231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Erregelamendua, Kultur Etxearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena. Jendaurreko informazioa

Burlatako Udalak, 2026ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kultur Etxearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamendua.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Baldin jendaurreko epea iragaten bada inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2026ko azaroaren 4an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2614296