231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Isilpeko agiriak suntsitzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Reduce Destrucción Documental SL.

Jarduera: isilpeko agiriak suntsitzea (txikitzea eta prentsatzea).

Tokia: Ipar Morea industrialdea, B kalea 2; 5. poligonoa, 739. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Beriainen, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2614400