2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Lokala egokitzea, erabilera anitzeko gela izateko
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek udal-bulegoetan (Merkatuko Plaza 2, Kaseda).
Espedientea: 20261106.
Titularra: Kasedako Udala.
Jarduera: lokala egokitzea erabilera anitzeko gela izateko.
Tokia: Kale Nagusia 2 (Kaseda).
Kasedan, 2026ko azaroaren 6an.–Alkatea, Sergio Lanas Remón.
Iragarkiaren kodea: L2614425