231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Aldaketa Eraikingintza ordenantzan. Hasierako onespena

Ergoieneko Udalak, 2026ko azaroaren 3ko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorrita, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Ergoieneko Eraikingintza ordenantzaren 19. artikulua.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ergoienean, 2026ko azaroaren 4an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2614299