakak, haiek duten inklinazio berarekin eta haien planoari eutsiz, "velux" erako leihoak bezalaxe. Oinplanoan jarriz gero, forma erregularreko eremu bat edo gehiago sortu behar dituzte; eremu bakoitzak 10 plaka izanen ditu gehienez. Salbuespena izanen dira eraikin katalogatuak; kasu horretan, beteko da organo eskudunak ematen duen irizpena, babeserako hirigintzako araudia aplikatuz.

–Honako muga hauek izanen ditu okupatutako azalerak: ezin izanen da estalkiaren %35 baino gehiago okupatu, eta kasuan kasuko fatxadako proiekzio bertikalak gutxienez 50 cm-ko tartea izanen du teilatu-hegalen ertzetatik, eta 1 m-koa mehelinetatik. Ezin izanen da gainditu inola ere isurkien planoa.

–Laguntza elementuak, hala nola biltegiak, kontagailuak, inbertsoreak, kaxa elektrikoak, kanalizazioak eta abar, ezin izanen dira eraikinaren estalkian edo fatxadetan agerian geratu.

Iragarkiaren kodea: L2614190