1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
455E/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) osaera aldatzen duena.
Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak, medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. Zehazki, haren IV. kapituluak medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoen osaera eta eginkizunak jasotzen ditu, eta autonomia erkidegoko osasun agintaritza eskudunek egiaztatuko dituztela xedatzen du.
Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden medikamentu edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak ebaluatzeko asmoz. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.
Urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautu zen. Foru dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, batzorde hori gutxienez hamar kidek eta gehienez hogeik osatuko dute, eta ordezko kideen kopuru bera ere edukitzen ahal du. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik badago edo ordezkatzen duten kide titularra kanpoan edo gaixorik badago. Bestetik, 5.1 artikuluak esaten du Osasuneko kontseilariak foru agindu bidez izendatuko dituela Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak, Osasuneko zuzendari nagusiak proposatu ondotik.
Bat etorriz Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuarekin, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuak esleiturik dituen eskumenen artean honako hau dago: Osasun Departamentuari atxikitako Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) funtzionamendu egokia bermatzea.
Eskumen horretaz baliatuz, proposatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) osaera aldatzea, Andrea Torres López andrea ordezko kide izan dadin.
Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitu dizkidan eskudantziak eta Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautzen duen urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluak esleitu dizkidanak,
AGINTZEN DUT:
1. Andrea Torres López andrea Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko ordezko kide izendatzea.
2. Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera partez aldatzea. Horrenbestez, honako hauek osatuko dute batzordea:
–Batzordeko burua: Francisco Javier Garjón Parra jauna.
–Batzordeko buruordea: Nerea Egüés Olazábal andrea.
–Batzordeko kide-idazkaria: María Barrios Madiedo andrea.
–Batzordekideak:
- Olga Díaz de Rada Pardo andrea.
- Isabel Navarrete Molina andrea.
- José María López-Picazo González jauna.
- Virginia Álvarez Asían andrea.
- Irati Ormazabal Vélez andrea.
- Rubén Pérez Goñi jauna.
- Isabel Gil Aldea andrea.
- Ana Rosa López Pérez andrea.
- Carolina Purroy Irurzun andrea.
- Jorge Rodríguez Ozcoidi jauna.
- Virginia Arrazubi Arrula andrea.
- Lucía Lozano Vicario andrea.
- Elisa Molins Castiella andrea.
- María Ángeles Zapata Roig andrea.
- Ingrid Estévez Coro andrea.
- Raquel Gil Laborda andrea.
- María Calvo Arbeloa andrea.
–Batzordeko ordezko kideak:
- Paula Aldave Cobos andrea.
- Javier Blázquez Ruiz jauna.
- Amaya Echeverría Gorriti andrea.
- Andrea Torres López andrea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko azaroaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2614512