231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Oposizioa, betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, langileria arlokoa. Akats zuzenketa

2026ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 8an, argitaratu zen oposizio bat, betetzeko administrari-ofizialaren plaza bat, langileria arloari atxikia.

Akats bat atzeman da argitalpenean, II. eranskineko (gai-zerrenda), II. zatian (gai espezifikoak), eta bidezkoa da zuzentzea, honela:

Honako hau dioen tokian:

"14. gaia.–Tafallako Udaleko funtzionarioen, administrazio-kontratudunen eta lan-kontratudunen lan baldintzei buruzko akordio kolektiboa 2023-2025 aldirako".

Honako hau behar du:

"14. gaia.–Tafallako Udala entitatearen hitzarmen kolektiboa (2013ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 5ean). Tafallako Udala entitatearen akordio kolektiboa (2014ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 23an)".

Tafallan, 2026ko azaroaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2614406