231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

SP-15 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2026ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea SP-15 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua. Inmo Libesa SL enpresak sustatu du proiektua.

Erabaki honen berri ematea ukitutako jabe guztiei, banan-banan, eta hiru hilabeteko gehieneko epea ematea konpentsazio batzordea era dezaten, eskritura publiko bidez. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 162. artikuluan ezarritakoari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Ezkabarten, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2614197