2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Aldaketa, Hirigintza-ordenantza orokorraren 23. artikuluan. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2026ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko antolamendu xehatuko determinazioak aldatzeko espediente bat, zehazki, Hirigintza-ordenantza orokorraren 23. artikulua aldatzeko.
Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan 72. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legegintzako Foru Dekretua).
Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.
Azagran, 2026ko urriaren 29an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2614387