1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntzako kontseilariak azaroaren 3an emandako 417E/2026 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez aldatu zen Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 26ko 409E/2026 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba deialdia dela eta.
Argitaratze akats bat atzeman denez 2026ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16koan, argitaratutako 417E/2026 Foru Aginduan, dagokion zuzenketa egiten da.
Foru agindu horren idazpuruan akats hau atzeman da:
Honako hau dioen tokian:
"417E/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, aldatzen duena Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 3ko 417E/2026 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba deialdia dela eta".
Honako hau behar du:
"417E/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, aldatzen duena Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 26ko 409E/2026 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba deialdia dela eta".
Iruñean, 2026ko azaroaren 16an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: F2614899