Iragarkia
231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1217E/2026 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena ematen baita Tesera Energía 1 SLU, Mowe Eólica 2 SLU, Tesera Energía 10 SLU, Mowe Solar 2 SLU, Mowe Energia II SLU, Mevak Energía 18 SLU, eta Tesera Energía 9 SLU-k sustatuta "Frino", "Lexo", "Corso", "Mure", "Moli", "Noa" eta "Ruber" parke eolikoen eta horien ebakuazio azpiegituren gainean.
–Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa izapidetzea.
Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 36. artikuluaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, organo eskudun gisa, 30 egunez jendaurrean jarri zituen parke eolikoen proiektuen eta ingurumen inpaktuaren azterketak, 2025eko uztailaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 130. zenbakian, iragarkia argitaratuta. I. eranskinean laburbildu diren alegazio idazkiak jaso dira.
Aldi berean, organo eskudunak inplikatutako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egin zien, Ingurumen Ebaluazioaren Legearen 37. artikulua betez. Horiek ere I. eranskinean jaso dira.
Sustatzaileak hainbat aldaketa egin zituen proiektuetan, jendaurrean jarritako informazioaren izapideetan eta kontsultetan egindako alegazio eta txosten batzuen ondorioz. Aldaketak, funtsean, honako hauek dira: hasierako dokumentu batzuetan proiektatutako erreserba posizio bat kentzea, fauna hegalariak talka ez egiteko gailuak jartzea, ebakuazio linearen lurperatze puntual bat egitea eta bi euskarri berri jartzea.
Ingurumen inpaktuaren azterketak proiektuetan egindako aldaketen arabera eguneratzen dira. Aldatutako proiektuei eta ingurumen inpaktuaren azterketaren bertsio berriak ez dira bigarren aldiz jendaurrean jarriko, hasieran aurreikusitakoez gain, ez dutelako ingurumen ondorio esanguratsurik eraginen duen aldaketarik.
I. eranskinean laburbildu dira organo eskudunak gauzatutako informazioa jendaurrean jartzearen eta eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulten emaitzak. Ebazpen honen espedientearen azterketa teknikoaren gorputzean adierazi da nola hartu diren kontuan ingurumen arloko edukia duten txostenak eta ekarpenak, hizpide dituztenak garrantzitsutzat jotzen diren inpaktuak, betiere Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluko 2. puntuko b) apartatuari jarraikiz.
2025eko azaroaren 6an, sustatzaileek ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera aurkeztu zioten Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluan adierazitako agiriekin batera. 2025eko azaroaren 20an, dokumentazio guztia Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari igorri zitzaion, ingurumen organoa delako, espedientearen azterketa teknikoari ekiteko eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egiteko. 2025/12/19an, ingurumen organoak, azterketa teknikoaren barruan, txostena eskatu zien Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalari, paisaia arloan, eta Kutsadura Prebenitzeko Atalari, zarata arloan. Txostenak sustatzaileari helarazi ondoren, sustatzaileak beste dokumentazio bat aurkeztu zuen, eta ingurumen organoak beste txosten bat eskatu zion, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioarekin, Kutsadura Prebenitzeko Atalari, zarata arloan eta Paisaia eta Landa Lurzorua Atalari, paisaia arloan.
Ebaluazio horrek ez zituen honako hauek barne hartzen: instalazio eta gailu elektrikoen segurtasuna, laneko segurtasuna eta osasuna, hirigintza, lurraldearen antolamendua, bide segurtasuna eta araudi erregulatzailea zein berariazko instrumentuak dituztelako ingurumen ebaluazioaren irismenetik kanpo gelditzen diren gainerako eremuak.
–Proiektuen deskribapena eta kokalekua.
Ebaluazioaren xede den parke eolikoa 4,90 eta 4,99 MW arteko potentzia unitarioko 7 aerosorgailuk osatuko dutela aurreikusten da, 98,5 m-ko abatz altuerako altzairuzko dorrearekin eta 163 m-ko diametroko 3 palako errotorearekin. Aurkeztutako proiektua 34,63 MWeko zazpi parke eoliko eraikitzean datza. Parkeek sortutako energia, lehenik eta behin, 30/66 kV-ko Ukar Azpiestazio Kolektore berrira hustuko da eta, ondoren, batera hustu eta Galarren kokatutako Kordobilla 66/220 kV-ko Azpiestazioarekin konektatuko dira. Nabarmentzekoa da proiektua hasierako fasean aurkeztu ondoren ingurumen organoak jakinarazi zuela parkearen behin betiko osaera aurkeztuko zuela ebaluaziora, erreserba posiziorik gabe, lehen eskaeran aerosorgailu bat "erreserba aerosorgailu" gisa agertzen zelako. Ingurumen ebaluazioaren fasean dokumentazioa partzialki eguneratu da, eta oraindik dokumentu batzuetan posizio hori agertzen da, baina ebaluatu behar ez denez, ingurumen inpaktuaren adierazpenak ez du horri buruzko informaziorik ematen.
Proiektuak Adios eta Ukar udalerrietan kokatuta daude, ebakuazioak Biurrun-Olkotz, Galar eta Zizur udalerriak zeharkatuko ditu eta sarbideak Eneritzen barrena egitea proiektatu da. Adios udalerrian Frino, Lexo, Moli eta Noa parke eolikoak proiektatu dira, eta Ukar udalerrian, berriz, Corso, Mure eta Ruber parke eolikoak.
Makinak eta behar diren instalazioak koordenatu hauetan proiektatu dira:
TURBINA | UTM-X (m) | UTM-Y (m) | UDALERRIA | POTENTZIA (MW) |
Proiektua | ||||
FRINO | 603.653 | 4.728.425 | Adios | 4,90 |
LEXO | 604.020 | 4.729.272 | Adios | 4,93 |
NOA | 604.614 | 4.728.605 | Adios | 4,99 |
MOLI | 604.684 | 4.729.266 | Adios | 4,95 |
Hormak | 606.371 | 4.728.048 | Ukar | 4,97 |
CORSO | 605.519 | 4.728.300 | Ukar | 4,90 |
RUBER | 605.168 | 4.729.166 | Ukar | 4,99 |
Azp. Kolek. Ukar 30/66 kV | 604.918 | 4.727.135 | Ukar | |
Neurketa dorre autosostengatzailea | 604.853 | 4.728.917 | Adios | |
GUZTIRA | 7 aerosorgailu | 34,63 | ||
Erreferentziazko Koordenatu Sistema (CRS) ETRS 1989 / UTM 30N zona

Irudia. Proiektuaren eta ebakuazio linearen eta kokapen orokorra
7 aerosorgailuek sortutako energia 30 kV-ko lurpeko linearen bidez hustuko da, zanga bidez, 50 x 50 m-ko (2500 m²) Ukar 30/66 kV azpiestazio kolektoreraino, Ukarko 3. poligonoko 58. eta 59. partzeletan zehar.
Behe-tentsioko eta tentsio ertaineko lurpeko lineen kanalizazioak parkeko bideen ondoan kokatuko dira ahal den guztietan, eta 40 cm-ko sakonera izanen dute.
Proiektuak, aldi berean, meteorologia neurtzeko dorre komun bat du proiektu guztietarako, aurkeztutako IIAren arabera aerosorgailuaren gutxieneko altuera duen egitura autosostengatzaile batez osatua.
Ukar 30/66 kV azpiestazio kolektoretik, sustatzaileak aireko goi-tentsioko linea bat planteatzen du tarterik handienean, 66 kV-ko lurpeko 2 tarterekin, Galarreko 1. posizioko Cordovilla 66/220 kV-ko azpiestazioarekin lotuko duena.
(2.500 m²)-ko Ukar 30/66 kV azpiestazio kolektoreak bi azalera angeluzuzen izanen ditu: aire zabaleko parkea (209 m²) eta kontrol eraikina (2.255 m²). Aire zabaleko eremuan (35 m²) hondakinentzako gune bat jarriko da. Azpiestazioak 50/16/2000 motako sare metaliko galbanizatuzko itxitura perimetrala izanen du, 2,30 metroko altuerako hormigoizko dadoen gainean, eta orri bikoitzeko ate metaliko bat. Era berean, sarbideak 6 metroko zabalera izanen du, eta behar diren barneko bideak eta kanpoko eta barruko argiak. Kanpoko argiztapena proiektagailuen gainean muntatuko da, behar bezala orientatutako 2,5 metroko altuerako euskarrietan.

Irudia. Aerosorgailuen xehetasunezko kokapena
Ebakuazio lineak 19,10 km-ko luzera izanen du; horietatik 15,86 km aireko tarteak izanen dira eta 3,24 km lurpekoak. Ukar 30/66 kV-ko azpiestazio kolektoretik abiatuta, 12,83 km-ko aireko lehen tarte bat proiektatu da, 0,89 km-ko lurpeko bigarren tarte bat, 3,03 km-ko aireko hirugarren bat eta, azkenik, 2,35 km lurperatuko da Kordobillako 66/220 kV-ko azpiestaziora iritsi aurretik.
Ebakuazio linean saretan antolatutako metalezko 62 euskarri berri instalatzea proiektatu da, eroaleak banderan jarrita. Euskarri guztiek kupula bat izanen dute zuntz optikodun OPGW-48 zaintza kablea instalatzeko energia zirkuituen gainetik. Isolamendua U-120BS motako beirazko isolatzaileen bidez eginen da. Nabarmentzekoa da energia zirkuitu bikoitzean garraiatzeko euskarrien proiekzioa (linearen proiektuaren planoak eta fabrikatzailearen arabera "N" gurutzeta motaren definizioa), lineak fase bakoitzeko eroale bat duen zirkuitu 1 baino ez duenean, Ukar azpiestazio kolektorearen eta haren ebakuazio linearen aurkeztutako aurreproiektuaren arabera.
PVCz fabrikatutako gurutze bertikaleko hegaztientzako seinaleztagailuak proiektatzen dira, linea elektrikoaren proiektuaren arabera behar izanez gero argia islatuko duten zerrenda katadioptrikoekin.
Ebakuazio linearen lurpeko tarteak zuzenean lurperatutako zangetan eginen dira, gehienak 1,15 metroko altuerakoak eta 60 cm-ko zabalerakoak, 35 cm hondarrez, 40 cm indusketa materialez eta beste 40 cm lurrez estalita. Gurutzaguneetan, hormigoia gehituko da hodiak estaltzeko.
Proiektatutako 7 parke eolikoetara NA-121 errepidetik sartuko da, NA-601 errepidearekin bat egiten duen errepidetik. Handik, 4,55 k.p.-an eta Eneritz udalerrian sartuko da parke eraiki berrien barneko bideetara. Sarbidea 6. zenbakiko abelbidetik igarotzen da.
Bideen zabalera erabilgarria 6 metrokoa izanen da, behar den lekuetan gainzabalak izanen ditu eta zabor legarrezko bi geruzako zorua. 10 cm-ko azpioinarria eta 20 cm-ko oinarria izanen ditu, hurrenez hurren. Hormigoizko bideetako zoru gisa, zabor-legar artifizialezko 20 cm-ko oinarri-azpia eta hormigoizko 10 cm-ko lauza proiektatu dira.
—Espedientearen azterketa teknikoa.
a) Testuingurua.
Aipatu behar da 7 aerosorgailuak merkataritza sozietate desberdinek proposatutako aerosorgailu batekiko independenteak diren 7 proiektutan izapidetu direla, elkarren artean lotura estua duten arren, kokapena, ebakuazio azpiegiturak eta abar partekatuz. Teorian, 7 aerosorgailuko parke bakar gisa izapidetzen ahalko ziren. Nolanahi ere, azpimarratu behar da, ingurumen xedeetarako, forma akats bat saihesteko 7 aerosorgailuen ingurumen inpaktua modu artifizialean minimizatuz eta modu independentean tratatuz, 7 aerosorgailuko proiektu bakar bat balitz bezala tratatu dela. Era berean, sustatzaileak 7 parkeetarako baterako ingurumen inpaktuaren azterlana aurkeztu du, baterako ebaluazioa bere gain hartuz eta horrela eskatuz. Horrela, ez dago zatiketarik ingurumen ondorioetarako, alegazio batzuetan jaso den bezala.
Era berean, zirkuitu bikoitzeko linea baten bidez ebakuatzea eskatzen da, aukera edo premia hori justifikatu gabe. Ebaluazio honen egunean, Ingurumen Atalak ez du jaso azpiegitura hori erabiliko duen beste proiektu edo instalaziorik.
Puntu garrantzitsu gisa, sustatzaileak honako hau adierazi du: "2023ko martxoaren 2ko 44 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean jasota dagoen 2023ko urtarrilaren 31ko 92E/2023 Ebazpenean ezarritakoa kontuan hartuta, hau da, ‘Ukarko Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzailea: eguzki parke fotovoltaikoak edo termoelektrikoak eta parke eolikoak lurzoru urbanizaezinean ezartzeko erregulazioa’, Ukarko Udalak sustatua, Frino, Lexo, Moli eta Noaren kokapena aldatu zen eta, horrela, udalerri horretako Arau Subsidiarioak betetzea bermatu zen". Ruber, Corso eta Mure aerosorgailuei buruz ari dela ulertzen da, udalerri horretan kokatuta baitaude.
Egindako aldaketak alde batera utzita, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen horrek Ukarko Udalak planteatutako hirigintza aldaketaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa baino ez zuen formulatu, eta aldaketa horrek, berez, ingurumenean eragin nabarmenik ez duela adierazten du soilik. Aurkezten diren proiektuak Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen arabera ebaluatu beharko dira.
Era berean, aipatu behar da ebaluazio honen egunean arau horien behin betiko aldaketa ez dela gauzatu.
Proiektuaren justifikazioaren atalean, sustatzaileak Nafarroako Energia Plana 2030en helburua aurkeztu du. Planean, parke eoliko berrien eraikuntza kokatu da, idazkiaren arabera proiektua indarrean dagoen plangintzara egokitzen dela frogatzeko. Lehenik eta behin, adierazi behar da Nafarroako Energia Plana 2030 (aurrerantzean, NEP 2030) plan edo programa eskalako irizpideekin egindako plangintza dokumentu bat dela, proiektuaren xehetasunik gabe, eta ez duela baztertzen proiektuak bakoitzaren eskala zehatzean ebaluatu behar izatea, ingurumen inpaktuaren ebaluazio honen bidez eginen dena. Horrela, NEP 2030i buruzko kokapenen inguruan jasotako alegazioak ere kontuan hartu dira, baina ingurumen organo honek berretsi egin du ingurumen inpaktua zehazteko mekanismoa ingurumen ebaluazioa dela, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen prozeduraren arabera.
Proiektua beste parke eoliko batzuetatik 2 km baino gutxiagora dago eta, horregatik, ohiko prozedura baten bidez ebaluatuko da.
b) Aukeren azterketa.
Ingurumen inpaktuaren azterketak (aurrerantzean, IIA) zero alternatiba hartu du kontuan, hau da, proiektuak ez egitea, eta parke eolikoa konfiguratzeko hiru alternatiba. Alternatiba guztiak bideragarritasun tekniko, ingurumeneko eta ekonomikoan oinarrituta hautatu dira, eta guztiak bideragarritzat jo dira.
Ez egiteko aukera baztertu egin du sustatzaileak, energia berriztagarrien aprobetxamendua galtzeagatik eta energia berriztagarri horren aprobetxamenduak hainbat alderditan dakartzan onurengatik. Ingurumen organo hori guztiz bat dator Nafarroako Gobernuak onartutako deskarbonizazio eta energia berriztagarrietarako trantsizio helburuekin, hala nola Nafarroako Energia Plana 2030ekin edo Nafarroako Energia eta Klimaren 2050eko Ibilbide Orri Integratuarekin, egin beharreko azterketa teknikoa egin ondoren energia berriztagarrien proiektuen ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpenetan islatzen direnekin. Horrek ez du esan nahi proiektu guztiak onartu behar direnik, izan ere, deskarbonizazioaren eta trantsizio energetikoaren helburuen eta ingurumenaren babesaren arteko oreka bilatu behar da.
Izan ere, ingurumen organo honek aldeko txostena egin zuen inguru horretan eguzki parkeak instalatzeari buruz. Parke horiek ere energia berriztagarriak dira eta eragin desberdinak dituzte. Sustatzaileak ez ditu alternatibatzat jotzen eta aerosorgailuak instalatzea erabaki du. Horiek egungo legediaren arabera ebaluatu behar dira, bai eta ingurunean duten eragina ere.
0 alternatiba baztertuta, parke eolikoaren sustatzaileak proposatutako 1. alternatiba 7 aerosorgailuk eta 10,67 km-ko goi-tentsioko aireko linea batek osatuko lukete. 2. alternatiba 7 aerosorgailuk eta 20,64 km-ko goi-tentsioko aireko linea batek osatuko lukete. 3. alternatiba 7 aerosorgailuk eta 15,86 km-ko goi-tentsioko aireko linea batek eta lurpean egikaritutako linea bereko 3,23 km-ko lineak osatuko lukete.
IIAk alternatiba bakoitzak hainbat faktoreren gainean duen eragina aztertu eta baloratzen du, hala nola hidrologia, mendiak, landaredia, Batasunaren intereseko habitatak (aurrerantzean, BIH)... Irizpide anitzeko azterketa batean oinarrituta, sustatzaileak parke eolikoaren 3. alternatiba hautatu du, bere ustez eragin txikiagoa duelako eremu babestuetan, BIHetan, aztarnategi arkeologikoetan, maldetan eta faunan, eta onartu du landarediari gehien eragiten diona dela.
Ingurumen organoaren iritziz, zehaztapen matrizeak akatsak ditu bere azterketan, esaterako, parke eolikoetako 2. eta 3. alternatibek mendietan duten eragina 0 gisa baloratzea, faktore gisa PEFC ziurtagiria duten mendiak ezartzen dituelako, eta ez baso azalera, berez, hari datxezkion balioengatik; BIH parametrorako 0 balio bera bi alternatibetarako, parametro horretan eragina dagoenean; eta landaredian 0 balioko eragina, gutxietsi egiten dela ulertzen den 2. alternatiban. Era berean, ez dira balio desberdinak ulertzen afekzio mota berberen haztapen motetarako; adibidez, parke eolikoaren azpiegituretako "mendiko zuhaiztien basoko" landarediaren gaineko eraginari, 0,6ko ponderazio balioa eman zaio, eta ebakuazio azpiegituran, berriz, 1eko balioa. Azpimarratzekoa da faunaren gaineko eraginari buruzko ondorioa ere; izan ere, alternatiba guztiek aerosorgailuen kopuru bera dutenez, faunaren gaineko inpaktua ez da aldatuko.
Ebakuazio lineari dagokionez, nabarmentzekoa da aurkeztutako IIAren barruan ez dela aztertzen ebakuazio linea osorik lurperatzeko alternatiba, ingurumen organoak eragindako administrazio publikoei kontsultak egiteko fasean eskatu zuen bezala, eta sustatzaileak ingurumenaren aldetik bideragarritzat jo du aireko trazadura, hegazti faunaren azterlanetik eratorritako proposatutako batez bestekoekin. IIAk hiru alternatiba aztertu ditu aireko trazadura ia osoarekin eta kokapen alternatiba bakoitzari lotuta. Horrela, bada, aerosorgailuentzako kokalekurik onenekotzat 3. alternatiba aukeratzeak ezinezko egiten du ebakuazio alternatibarik onenekotzat IIAren arabera 1. alternatiba dena hautatzea eta, azkenik, 3. alternatiba ere hautatu da ebakuazio linearako. Era berean, aerosorgailuen aurreproiektuetan esaten da 1. alternatiba baztertu egin zela hegazti faunaren azterketagatik. Azterketa horretan hegaztiak igarotzeko eremua zela adierazten da, eta horrek garrantzia hartzen du analisi teknikoko faunaren atalean aztertu eta adierazitakorako.
Ingurumen organo horrek, ingurune horretako energia berriztagarrien hainbat proposamenen aurrean, beti eskatu izan du ebakuazio lineak lurperatzea, hala nola Serena solar 1, Serena Solar 3 eta Amaya Solar 4ko eguzki instalazioen kasuan eta, horren aurrean, sustatzaileek beti partekatu eta planteatu izan dute horrela.
Gauza guztiak kontuan hartuta, eta sustatzailearen balorazioaren arabera aztertutako alternatiben gaineko malda faktorea erabakigarria izanik, sustatzaileak ingurumen ebaluaziorako eskatu eta ingurumen organoak aztertu eta sakondutako 3. alternatiba hautatu da.
Alegazio jartzaile batzuek IIAren alternatiben azterketa kritikatu dute, 0 alternatiba baztertu dutelako, sustatzaileak ingurumen ebaluazioaren eskaeraren aurreko erantzun fasean erantzun duelako eta ingurumen organoak kontuan hartu duelako ingurumen ebaluazioak zehaztuko dituela haren ingurumen bideragarritasuna eta inpaktua.
c) Proiektuen inpaktu nagusien analisia.
Jarraian, proiektuaren inpaktu garrantzitsuak eta horien tratamendua aztertu ziren, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren azterketan adierazitakoak edo jendaurreko informazio eta kontsulta prozeduretan azaleratu zirenak.
–Klima aldaketa, biztanleria eta giza osasuna.
IIAk NOx, CO2, So2-ren isurien eta isuri gabeko partikula tonen estimazioa egin du, ikatzarekin, fuelarekin edo gasarekin alderatuta, eta alderdi horretan izandako eragin positiboa nabarmenduz kualitatiboki zein kuantitatiboki.
Biztanleriari eta giza osasunari dagokienez, sustatzaileak zarata (ibilgailuen gehikuntza eta aerosorgailuena berarena) faktore garrantzitsueneko gisa aztertu du, eta zaratei buruzko azterlan bat aurkeztu du IIAren eranskinean.
Azterketa horretan oinarrituta, Ingurumen Ebaluazioko Atalak txostena eskatu zion Kutsaduraren Prebentziorako Atalari, hiriguneak eta Larrain bezalako kokalekuak gertu zeudelako, indarreko araudia betetzen ote zen jakiteko. Kontsulta hori 2025/12/19an egin zen, eta txostena lortu ondoren, sustatzaileari helarazi zitzaion. Sustatzaileak txosten horren erantzuna aurkeztu zuen, eta Ingurumen Ebaluazioaren Atalak berriro eskatu zion txostena Kutsaduraren Prebentzio Atalari 2026/05/26an.
Sustatzaileak aurkeztutako eredu teorikoak prediktiboak direnez, sustatzaileak adierazi du urtero neurketa kanpainak eginen dituela 5 urteko epean eta, baimendutako balioak gaindituz gero, arintze neurriak ezarriko direla. Horregatik, sustatzaileak uste du inpaktua bateragarria dela ustiapen fasean.
2026/05/26ko txosten eskaerari erantzunez, 2026ko uztailaren 28an, Ekonomia Zirkularreko eta Berrikuntzako Zerbitzuak txostena eman zuen, eta bertan zehazten denez, "ez da eragozpenik ikusten prozedurarekin jarraitzeko", baina zarataren arloan legeriak ezarritako balioak betetzeko betebeharrean laburbiltzen diren baldintzak ezarri dira, funtzionamendu fasean eta neurketen bidez egiaztatuz "proiektuaren inguruan dauden etxebizitza guztietan", eta funtsezkoa da baldintza hori "kokatuta dauden lurzoruaren sailkapen urbanistikoa kontuan hartu gabe" izatea. Bestela, "neurri zuzentzaileak hartu beharko dira, gauetan aerosorgailuen funtzionamenduko araubidea mugatzea barne, berriz betetzen dela ikusi arte".
Horregatik, ingurumen organo honek ezarri du, Larrainen etxebizitza erabilerak agertzen diren lekuetan duen informazioa kontuan hartuta, zarataren arloko araudia kokapen horretan eta Ekonomia Zirkular eta Berrikuntza Zerbitzuak emandako txostenean ezarritako baldintzatzaileetan ere bete beharko litzatekeela.
Bestalde, azterketa teknikoan, argi emisioek eragindako afekzioak ere baloratu dira; izan ere, sustatzailearen arabera eta AESAren egungo giden arabera, aire sorgailu guztiak, dorre meteorologikoa eta horiek instalatzeko erabiltzen den garabia argiztatzea proposatzen da, baldin eta gauez erabiltzen bada.
A / C motako intentsitate ertaineko sistema duala duten aerosorgailu guztiak balizatuko dira. Egunez eta ilunabarrean (500 cd/m² baino gehiagoko hondoko luminantzia, eta 50 cd/m² eta 500 cd/m² artekoa, hurrenez hurren), argiztapena A motako intentsitate ertainekoa izanen da soilik, eta gauez (50 cd/m² baino gutxiagoko hondoko luminantzia), berriz, C motako intentsitate ertainekoa soilik.
–Lurzorua, lurpea eta geodibertsitatea.
Sustatzaileak IIAn ezarri du, bideak diseinatzeko, lehentasuna eman zaiola aurretik zeuden bideak erabiltzeari, ezaugarriak eta trazadura aldatuz, ibilgailu berezietara egokitzeko.
Balorazio orokor baten ondoren, IIAk neurrizkotzat jo du lurzoruaren egituraren eta kalitatearen gaineko inpaktua, eta bateragarritzat jo du trinkotzeari eta ustekabeko isurketei dagokienez.
Geomorfologiari dagokionez, IIAk Mure aerosorgailua ikusi du eragin handieneko gisa, %20-25eko maldak dituzten eremuetan dagoelako, eta inpaktua neurritsua dela ezarri du. Ekintza guztiak bateragarriak edo hondar inpaktu nabarmenekoak izanen dira neurri zuzentzaileak aplikatu ondoren.
Jendaurrean jarritako fasean, aurkeztutako hainbat alegaziok azpimarratu dute lur mugimendu garrantzitsuak eginen direla ingurumen balioa duten eremuetan. Erantzunean, sustatzaileak alegazio horiei erantzun die, funtsean IIAn aurreikusitako neurriei eta lehengoratze planari erreferentzia eginez.
Azterketa teknikoan, ingurumen organoaren iritziz gutxietsi egin dira Mure, Ruber eta Corsoko kokalekuen hautaketaren ondoriozko eragin puntual garrantzitsuak. Izan ere, horietan ez dago ia lurzorurik, eta zaildu eginen da bideak egitea eta inpaktu handiagoa izanen du, adibidez, harri pikatzeak gehitu direlako eta ez soilik lur mugimenduak eta, batez ere, %15 eta %30 arteko malda jarraitua duten bideen trazadurak, lur mugimendu garrantzitsuak eraginen dituztenak, edo tamaina edo malda handiko ezpondak sortuko direlako, ezin direlako etzanda egin lur bolumen handiak ez sortzeko. Era berean, zoru hormigoiztatuak erabili behar dira ibiltzeko modukoak izan daitezen.
Horrek guztiak afekzioak areagotzen ditu, lursaila aldatzeko afekzio iraunkorrak eginez, nekez berrezarri daitezkeen orografia eta geomorfologia aldaketekin, eta lurzoruaren konposizioa aldatuz; izan ere, lurzoruaren kokapena sakonera txikiko lurzoruetan dago eta harkaitz geruzak edo profil gogorrak suntsitzeak galarazi egiten du obra burututakoan edo parkea eraistean hasierako egoerara itzultzea. Halaber, nabarmentzekoa da ingurunean beste aukera batzuk ere badaudela, hala nola Frino, Lexo, Moli edo Noarako hautatutako kokalekuak. Izan ere, askoz malda txikiagoko eremuetan eta laborantza lurren gainean instalatuz gero, eraikuntza fasean eragina izan arren (betiere aurreko kasuek baino txikiagoa), ondoren, funtzionamendu faserako lehengoratze egokia egin daiteke, eta azken lurraren okupazioa bateragarritzat jotzen da.
–Ura.
IIAk Altomacurrako lautadako edo sakaneko errekastoa parkeko bide eta zangek etendako ur ibilgu bakartzat jotzen du eta, ingurumen organoaren ustez, Lexo izeneko aerosorgailurako sarbidea da. Halaber, gurutzaketa ugari identifikatu dira ebakuazioko aireko linearekin, Elorz ibaiaren gurutzatzea nabarmenduz. Parkean ez da identifikatu urpean gera daitekeen eremurik. Sustatzaileak ez du uste balio horietan eragin larririk edo kritikorik dagoenik, eta bateragarritzat jo ditu gehienak.
Azterketa teknikoan zehar, ingurumen organoak, planteatutako trazaren arabera, Frino izeneko aerosorgailurako sarbiderako Larrain ubidea gurutzatzen dela identifikatu du, baina ibilgu hori ez da iraunkorra eta ez du eragin esanguratsurik neurri jakin batzuk betez gero.
–Batasuneko intereseko flora, landaredia eta habitatak.
IIAk bertan dagoen landaredia aztertu du eta, gehienak nekazaritzako lurzoruetan proiektatzen direla zehaztu ondoren, landaredi unitate hauek daudela ezarri du: baso autoktonoa (artadia eta abariztia), sastraka autoktonoa, belardi autoktonoa, landaredi antropizatua eta baso plantazioa. Ruber, Corso eta Mure artadi unitatearen barruan daude.
Parke eoliko osoan, ebakuazio linearekin batera, IIAk lehengoratu ezinezko 57.737 m²-ko baso autoktonoa eta lehengoratu ezinezko 838 m²-ko sastraka autoktonoa ezarri ditu balio nabarmen gisa.
Era berean, ingurumen organoak adierazi du Dactylorhiza sulphurea, Babes Bereziko Basa Florako Espezieen Nafarroako Zerrendan eta Flora Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan sartuta dagoena, Lexo eta Molirako sarbideen eraginpean dagoela, eta Orchis provincialis Babes Bereziko Erregimeneko Basa Espezieen Zerrendan eta Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan sartuta dagoena, Ruber aerosorgailuaren inguruan dagoela.
Batasunaren intereseko habitatei dagokienez, IIAk detektatu du arte hibridoak dituen garriga basofilo gaztelar-kantauriar, kantauriar-euskaldun eta iberiar-soriarren 9340 habitatari Moli aerosorgailuak eragiten diola, abarizti basofilo gaztelar-kantauriarren 5210 habitatari eta 9340 habitatari Ruber aerosorgailuak eragiten diela, 9340 habitatari Corso aerosorgailuak eragiten diola, eta Batasunaren intereseko 4090 eta 9340 habitatei Mure aerosorgailuak eragiten diela. Eraginpeko habitat guztiak balio ertain-altuko, altuko edo oso altuko habitat gisa katalogatuta daude. Ebakuazio lineak eta beste azpiegitura batzuek habitat batzuei ere eragiten diete, baina askoz ere modu puntualagoan. Eraikuntza faseko inpaktua neurrizkotzat jo du sustatzaileak eta, neurri zuzentzaileak egikaritu ondoren, funtsean eremua balizatzea, bateragarri gisa katalogatuta geratuko da.
Sustatzaileak afekzioa justifikatu du kokalekua landare estalkiaren gaineko afekzioak minimizatzen saiatuz aukeratu dela adieraziz eta gaineratu du afekzioen %64,94 laborantza lurrei dagokiela eta gainerakoa baso autoktonoari, landaredi antropikoari eta sastraka autoktonoari eta baso plantazioei dagokiela. Inpaktua neurrizkotzat jo du eta, balorazio horretan, itzulgarritzat katalogatu izana nabarmentzen da.
Zenbait alegaziok alderdi horietan jartzen dute arreta, eta zalantzan jartzen dute landaredi naturalaren gaineko eragina eta hori neurrizko gisa katalogatu izana. Sustatzaileak alegazio horiei erantzun die, eta nabarmendu du proiektuaren gehiengoa laborantzako lurretan dagoela, eta honako hau dio: "Ukar eta Adios, aerosorgailuen eraginpeko udalerrietan, basoaren azalera konbinatua 348,55 ha-koa da, Nafarroako Baso Maparen arabera, eta proiektuak baso masa horietan duen okupazioa 10,24 ha eskasekoa da, hau da, baso osoaren %2,94 eta udalerrien azalera osoaren %0,52". Inpaktua neurritsu gisa katalogatzeari dagokionez, sustatzaileak bere erantzunetan ondorioztatu du larri gisa kalifikatzeak ez lukeela proiektuaren errealitatea islatuko.
Ingurumen organoaren iritziz, ezarpen erabakia zuzenean lotuta dago Ukarko hirigintza arauetan planteatutako aldaketari buruzko testuinguruko atalean adierazitakoarekin, ingurumen ebaluazio honekin zerikusirik ez duenarekin. Ingurumen organo honen iritziz, argi dago Ukarko udalerrian Ruber, Corso eta Mure parkeetarako planteatutakoen oso hurbil dauden landarediaren gaineko eraginen alternatibak badaudela landaredia naturalari eragiten ez diotenak baina sustatzaileak kontuan hartu ez dituenak.
2025/08/13ko kontsulta fasean Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalak emandako txostenean jasota dagoen bezala, "Parke eolikoen ezarpena bere Konektagarritasuna-Lurraldea ingurumen balioagatik (SNUPrtA: CT) BBEetan sartuta dagoen lur ingurunean proiektatu da. Barne hartzen ditu naturagune babestuen artean lotura funtzioa betetzen duten eta lurralde ereduan garrantzi nabarmena duten eremuak". Baieztapen hori 2026/09/14an atal horrek bidalitako txostenean ere islatuta dago.
Era berean, aurkeztutako alegazioekin bat etorriz, Lexo eta Moli aerosorgailuek bujea eremu horretatik kanpo dutela ikusi da, baina palen biraketa eremuak espazio horri eragiten dio, POT eskalaren arabera kartografiatutako mugan bertan eta, seguruenik baita landarediari ere, gainean biraka aritzean eta, ondorioz, haien eragina handiagoa dela ulertzen da. Inpaktu horiek kontuan hartu dira ebaluazio honetan eraginaren errealitateari erreparatuta.
Intereseko habitat gisa katalogatzeaz edo ez katalogatzeaz gain, Corso, Mure eta Ruberren kokapena eta horietarako sarbide berrien sorrera baso masa garatuetan planteatu dira, eta gaur egun duten osaera hamarkadetan gertatutakoari zor zaio. 50eko eta 60ko hamarkadako ortoargazkiak kontuan hartuta, aukeratutako ezarpen eremuak baso lurzoruak zirela ikusten da. Corsoren kokapenari dagokionez, quercus generoko (arteak, erkametzak...) zuhaitz masak eta, haiei lotutako landarediarentzat edo bertan egon daitekeen faunarentzat dituzten ezaugarriengatik balio ekologiko handia duten oinak daude. 1956an eta 1960an jada bazeuden zuhaitz masa horiek, eta eite handia zuten; beraz, zuhaitz helduak dira, 80-100 urte inguru izan ditzaketenak. Kontuan hartuta horiek guztiak Elordi baserriaren inguruan egindako kudeaketa baten ondorio direla (aurretik ganadua egotea, dehesa bihurtzea, kontserbatzea, zaintzea...), horiek ezabatzeak ingurumen organo honen iritziz sustatzaileak gutxiesten duen inpaktua dakar, jasotako alegazioetan berretsita geratu den bezala. Adibidez, sustatzaileak argudiatutako itzulgarritasuna ezinezkoa da epe ertainean, edo iraupena ez da aldi baterakoa. Gainera, Corsoren kasuan, ezinezkoa da konpentsazioa eite bereko baso masak edo zuhaitzak lortuz konpentsatzea, izan ere, bere garapeneko baldintzak desagertu egin dira eta garapen horren ondorioz dago gaur egungo egoeran.
2017-2025 aldian, Nafarroako Gobernuak LIFE - IP NAdapta-CC proiektua egikaritu zuen. Klima aldaketaren aurkako erresilientzia handitzea eta klima aldaketari aurre egiteko HCCN-KLINA Bide Orria ezartzea zen proiektuaren helburua. Proiektuaren esparruan, klima aldaketaren ondorioz baso masek idortasuna handitzeko duten arriskua aztertu zen, mehatxatuenak identifikatzeko. Horren ondorioz, Klima Aldaketaren Aurrean Baso Masek izan dezaketen Kalteberatasunaren Mapa bat egin da, baso masak beren kalteberatasun mailaren arabera sailkatzen dituena. Ukarko aerosorgailu guztiak kalteberatasun handiko masetan daude eta, Corsoren kasuan, batez ere, kalteberatasun oso handiko masei eraginen lieke. Horrenbestez, Baso Kudeaketa Moldagarrirako Gidak idatzi dira. Gida horietan, balioa ematen zaio, bereziki, Mediterraneoko mendiari, duen garrantziagatik, orain hainbat aerosorgailu jarri nahi diren mendien kasua baita. Paisaia horien kudeaketa integralak honako hauek jaso eta nabarmendu behar ditu: basoen izaera babeslea, basoak beren biodibertsitateari eta kultura balioei eusteko kudeatuta egotearen premia, izan ere, klima aldaketari aurre egiteko kudeaketa gomendio batzuk eskaintzen dituzte. Gida horietan, harresiz kanpoko zuhaitzak egotea proposatzen da. Aerosorgailuak klima aldaketaren aurrean kalteberatasun handia edo oso handia duten eta, kasuren batean, eragin kritikoa duten harresiz kanpoko oinen eraginpeko mediterranear motako baso masetan instalatzeak, alde horretatik ingurunean alternatibak egonda, gutxienez, eragin larria ekarriko dute.
Klima aldaketa arintzea baso kudeaketarekin lotuta dago; izan ere, atmosferan berotegi efektuko gasen metaketa murrizteak geldiarazi egiten du klima aldaketaren prozesua. Horregatik, basoek funtsezko zeregina dute hori lortzeko (LIFE-NAdapta) eta, ondorioz, ez dirudi egokiena zuhaitzez estalitako edo balio handiko baso azalerak ezabatzea denik.
IIAn adierazitako prebentzio eta zuzenketa neurriak beste neurri batzuekin osatu beharko lirateke, proiektuaren eta floraren, landarediaren eta habitaten arteko bateragarritasuna bermatzeko, balizko aldeko adierazpena duten lekuetan. Adibidez, alegazioetan erabili beharreko espezieei buruz azaldutakoa jaso beharko litzateke, eta IIAn ezarritakoak berrikusi beharko lirateke, lehengoratze kasuetarako eta eremuarekin bat datozen espezieak erabiltzeko.
–Fauna.
IIAk azterketa bat egin du faunari buruzko atalaren barruan. Azterketan 4 talde nabarmentzen dira: abifauna, kiropteroak, anfibioak eta narrastiak eta ugaztun ez-kiropteroak. Anfibio eta narrastien eta ugaztun ez-kiropteroen kasuan, lurreko espezieen Espainiako inbentarioak erregistratutako ornodunen inbentario bibliografikoa egin du UTM 10x10 km-ko laukian, proiektuaren eremua barne hartzen duena. Proiektua ezarri nahi den eremuan, fauna hegalariak, hau da, hegaztiek eta saguzarrek espazioa nola erabiltzen duten ere aztertu du sustatzaileak, eragin handiagoa dutelako.
Gauza jakina den arren, nabarmendu behar da aerosorgailuek fauna hegalariko espezie ugari hil ditzaketela, besteak beste, kiropteroak, intsektuak edo abifauna eta, aurrerago aipatuko den bezala, ez dago inpaktu larriak saihestu edo orekatzen dituen prebentzio edo zuzenketa neurririk, esaterako galtzeko arriskuan dauden aleak hiltzea edo haien habitata suntsitzea. Horregatik, oso garrantzitsua da afekzioa aldez aurretik zehaztea, ahalik eta gehien murrizteko eta saihesteko.
Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen definizioaren arabera, inpaktu larritzat jotzen da "atalase onargarria gainditzen duen magnitudea duena. Horrekin, ingurumen baldintzen kalitatea etengabe galtzen da, eta ezin da lehengoratu, ezta neurri babesle edo zuzentzaileak hartuta ere".
Hegazti faunari dagokionez, 97 hegazti espezie eta 16.600 kontaktu baino gehiago detektatu dira azterketa eremuan. Haietatik, 16 eguneko hegazti harraparien espezieak dira eta 630 hegaldi inguru egiten dituzte azterketa eremuan. Harrapari ohikoenak honako hauek izan dira: sai arrea, 186 hegaldirekin, horietatik %52,15 arriskuko hegaldiak (97 hegaldi); miru beltza, 126 hegaldirekin; miru gorria (galzorian dago), 59 hegaldirekin, horietatik %49,15 arriskuko hegaldiak (29). Espazioaren erabileraren azterketan katalogatutako beste harrapari batzuk: mirotz zuria (10 hegaldi) eta mirotz urdina (hegaldi 1). Ez da detektatu arriskuko hegaldirik.
Era berean, azterlanak "azterketa eremuan miru gorria dagoela nabarmentzen du, Nafarroan espezie mehatxatua (Kaltebera). 59 ale detektatu dira azterketa eremuan egindako urteko ziklo osoan; laugarren espezierik ugariena da etorkizuneko proiektu eolikoaren eremuan". Hala ere, gogoratu behar dugu espezie hori galzorian dagoela estatu mailan.
Ingurumen organo honek, landara egindako bisiten ondoren, egun horietan egindako landa lana osatzen duten hegazti eta hegaldi gehiagoren presentzia egiaztatu du eta, inguruan egindako beste azterlan batzuk kontsultatu ondoren, hala nola 2020ko azarotik 2021eko urrira bitartean egindako eguzki parkeetako hegazti faunari buruzko azterlana. Azterlan horretan egindako 12 bisitarekin soilik egiaztatu da, abifaunari buruz orain egindako azterlaneko 51 bisitaren aurka, 101 miru gorri ikusi zirela, egungo azterlanean ikusitako 59ren aurka. Azterlan hark ez du baztertzen inguruko ugalketa eremuak egotea. Azterketa hartan 6 mirotz zuri ikusi ziren eta 10 oraingoan, 2 mirotz urdin oraingo 1en aurka, 151 sai arre egungo azterketako 186ren aurka. Detektatutako espezie kopurua antzekoa da bi kasuetan, eta ebakuazio lineari buruzko datuen joera bera da.
Hegazti handientzat lortutako hegaldi tasek (hegaztiak/30 minutu), azterketa eremura egindako 51 bisitetan, 1. eta 2. behaketa puntuetarako balio handienak dituzte, Lexo, Frino, Noa eta Moli parke eolikoen ezarpen eremutik gertuen daudenak baitira. Hegazti txikien eta handien (harrapariak/migratzaileak/korbidoak) hegaldi tasak kontuan hartuz gero, banaketa aldatu egiten da eta 6., 1., 5., 4. eta 2. puntuek dituzte, hurrenez hurren, balioak handienetik txikienera, eta horrek hegaztien mugimendu korridorea eta migrazioa marrazten ditu. Azterlanaren arabera, "Erreniega mendilerroa eta horren inguruko Alaiz mendilerroa oso garrantzitsuak dira hegazti askoren udaberriko eta udazkeneko migraziorako".
Azpimarratzekoa da 98,5 m-ko buje altuerarekin eta 163 m-ko diametro eta 81,5 m-ko erradioko errotoreekin aurreikusita dauden aerosorgailuetarako aerosorgailuen azpiko altuera librea 17 metro ingurukoa dela eta, hegazti faunaren azterketak ezartzen duenez, arriskurik gabeko eremua 65 metrotik beherako altuerakoa dela. Horrek zalantzak sortzen ditu datuen baliozkotasunari buruz, ez dakigulako talka egiteko arriskua behar bezala kalkulatuta dagoen. Proiektuan zehaztutako aerosorgailu ereduaren arabera, arrisku handieneko altuerak eta arriskurik gabeko eremu altua ere ez lirateke ongi kalkulatuta egonen, nahiz eta 220 metrotan ezarritako arriskurik gabeko eremu altuaren kasuan errotorearen 98,5eko altuera gehi 81,5 metroko erradioa har daitekeen altueratzat, guztira 180 metro gehi beste pixka bat segurtasuneko distantzia gisa. Erroldatutako hegazti guztien hegaldi guztietatik, hegazti faunaren azterlanak detektatu du altueratik beherako hegaldiak %85,4 izan direla eta %10 arrisku eremuan izan direla. Xehetasunez aztertu ondoren, zalantzak areagotu egin dira; izan ere, hegaldi baxuak egiten ez dituen espezie batentzat, hala nola sai arrearentzat, hegalen azpitik egindako arriskurik gabeko 25 hegaldi, arrisku eremuan egindako 97 eta, altueragatik, arriskurik gabeko 64 hegaldi ezarri dira. Miru gorriaren kasuan, 21 dira arrisku eremutik beherako hegaldiak, 29 arriskuko hegaldiak eta 9 hegaldien gainetik egindako arriskurik gabekoak.
Ingurumen organo honen iritziz, duela gutxi egindako azterketako datuek ez dituzte baliogabetzen aurreko azterlanetako datuak edo teknikariek egindako bisitak, iturri guztiek datuak ematen baitituzte ebaluazio egokia egiteko, eta hala hartzen da kontuan.
Joan-etorri, etzaleku, pausaleku edo hazkuntza eremuengatiko etorkizuneko arriskuen azterketa etorkizuneko aerosorgailu edo kontrol puntu bakoitzaren inguruan 50 eta 100 metroko erradioetan egiten da, hori gutxieneko distantzia izanik eta azterketa eremua hartu gabe. Horregatik, datuak kontu handiz hartu behar dira; izan ere, arrisku gradienteak esan nahi du 100 metrotik aurrera ez dagoela arriskurik, eta distantzia hori ez da nahikoa, besteak beste, arrisku egoeren aurrean aerosorgailuen geldialdiak aurreratzeko. Sustatzaileak distantzia horiek erabiltzen ditu neurri zuzentzaile eta minimizatzaile egokiak ezarri ahal izateko, eta hori ez da zuzena metodologikoki.
Sustatzaileak aurkeztutako ingurumen azterketa ez da egiten mirotz urdinarentzako eta mirotz zuriarentzako berariazko errolda metodologiarekin ingurumen organoak administrazio publikoei kontsultak egiteko fasean emandako jarraibideen arabera azterlanak berak halakoak daudela zehazten duenean.
Saguzarrei dagokienez, sustatzaileak kiropteroen urteko zikloari buruzko azterlan bat aurkeztu du jendaurrean, ultrasoinuen grabagailu finkoak instalatzeko 4 punturekin eta data desberdinetan egin diren 4 ibilbiderekin.
Kiropteroen azterketak kontuan hartu beharreko alderdi gisa ezartzen ditu zailtasun batzuk, eta horiei berariaz gehitzen die zuhaitz handiak moztea, landarediaren atalean adierazitakoari batzen zaiona.
Ikerketak nabarmentzen du ibilbideetan 11 espezietako 113 detekzio erregistratu zirela, eta kopuru hori 20ra igotzen da grabazio puntuak kontuan hartzen badira. Ohikoenak Pipisrellus pipistrellus (erregistroen %69), P. kuhlii ( %21) eta P. pygmaeus (%5) izan ziren, eta ondorioztatzen du ezarpen eremuak dibertsitate ertain-handia eta jarduera ertaina duela. Azterlanak 22:00etatik 23:00etara jarduera handiagoa dagoela nabarmentzen du, pixkanaka gutxitzen dena, baina 5:00ak arte garrantzitsua izaten jarraitzen duena. Gainerako espezieen artean, bost espezie kaltebera daude: Minipterus schreibersii, Myotis myotis, N. noctula, Rhinolophus ferrumequinum eta R. hipposideros.
Azterlanak ez-esanguratsutzat jotzen ditu 8 espezieren gaineko inpaktuak eta bateragarritzat 12 espezieren gainekoak. Inpaktu globala ere bateragarritzat jotzen du.
Azterlanak proposatu egiten ditu, baina ez ditu nahitaezkotzat ezartzen konpentsazio neurri hauek: jarraipen plan bat egitea, ahal den neurrian landaredia errespetatzea, batez ere tamaina handiko zuhaitzak, ustiategitik kanpo habia kutxak jartzea, ahal den heinean argi beroak erabiltzea eta ez zuriak, eta hegalak 6 m/s-tik beherako haize abiadurarekin biraka ibiltzea saihestea jarduera handia denean. Ingurumen organo honen iritziz, neurri horietako batzuk ezin dira konpentsazio neurritzat hartu eta, posizioren baten aldeko txostena izanez gero, egokitzat jotako neurriak ezarri beharko lirateke.
Organo substantiboak egindako jendaurreko informazioaren eta kontsulten prozeduran, adierazpen honen I. eranskinean zehaztutako hainbat alegazio erantsi zaizkio espedienteari. Alegazio horien arabera, proiektua egikaritzeak eta bere funtzionamenduak interes handiko hegazti espezieetan eta/edo galzorian dauden espezieetan eraginen ditu inpaktuak, esaterako, miru gorrian.
Ingurumen Ebaluazioko Atalak jakinarazi du parke eolikoaren proiektuak, planteatutako diseinuan, ondorio kaltegarri esanguratsuak izanen dituela fauna hegalarian. Mure, Corso eta Ruber aerosorgailuen ezarpen eremuak eta ebakuazio lineak zuzenean eragiten diote Pirinioak eta Iruñerria zeharkatzen dituen migrazio fluxu garrantzitsuari. Migrazioa, normalean, altuera handian egiten da, baina aerosorgailuak eta ebakuazio linea korridorean bertan instalatzen badira, egun txarrenetan hegaldiak beheragotik egiten dituztenez, eragin negatiboa izanen du. Egitate hori jasota dago eremu horietako beste sustatzaile batzuek egindako beste azterlan batzuetan eta jasotako alegazioetan.
Halaber, usoa ehizatzeko postuen antolamendua ere gertaera esanguratsua da eta migrazio pasabideen berri ematen du aspalditik, hegazti migratzaileen pasaguneetan baitaude. Hala, Mure, Corso eta Ruber aerosorgailuak kokaleku horietatik oso gertu daude. Postu horiek migrazio pasabideak daudela adierazten dute eta, ondorioz, eragin negatibo handiak dituzte hegazti fauna migratzailean.
Banaketa eremuko zonetan turbina eolikoak instalatzearen ondorioz fauna hegalariak talka egiteko arriskua handitu egiten dela eta aleen hilkortasun ez-naturalaren hazkundeak populazioen kontserbazio egoeran dituen ondorio negatiboak dituela ere egitate erreala, ezaguna eta egiaztatua da. Gainera, parke eolikoek eragindako hilkortasuna literatura zientifikoan islatzeaz gain, jendeak, oro har, komunikabideetan agertzearen bidez ezagutzen duen egitatea ere bada. Adibide gisa, aipa dezagun parke eolikoen funtzionamenduaren ondoriozko hilkortasun ez-naturala handitzea proiektu horien ingurumen ebaluazioa egiteko erreferentziazko gida eta dokumentuetan jasotako inpaktuak direla. Hona hemen ohikoenak:
–Parke eolikoek hegazti eta saguzarrengan duten eragina ebaluatzeko jarraibideak (3.0 bertsioa). SEO/BirdLife, Madril. (Atienza, et al. 2011).
–Lehorreko parke eolikoen proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Azterketaren irismena. Ingurumen Agintaritzen Sarea. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa. Ingurumena Programazioan Integratzeko Lantaldea. Energia berriztagarrien proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioan ingurumen organoak koordinatzeko azpitaldea. 2020.
–Instalazio eolikoek Espainiako saguzarren populazioetan duten inpaktua aztertzeko oinarrizko jarraibideak. SECEMU (Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea). Barbastella, 6 (zenbaki berezia): 1-31. (González, F., Alcalde, J. T. e Ibáñez, C. 2013).
–Guidelines for consideration of bats in wind farm projects - 2014ko berrikuspena. Eurobats Publication Series, 6. zk. (English Version). United Nations Environment Programme/EUROBATS Secretariat, Bonn, Germany. 133 or. (Rodrigues, L., Bach, L., Dubourg-Savage, M., Karapandža B., Kovač, D., Kervyn T., Dekker, J., Kepel, A., Bach, P., Collins, J., Harbusch, C., Park, K., Micevski, B. & Minderman, J. 2015).
Espezieen kontserbazioari eusteko, ezinbestekoa da hilkortasun faktore berriak agertzea saihestea. Parke eolikoak instalatzeak gaur egun hilkortasuna eragiten du parke eolikoen %100ean, baita merkatuan dauden prebentzio neurri guztiak aplikatu ondoren ere, hala nola detekzio eta geldialdi sistemak, izan ere, ez dira inpaktuak ezabatzeko eraginkorrak eta tamaina handiagoko espezie batzuen heriotzen ehuneko bat soilik murrizten dute, eta ez arrisku aldi guztietan, haien eraginkortasuna klimaren, ikusmenaren eta abarren mende ere badagoelako.
Ingurumen organo honen irizpidea da parke eoliko guztietan detektatze eta gelditze sistemak jartzea, behin ingurumenaren aldetik bideragarriak direla erabakitzen denean; izan ere, sistema horiek hilkortasuna neurri batean murrizten laguntzen dute, baina ez dira eraginkorrak espezie guztientzat eta kasu guztietan.
Teknologia hori dagoenetik Nafarroan dauden parke eolikoen sustatzaileek ingurumen organo horri egiten dioten jarraipenean izandako esperientziaren arabera, egiaztatu da detekzioko eta geldialdiko ikuspen artifizial estereoskopikoko sistemak dituzten aerosorgailuek, erabilitako marka edozein izanik ere, 2020. urtetik hona gutxienez 583 banako hil direla gaur egun instalatuta dauden sistema horiek dituzten 6 parke eolikotan eta, aldi berean, hori errealitatearen gutxieneko ehuneko bat baino ez dela izanen; izan ere, banako horiek parke bakoitzaren jarraipena egiteaz arduratzen diren langileek behatzen dituzte eta langile horiek aldizkako bisitak bakarrik egiten dituzte, ez dira etengabe bertan egoten.
Dagokigun kasuan, Erreniega mendilerroko parke eolikoetan detektatutako hilkortasunari buruzko erreferentziak kontu handiz aztertu behar dira, eta kontuan hartu behar da gaur egun egiten den jarraipen txikia. Horregatik, datu horiek laginketa maiztasun txikiko testuinguru batean kokatu behar dira, zuhaitzez eta sastrakaz inguratutako parke batean eta horrek, aldi berean, jarraipena egitea eragozten du kasu askotan.
Eremuak faunarentzat duen garrantziaren adierazgarri eta, aldi berean, zuhurtzia handiz azterlanaren tipologia kontuan hartuta, WWFk proposamen bat egin zuen lehentasunezko korridore ekologikoen sare bat sortzeko baso habitatei lotutako ugaztunen mugikortasunaren ikuspegitik, eta proiektuaren eremuan korridore horietako bat igarotzen da.
Ingurumen organo horrek kontsulta aldian emandako txostenean jakinarazi zuen aerosorgailuak korridore biologikoetatik oso gertuko eremuetan zeudela.
Ingurumen organo honen iritziz, parke eolikoa instalatzeak ondorio kaltegarri nabarmenak izanen ditu katalogatutako edo babes bereziko espezie batzuengan orain planteatutako kokapenean eta dimentsioan, bai zuzeneko hilkortasunagatik eta bai hesi efektuaren eta huts efektuaren ondoriozko habitat galeragatik ere. Erabakigarria da ondorio horiek murriztea, ingurumenaren aldetik bideragarria izan dadin.
Horrela, fauna faktorearen ondorioetarako, aerosorgailuak murriztea proposatuko litzateke landaredia eta antzeko beste faktore batzuen inpaktu handiagoa duten eremuekin bat datozen posizio sentikorrenetan, ingurumen organo honen iritziz, neurri zuzentzaileekin minimizatuko litzatekeen inpaktua gerta dadin eta, halakorik izanez gero, marjina onargarrien barruan egon dadin.
Bestalde, IIAk eta aerosorgailuen eraikuntza proiektuek ezarri dute neurketa dorre meteorologikoa autosostengatzailea izanen dela, baina administrazio publikoei egindako kontsulta fasearen barruan aurkeztutako segurtasun azterketa aeronautikoan adierazi da txarrantxatzeko kableak seinaleztatu eginen direla. Nolanahi ere, dorre meteorologikoak autosostengatzailea izan beharko luke.
Ebakuazio lineari dagokionez, proposatutako isolamendua beirazko isolatzaileen bidez eginen da, U-120BS motako 6 isolatzailerekin lotune edo isolamendu katea osatuz ebakuazio linearen proiektuaren arabera, eta aurkeztutako planoetan 4 isolatzaile baino ez dira jasoko. Nabarmentzekoa da energia zirkuitu bikoitzean garraiatzeko euskarrien proiekzioa (linearen proiektuaren planoak eta "N" gurutzeta motaren definizioa fabrikatzailearen arabera), lineak fase bakoitzeko eroale bat duen zirkuitu bakarra duenean.
Era berean, ingurumen organo honek jakinarazi du kontsulta aldian ebakuazio linea lurperatzea aztertu behar zela ondorio negatiboak minimizatzeko, eta sustatzaileak erantzun du ez duela beharrezkotzat jotzen. Linea elektrikoak, batez ere banaketakoak, lehentasunezkotzat jo behar dira inpaktuak baloratzeko orduan, batez ere nekazaritzako paisaia irekiko eremuetan, ez dagoelako beste euskarririk eta, ondorioz, hegazti faunak gehiago erabiltzen dituelako.
Ingurumen organo honek, ebakuazio linearen ezarpen eta ibilbide eremuko energia berriztagarrien proiektu ugaritan baldintzatu du lineak lurperatzeko derrigortasuna, eta hala onartu dute sustatzaile guztiek. Horri esker, gaur egun linea elektriko gutxiago igarotzen dira ezarpen eremuan, eta hegazti faunaren gaineko eragina atalase onargarrietan dago, baina linea dentsitate handiarekin. Ingurumen organo honen iritziz, beste sustatzaile batzuekiko koherentziagatik eta ebakuazio linearen ondorio negatiboak murrizteko eta saihesteko, gehienak lurpean sartu beharko lirateke, hegazti faunan eta balio ekologikoko eremuan (Elorz ibaiaren gurutzagunean, esaterako) ondorioak saihesteko. Aireko lineak jartzen ahalko dira hegazti faunari eta balio ekologiko handiko eremuei eragin negatiborik sortzen ez dieten zonetan edo dagoen dentsitateak hesi ondorio garrantzitsurik ekarriko ez duen zonetan.
–Naturagune babestuak eta Natura 2000 Sarea.
92/43/EEE Zuzentarauaren 6. artikulua honen bitartez egokitu zen Espainiako ordenamendu juridikora: Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 46. artikulua. Artikulu hori, era berean, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35.1 artikuluan garatzen da, planak, programak eta proiektuak Natura 2000 Sareko espazioen espezie, habitat eta kontserbazio helburuetan izanen dituzten ondorioen ebaluazio egokia egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeari dagokionez.
Ebaluatutako proiektua Nafarroako Naturagune Babestuen Sarearen eta Natura 2000 Sareko eremu babestuen mugetatik kanpo dago.
Jendaurrean jarritako IIAren apartatu batean Natura 2000 Sarearen gaineko eragina aztertzen da. Natura 2000 Sareko gune babestu hurbilenak Etxauriko Haitzak HBBE (11 kilometro aerosorgailuetatik) eta Izaga Haitza KBE/HBBE (aerosorgailuetatik 18 km-ra eta ebakuazio lineatik 13 km-ra) dira.
Hurbilen dauden Naturagune Babestuak Egulbati eta Eliako Jaurerriko Paisaia Babestuak dira, gutxi gorabehera 12 km-ra.
Azterlanean legez babestuta dauden eremu horietako espezie eta habitat nagusiak zehazten dira. Hala ere, sustatzaileak espero du, inbentarioa egin, faunaren azterketaren emaitzak ikusi eta prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak eta konpentsatzaileak ezarri ondoren, eragina bateragarritzat joko dela, bai naturaguneen sareari dagokionez bai haien arteko lurralde konektagarritasunari dagokionez.
Naturagune babestuetara eta Natura 2000 Sarera dagoen distantziak nabarmen murrizten du afekzioaren aukera, espazio horietatik joaten diren fauna hegalarien aleetara murrizten duelarik.
–Kultura ondarea eta ondasun materialak.
IIAk Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan jasotako elementuen inbentarioa egin du, bai eta prospekzio arkeologiko bat ere Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten babespean, eta horren emaitzak IIAren X. eranskinean sartu dira. Sustatzaileak egindako ondare ebaluazioaren ondorioek adierazten dute aztarnategiak daudela afekzio posibleen eremuan. Sustatzaileak ondorioztatu du inpaktua bateragarria dela. Proiektua egikaritzeko, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak ezarritako zehaztapenak bete beharko dira.
–Paisaia.
IIAk paisaiaren karakterizazioa egin du proiektuen eragin eremuan, eta hauskortasun moderatuko eta harrera gaitasun ertaineko balio ertaineko paisaia gisa baloratu du. Jarraian, ikuseremua aztertu eta proiektuaren 20 km-ko inguratzailean parke eolikoaren ikuspen ehunekoa azaleraren %29,47 dela ondorioztatu du. Zentzumenetan eta estetikan sartzeak eta paisaiaren funtzionaltasunari eragiteak paisaian eragindako hondar inpaktua bateragarritzat jotzen du IIAk.
Espedientea aztertu bitartean, 2025eko abenduaren 19an, Ingurumen Ebaluazioko Atalak txostena eskatu zion Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari proiektuak paisaian izanen dituen eraginei buruz.
2026/04/03an egindako txosten horretan, xehetasunezko azterketa teknikoa egin zen, eta ondorioztatu zen proiektu eolikoak lehen planoan ikusizko inpaktu bat gehitzea ekarriko lukeela inguruko biztanleguneetarako... eta "Erreniega mendilerroa" Paisaia Unitatean 88 aerosorgailu daudenez, "elektrizitatea sortzeko azpiegitura horiek ingurunearen muga onargarria asetzen duela". Hala, ondorio hau atera da: "aukeratutako eremuan esku hartzeko proposamena kontraesanean dagoela paisaiaren kalitatearen balioak eta helburuak zaintzearekin".
Txosten hori sustatzaileari helarazi zitzaion eta, hark aurkeztutako erantzunarekin batera, paisaiaren arloko beste txosten bat eskatu zitzaion Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari 2026/06/17an.
2026/09/14an, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txosten berri bat eman zuen, paisaiaren ezaugarriak zehaztuz, paisaiaren balio handia nabarmenduz eta batez besteko hauskortasunaren balorazio orokorra eginez, erabilera heterogeneoak daudelako.
Halaber, beste alderdi batzuen artean, POT 3-Eremu Zentralaren arabera, proiektua kokatuta dagoen "mendia-laborantza" elementurako helburua ezarri du: "baso mosaikoko jarduera primarioa sustatzea. Mendi eta mendilerroetako laborantzako partzelen kontserbazioa sustatzea, bai eta ustiategi txikietako abeltzaintza estentsiboari lotutako larreen eta beste erabilera batzuen kontserbazioa ere, nekazaritzako eta basogintzako mosaiko paisaiaren zati bizi gisa". Kokapen hori POT 3-Eremu Zentraleko Paisaiaren Dokumentuaren barruan egonen litzateke, "Paisaia balioagatiko babeseko" lurzoru gisa.
Txosten horren azterketa teknikoaren barruan, nabarmentzekoa da kontuan hartu behar dela Frino aerosorgailutik 400 metro ingurura dagoen Larraingo herri hustua eta proiektua, bere ingurumen balioa (SNUPrtA Lurralde Konektibitatea: CT) kontuan hartuta, babes bereziko eremu (BBE) baten inguruan dagoela, aerosorgailuen ikuseremuaren zabaltasuna eta eguneroko eta behaketarako ikusmen irisgarritasuna, erdi-altutzat jo dena.
Azterketaren barruan, aipamen berezia jaso du 10 km-ko erradioan 179 aerosorgailu hartzen dituen inguruneko gaur egungo eta etorkizuneko metatze eta sinergia efektuen balorazioak. Besteak beste, honako alderdi hauek azaldu ditu:
–"Erreniega mendilerroa" Paisaia Unitaterako ondorioek (iturria: Paisaiaren dokumentuak) "ingurunearen muga onargarria asetzen duten elektrizitatea sortzeko azpiegituren presentzia" nabarmentzen dute.
–Bereziki, garrantzitsua da parke eoliko hori (...) eta Itxaso-Castejón/Muruarteko 400 kV-ko aireko linea berria batera aztertzea (...). Horrek ikuseremu zabala eta paisaia inpaktu larria ekarriko ditu, baina saihestezina da, beharrezkoa delako eta interes orokorreko plangintza elektrikoan aurreikusita dagoelako.
Azken ondorio gisa, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txosten horrek ezarri du proiektu eolikoaren paisaia inpaktua, oro har, larria-kritikoa dela (eskala: arina/moderatua/larria/kritikoa), eta azken hitzean adierazten du "‘IZARBEIBAR’ Paisaia Unitatea aerosorgailurik gabe mantentzeko premia" dagoela, besteak beste, hegal horren kotan aerosorgailu berriak ezartzeak muga onargarria gainditzea eraginen lukeelako (igorritako lehen txostenarekin bat etorriz), eta lehen planoko ikusizko intrusio kritikoa ekarriko lukeelako biztanleguneetarako, paisaia kalitatearen balioak eta helburuak eta ezarritako plangintza jarraibideak babestearen aurkakoa izanen litzatekeena.
–Sinergiak.
IIAk sinergia eta metatze efektuen azterketari buruzko eranskin espezifiko bat du. Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. artikuluaren c) letran zerrendatutako faktoreen gaineko sinergia eta metatze eraginak identifikatu eta baloratu ondoren, sinergia eta metatze efektuen azterketak ondorioztatzen du proiektuek larritasun txikiko sinergia eraginak dituztela eta, ondorioz, aztertutako instalazioen arteko sinergien eragin globala bateragarri gisa baloratzen da.
Atal honetan azpimarratu behar da Ingurumen Ebaluazioko Atalak eremu horretan aldeko txostena jaso zuten eguzki parkeen egoerari buruzko azterketa eskatu zuela. Sustatzaileak erantzun zuen proiektu horiek sarbide eta konexio baimenak iraungita zituztela. Energia Azpiegituren Atalari kontsulta egin ondoren, egiaztatu da duela gutxi proiektu horiek atzera egin dutela ofizialki eta ingurumen organoak ez dituela baloratu behar.
Hala ere, zenbait alegaziok adierazten dute inguruan, sinergiei eta metatze efektuei dagokienez, "inguruan dauden beste azpiegitura batzuk gehitu behar direla, hala nola linea elektrikoak, AHT, autobideak... "sustatzaileak erantzun du "lehendik dauden edo onartuta dauden antzeko proiektuen arabera aztertu behar direla, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35.1. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ingurumen organo honen iritziz, interpretazio hori ez da zuzena, aipatutako artikuluan sustatzaileak adierazita bezala ez dagoena; izan ere, legeak berak, adibidez, honela definitzen du sinergia efektua: "eragile bat baino gehiago aldi berean izateak batera efektua eragiten duenean", eragile horien izaera edozein dela ere; izan ere, ingurumen ebaluazioaren helburua da proiektuak hainbat faktoreren gainean duen eragina ebaluatzea, hala nola faunaren, floraren eta abarren gainean duena, eta faktorean duen eragina eta horren efektu esanguratsua ebaluazio honen xedea ez denean; horrela, faktore baten gaineko eraginak ez du loturarik faktore horren izaerarekin, eta sinergia edo metatze inpaktuak badaude faktore batean, horixe da ebaluazioaren xedea.
Sinergia eta metatze efektuak baloratzeko eta aztertzeko orduan, kontuan hartu behar da aztertutako eremuaren osaera; izan ere, orografia eta lurraren ezaugarriak direla eta, Iruñerritik Tafallarako norabidean doan sakonune eta korridore naturala da eremuaren ezaugarri nagusia, Erreniega mendilerroaren eta Alaiz mendilerroaren arteko estugune nabarmenarekin. Igarobide horretan biltzen dira azpiegitura guztiak (autobideak, errepideak, linea elektrikoak, trenak, industria...), garapen berriak hartzeko gaitasuna asez eta mugaraino eramanez. Hain espazio txikian dagoen saturazio eta kontzentrazio horren ondorioz, elementu naturalen gaineko afekzioak daude, eta horiek xehetasunez eta osotasunean ebaluatu behar dira.
IIAk 36 parke eoliko identifikatu ditu 25 kilometroko ingurune gisa hartzen den eremuan, 724 aerosorgailurekin, izapidetzen ari diren 12 eguzki instalaziorekin eta linea elektrikoen ia 700 kilometrorekin.
IIAk ondorioztatu du proiektuek larritasun txikiko sinergia inpaktuak dituztela, eta gehienak bateragarriak direla edo ez direla esanguratsuak eta, horregatik, bateragarritzat jotzen du sinergien eragin globala.
Erreniega mendilerroaren eta Alaiz mendilerroaren arteko migrazio korridorearen erdi-erdian dagoen ezarpen eremua xehetasunez aztertuz gero, ikusten da aldaketa ugari egin behar izan direla azken urteetan, Nafarroako ubidea eraiki eta abiadura handiko trenbide korridorea egiteko egin berri diren obren ondoren. Aldaketa horien ondorio nagusiak habitata galtzea eta hegazti faunaren gaineko eragina izan dira.
Atal bakoitzean zehaztu diren ondorioei gehituta, ebakuazio linea paralelo doa linea elektriko askorekin eta trenaren trazadurarekin, eta horrek areagotu egiten ditu hesi efektua eta fauna komunitatean duen eragina. Era berean, faunaren atalean adierazi den bezala, gaur egungo linea kopurua ingurumen organoak beste sustatzaile batzuei zona horretan ebakuazio lineak lurperatzeko ezarritako betebeharraren ondoriozkoa da, hegazti faunan eta sinergia eta metatze efektuetan dituzten ondorioengatik, bestela, askoz kopuru handiagoa izanen litzateke.
Aerosorgailuak instalatzeak, bestalde, inguruan dauden guztiak kontuan hartuta, azalera murrizten du ingurunea aldatu gabe, habitata galtzen da eta zatitu egiten da, eta eragina nabarmen handitzen da aerosorgailu horiek bakarrik instalatuta izanen litzatekeen eraginarekin alderatuta.
Paisaia faktoreari dagokionez, sinergia eta metatze efektuen azterketa atal horretan zehaztu da, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenetan oinarrituta.
–Proiektuaren kalteberatasunaren ondoriozko ingurumen eraginen analisia.
IIAk hainbat hondamendi eta proiektuaren arriskua eta horri lotutako kalteberatasuna aztertu ditu, bai eta istripu larriak izateko aukerak ere. Arrisku handiena baso suteak izatekoa da lehenengo kasuan, eta suteena hondamendien kasuan, baina hondamendien kasuan probabilitate txikia dago.
IIAk baso suteen arrisku handia aurreikusten du eraikuntza eta eraispen fasean, eta bateragarria eragiketa fasean. Fase bakoitzerako hainbat neurri proposatu ditu, hala nola sasi garbiketen ondoriozko hondakin guztiak berehala kentzea, indarrean dagoen araudia betetzea... eta kalteberatasun ertaina adieraztea baso suteak gertatzeko arriskuaren aurrean.
Zenbait alegazio alderdi horri buruzkoak dira eta, funtsean, arriskua IIAk ezarritakoa baino handiagoa dela adierazten dute. Ingurumen organo honek uste du ezarpen eremuak sute arrisku handia duela bere ezaugarriengatik eta dagoen landaredia mosaikoagatik, baso landarediaren artean tartekatutako lehorreko laborantza soroekin eta, horregatik, Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena beharko litzatekeela zehaztu du.
d) Konpentsazio neurriak.
7 aerosorgailuen multzoaren IIAk atal bat du prebentzio eta zuzenketa neurrien kapituluaren barruan. Bertan, administrazioarekin zehaztu beharreko konpentsazio neurriak proposatu dira, besteak beste, 5 urtez hegazti faunari eta kiropteroei buruzko azterlanak egitea eta sai arrearentzako eta miru gorriarentzako simaurtegi bat sortzea, aurrekonturik gabe, aldez aurreko adostasuna behar dela ulertuta.
Ingurumen organo honen ustez, abenduaren 9ko 21/2013 Legeak ezarrita duen bezala, konpentsazio neurriak hondar inpaktuen aurrean aplikatzen diren aparteko neurriak dira, eta honela definitzen dira: prebentzio eta zuzenketa neurri guztiak aplikatu ondoren saihestu edo konpondu ezin diren balio galerak edo aldaketak. Horregatik, hegazti faunaren azterketa bat ezin da konpentsazio neurritzat hartu eta, ingurumen organo honen ustez, lehenik eta behin, beharrezkoak diren prebentzio eta zuzenketa neurriak aplikatu behar dira, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren baldintzetan zehaztuko liratekeenak, proposatutako konpentsazio neurriak beharrezkoak izan ez daitezen. Balizko konpentsazio neurriak salbuespenezko neurriak dira eta saiheste eta arintze fasearen ondoren aplikatzen dira, ingurumenaren aldetik bideragarriak diren proiektuen hondar inpaktuen aurrean.
e) Ingurumena lehengoratzeko programa.
Eraikuntza aurreproiektuek ezarri dute obra fasearen hondarrean gauzatuko dela IIAn agindutako zaharberritze plana. Planak 5 puntu jasotzen ditu: lehengoratu aurreko jarduerak, lurraren profilak lehengoratzea, lurzoruak berreskuratzea eta lehengoratzea, estepako habitata hobetzeko ereitea eta landatzea, korridore naturalak sortzea eta landaren ondorengo zaintzak egitea. Planak 25,52 hektareako azalerari eragitea planteatu da. IIAk ezarri duenez, parkearen eragiketa fasea hasi aurretik, ingurumen organoak onartu beharko du Lehengoratzeko eta Landareztatzeko Plana.
f) Ingurumena zaintzeko programa (IZP).
IIAk kapitulu bat du ingurumena zaintzeko programari buruzkoa, eta IIAn eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean jasotako neurriak betetzen direla bermatuko duen sistema bat ezartzeko diseinatu da. Sustatzaileak proiektuaren fase guztiak betetzeko zaintza plana ezarri du: egikaritzea, operazioa eta eraispena.. Fase bakoitzean kontrol plan bat ezartzen du IIAn eragin eta ebaluatu daitezkeen faktoreetako bakoitzerako. Kontrol plan bakoitzean, garatu beharreko ekintzak deskribatzen dira. Ebazpen honetako baldintzetan behin betiko IZPan txertatu beharko diren alderdiak ezarri dira, eta proiektuaren ingurumena zaintzeko planak bete behar dituen gutxieneko edukiak eta ahaleginak zehaztu dira. Plan horrek proiektuaren bizitza erabilgarri osoa hartu beharko du.
Garrantzitsua da azpimarratzea baso lurzoruan kokatutako posizioek ezinezkoa egiten dutela jarraipen egokia eta benetakoa egitea; izan ere, baso masetan ezarriz gero, askoz ere zailagoa da talka egindako edo barotraumagatik hildako faunaren gorputzak aurkitzea.
g) Ondorioa.
Ingurumen organo honen iritziz, kokalekuz kokaleku aztertu diren proiektatutako jarduerek migrazio korridoreari, fauna hegalariari, landarediari, lehendik dauden azpiegituren gainekok sinergia eta metatze efektuei eta analisi teknikoan deskribatutako beste afekzio batzuei eragindako efektu esanguratsuek ingurumen ikuspegitik bideraezin bihurtzen dituzte Mure, Corso eta Ruber aerosorgailuak. Frino, Lexo, Moli eta Noa aerosorgailuak bideragarritzat joko lirateke baldintza batzuk betez gero.
Era berean, "‘IZARBEIBAR’ Paisaia Unitatea aerosorgailurik gabe mantentzeko premia" adierazten duten Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenen arabera, proiektu osoak paisaiaren arloan onartu ezin diren ondorioak izanen lituzke eta ez-bideragarritzat jotzen dira, parke eoliko guztiei buruzko ebazpena txosten horiekin bat etorriz.
Ingurumen inpaktuaren adierazpenaren ebazpen proposamena izapidetzean, entzunaldia eman zaie proiektuen sustatzaileei, 7/2026 Errege Lege Dekretuak, martxoaren 20koak, Ekialde Hurbileko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala onartzen duenak, 23. artikuluko c) apartatuan xedatutakoa betez. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari paisaiaren arloko hirugarren txosten bat eskatu ondoren, sustatzaileak faktore horren gaineko eraginei buruz egindako alegazioak kontuan hartuta eta 2026ko urriaren 19an txosten hori jaso ondoren, alegazioek egindako eta ebazpen zirriborroan azaldutako analisi teknikoa ez dutela aldatzen iritzi da eta berretsi egin da egindako ingurumen inpaktuaren deklarazioaren proposamena. II. eranskinean, sustatzaileek entzunaldiaren izapidean aurkeztutako alegazioen eta horiei dagozkien kontsiderazioen laburpena ageri da.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalak, espedienteko txostenak, jendaurrean jarri izanaren emaitza, espedientearen azterketa teknikoa eta entzunaldiaren izapidea ikusita, ondorioztatu du ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren prozedura behar bezala egin dela.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hau formulatu da:
–Frino, Lexo, Moli eta Noa parke eolikoen kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenetan jasotako paisaia afekzio eta inpaktuengatik.
–Mure, Corso, Ruber izeneko parke eolikoen kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenetan jasotako paisaia afekzio eta inpaktuengatik eta hegazti faunaren korridore migratzaileetan duten ezarpenagatik, interes ekologiko handiko landaredi natural eta zuhaizti helduetan duten eraginagatik, lur mugimendu handiekin eta ingurunearen eraldaketarekin.
2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren aurka ez da errekurtsorik jartzen ahalko, deusetan galarazi gabe administrazio bidean eta proiektua baimentzen duen egintzaren aurka bidezkoak direnak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 11ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Energia Azpiegituren Atalari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Basozainen Iruñeko Koordinazio Unitateari, Adios, Ukar, Biurrun-Olkotz, Galar eta Zizurreko udalei eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Ana Bretaña de la Torre Ingurumeneko zuzendari nagusia.
I. ERANSKINA.–Administrazio Publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsulta izapidearen emaitza
Jendaurreko informazioa
Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako parke eolikoen baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri ditu, 30 egun baliodunez, Tesera Energía 1 SLU, Mowe Eólica 2 SLU, Tesera Energía 10 SLU, Mowe Solar 2 SLU, Mowe Energia II SLU, Mevak Energía 18 SLU, Tesera Energía 9 SLU-k sustatutako "Frino", "Lexo", "Corso", "Mure", "Moli", "Noa" eta "Ruber" parke eolikoen eta horien ebakuazio azpiegituren proiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterlana., 2025eko uztailaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 130. zenbakian iragarkia argitaratuz. Alegazio hauek jaso ziren:
PERTSONA FISIKOA EDO ERAKUNDE ALEGATZAILEA | AURKEZTUTA |
Salvemos el Perdón 4.0 / Erreniaga Salba Dezagun 4.0 | X |
"Sustrai Erakuntza" fundazioa | X |
"Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea | X |
"Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea | X |
Adiosko Udala | X |
Ukarko Udala | X |
Adiosko San Andres Nekazaritza Elkarte Kooperatiboa | X |
Obanosko Nekazaritza Elkarte Kooperatiboa | X |
Francisco Odériz Navarlaz | X |
José Joaquín Lecumberri eta María José Erro | X |
Electra Valdizarbe Distribucion SLU | X |
Retevisión I, SAU | X |
Ebazpen honen espedientearen azterketa teknikoaren gorputzean adierazten da nola hartu diren kontuan ingurumen arloko edukia duten eta proiektu honetarako garrantzitsutzat jotzen diren inpaktuak aipatzen dituzten txostenak eta ekarpenak, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluko 2. puntuko b) apartatuari jarraikiz. Hona hemen laburpen bat:
–Salvemos el Perdón 4.0 / Erreniega Salba Dezagun 4.0.
Alegazio jartzaileak honako hau adierazi du:
1. Alegazioak, alegazioan aurkeztutako zenbakiaren arabera, proiektu honen ebaluazio esparrua gainditzen dutenak edo beste organo batzuen txostena behar dutenak; 1 (proiektu justifikaezina eta beharrezkoa ez dena), 2 (beharrezkoa ez den proiektua eta plangintza estrategikorik eza), 3 eta 47 (1/2017 LFDren aurkako proiektua), 4 (CO2 isuria ez aztertzea), 6 (klima aldaketari aurre egiteko metodologiarik ez onartzea), 7 (Nafarroako Gobernuari kargak banatzeko eskatzea, eta hiltzeko eremurik ez), 8 (lursailen jabe guztiek ez dute ontzat eman), 9 (proiektuak errepikatzea eta tokikoen asealdia), 11 (ProSIS beharra), 13 (bizimoduaren gaineko mehatxua), 14 (aireko kirolen afekzioa), 15 (aisialdiaren afekzioa POT 3ren aurka), 16 (produktibitate handiko nekazaritza lurzoruen, lurzoru komunalen eta landa ondarearen afekzioa), 17 (abeltzaintza aziendaren afekzioa), 18 (produktibitate handiko laboreen afekzioa), 19 (osasunaren eta ongizatearen gaineko afekzio negatiboa), 21 (arriskuan jartzen du gazteen etorkizuna iparraldean urbanizatzeko ezintasunagatik), 29 (Azpiegitura Berdearen Estrategiaren oposizioa).
2. Aztertutako eta azterketa teknikoan kontuan hartutako alegazioak.
5 (karbono hustubide bat sortu duen Adiosko udalak sustatutako ingurumen hobekuntzen aurkako proiektua); kontuan hartu da eta baldintzak ezarri dira hari dagokionez, nahiz eta planteatutako dokumentazioak ez duen proiektatzen hari eragiten dion jarduerarik.
10 (proiektuen zatiketa); aerosorgailu guztien azterketa teknikoa egin da.
12 (oso ondorio negatiboak gizarte, kultura, nekazaritza, ingurumen, paisaia eta ekonomia balioetan); kontuan hartu dira eta atal bakoitzean baloratu dira.
20 (balizko afekzio larriak osasunean); izan daitezkeen ondorio nagusiak aztertu eta, batez ere, sustatzaileak zaratari buruzko azterlana aurkeztuko du.
22 eta 23 (zarataren afekzioa eta azterlanaren baliogabetasuna); organo eskudunari txostena eskatu zaio eta kontuan hartu da ingurumen inpaktuaren adierazpenean.
24 (ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea); dagokion atalean kontuan hartu eta ebaluatu da, eta ingurumen inpaktuaren adierazpena baldintzatzen duten faktoreetako bat da.
25 (ingurumen eragin larriak natura eremuetan); dagokion atalean kontuan hartu eta ebaluatu da, eta ingurumen inpaktuaren adierazpena baldintzatzen duten faktoreetako bat da. Sustatzaileak inguruko parke eolikoetako hegazti faunaren hilkortasunari buruz egindako gogoetak eztabaidatu dira.
26 eta 27 (afekzio negatiboa ehiza balioari eta ehiza barrutiari). Kontuan hartuta eta emandako adierazpenarekin, instalazioak mugaketaren gaineko balorazio orokorrean inpaktu bateragarria duela iritzi da.
28 (BIH gisa katalogatutako lursaila); kontuan hartu da eta landarediaren atalean balioetsi da.
29 (konektibitatearen eta korridore ekologikoen gaineko eragina); kontuan hartu da eta faunaren alorrean baloratu da.
31 (bateraezintasuna hegazti faunarekin eta kiroptero babestuekin); kontuan hartu da eta faunaren alorrean baloratu da.
32 (parkeak POTen arabera zaindutako lurzoruan); txostena eskatu zaio organo eskudunari, eta paisaia faktorearen azterketa teknikoaren barruan aztertu da.
33 (parkeak kontserbazio paisaietan); txostena eskatu zaio organo eskudunari, eta paisaia faktorearen azterketa teknikoaren barruan aztertu da.
34 (sute arriskua handitzea); kontuan hartu da eta Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena lortzeko premia ezarri da baldintzetan.
35 (masen kalteberatasun potentziala handia edo oso handia da); Kontuan hartu da. Kontuan hartu da eta landaredia alorrean baloratu da.
36 eta 37 (erretzeko eta su hartzeko probabilitatea oso handia da, eta arriskua ere oso handia); kontuan hartu da eta Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena lortzeko premia ezarri da baldintzetan.
38 (abelbideak); organo eskudunaren txostena lortu beharko da.
39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 48 eta 49 (paisaiaren gaia). Ingurumen organoak txostena eskatu dio arlo horretan eskumena duen organoari, eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean jaso da.
50 (Sinergia eta metatze efektu onartezinak); Kontuan hartu da eta dagokion atalean baloratu da.
51 eta 52 (Alternatiben azterketa ez da egokia); kontuan hartu da eta alternatibaren analisiaren atalean baloratu da.
–Sustrai Erakuntza fundazioa.
1. Alegazioak, alegazioan aurkeztutako zenbakiaren arabera, proiektu honen ebaluazio esparrua gainditzen dutenak edo beste organo batzuen txostena behar dutenak; 1 (proiektuak ez du Nafarroako energia egoera aztertzen), 2 (ez du CO2 isuririk aztertu eta landare estalkia ezabatu behar da. Azken hori ingurumen organoak landarediaren atalean baloratu du), 3 (lur mugimenduak egitea ingurumen balioa duten eremuetan. Ingurumen organoak lurzoruaren atalean baloratu du), 4 (ingurumen eragin larriak eremu naturaletan. Ingurumen organoak azterketa teknikoan ebaluatu du), 11 (hirigintza bateraezintasuna).
2. Aztertutako eta azterketa teknikoan kontuan hartutako alegazioak.
5 (Bidegabeko zatiketa); aerosorgailu guztien azterketa teknikoa egin da.
6 (Azterlanak landarediaren eta habitaten gaineko eragina gutxiesten du); kontuan hartu da landarediaren atalean baloratu da.
7 (Baso suteen arrisku handiko eremua); kontuan hartu da eta Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena lortzeko beharra ezarri da baldintzetan.
8 (Sortutako paisaia inpaktua larria, atzeraezina eta onartezina da); ingurumen organoak txostena eskatu dio gai horretan eskumena duen organoari, eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean jaso da.
9 (Proiektuak zonako gizarte, kultura, nekazaritza, ingurumen, paisaia eta ekonomia balioetan ondorio oso negatiboak ekarriko ditu); kontuan hartu dira eta atal bakoitzean baloratuko dira.
10 (Zarataren azterketa ez da baliozkoa); organo eskudunari txostena eskatu zaio eta kontuan hartu da ingurumen inpaktuaren adierazpenean.
12 (PEN 2030en ingurumen mugak); kontuan hartuta alegatutako alderdi teknikoak eta faktoreak, analisi teknikoaren barruan faktore guztiak ebaluatuz eta, ondorioz, ingurumen inpaktuaren adierazpena eginda.
13 (PEN 2030en aurkako metatze inpaktua); kontuan hartuta alegatutako alderdi teknikoak eta faktoreak, analisi teknikoaren barruan faktore guztiak ebaluatuz eta, ondorioz, ingurumen inpaktuaren adierazpena eginda.
14 (Eragin larriak faunan); kontuan hartu da eta faunaren atalean baloratu da.
15 (Ehiza balioaren gaineko eragin negatiboa). Kontuan hartuta eta emandako adierazpenarekin, instalazioak mugaketaren gaineko balorazio orokorrean inpaktu bateragarria duela iritzi da.
–"Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea.
Alegazio jartzaileak, gai orokor batzuk, proiektu honetarako atal espezifiko bat eta proposatutako alternatiba orokorrak ezarri ditu hainbat puntutan. Proiektuaren ingurumen ebaluazioari dagokionez, honako puntu hauek hartu dira kontuan:
4.2 (Bidegabeko zatiketa); aerosorgailu guztien azterketa teknikoa egin da.
4.3 (Landarediaren eta BIHen gaineko eragina gutxiestea). Kontuan hartu da eta landarediaren atalean baloratu da.
4.4 (Baso suteen arrisku handia); kontuan hartu da eta Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuaren aldeko txostena lortzeko premia ezarri da baldintzetan.
4.5 (Paisaia inpaktu larria, atzeraezina eta onartezina); ingurumen organoak txostena eskatu dio gai horretan eskumena duen organoari, eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean jaso da.
4.6 (Proiektuak zonako gizarte, kultura, nekazaritza, ingurumen, paisaia eta ekonomia balioetan ondorio oso negatiboak ekarriko ditu); kontuan hartu dira eta atal bakoitzean baloratuko dira.
4.7 (Zarataren azterketa ez da baliozkoa); organo eskudunari txostena eskatu zaio eta kontuan hartu da ingurumen inpaktuaren adierazpenean.
4.8 (Hirigintza bateraezintasuna); hirigintza bateragarritasuna ez da ingurumen ebaluazioaren xede, baina kontuan hartu da eta justifikatu egin da faunaren gaineko eraginaren inguruan adierazitakoa.
4.9 (PEN 2030en ingurumen mugak); kontuan hartuta alegatutako alderdi teknikoak eta faktoreak, analisi teknikoaren barruan faktore guztiak ebaluatuz eta, ondorioz, ingurumen inpaktuaren adierazpena eginda.
4.10 (PEN 2030en aurkako metatze inpaktua); kontuan hartuta alegatutako alderdi teknikoak eta faktoreak, analisi teknikoaren barruan faktore guztiak ebaluatuz eta, ondorioz, ingurumen inpaktuaren adierazpena eginda.
4.11 (Eragin larriak faunan); kontuan hartu da eta faunaren atalean baloratu da.
4.12 (Ehiza balioaren gaineko eragin negatiboa). Kontuan hartu da eta, emandako adierazpenarekin, instalazioak mugaketaren gaineko balorazio orokorrean inpaktu bateragarria duela iritzi da.
4.13 (Ebakuazio linea elektrikoaren afekzioak); ebakuazio linea ez eraikitzearen balorazio orokorra egin du. Ingurumen organo horrek ebakuazio lerroaren ebaluazioa egin du atal bakoitzean.
–"Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea.
Alegazio jartzaileak "Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartearen alegazioan erantzuna eman zaionaren antzeko alegazioa aurkeztu du.
–Adiosko udala.
Alegazio jartzaileak Salvemos el Perdón 4.0/Erreniega Salba Dezagun 4.0 alegazioan erantzuna eman zaionaren antzeko alegazioa aurkeztu du, alegazioaren hondarrean proiektu horiek hainbat baliorentzat kaltegarri izatearen salbuespen nagusiarekin.
–Ukarko udala.
Alegazio jartzaileak Salvemos el Perdón 4.0/Erreniaga Salba Dezagun 4.0 alegazioan erantzuna ematen zaionaren antzeko alegazioa aurkeztu du, alegazioaren hondarrean proiektu horiek hainbat baliorentzat kaltegarri izatearen salbuespen nagusiarekin.
–Adiosko San Andrés Nekazaritza Elkarte Kooperatiboa.
Alegazio jartzaileak Salvemos el Perdón 4.0/Erreniega Salba Dezagun 4.0 alegazioan erantzun zaionaren alegazio bera aurkeztu du.
–Obanosko Nekazaritza Elkarte Kooperatiboa.
Alegazio jartzaileak Salvemos el Perdón 4.0/Erreniaga Salba Dezagun 4.0 alegazioan erantzun zaionaren alegazio bera aurkeztu du.
–Francisco Odériz Navarlaz.
Alegazio jartzaileak Salvemos el Perdón 4.0/Erreniaga Salba Dezagun 4.0 alegazioan erantzun zaionaren alegazio bera aurkeztu du.
–José Joaquín Lecumberri eta María José Erro.
Alegazio jartzaileek ingurumen ebaluazioaren xede ez diren edo inpaktu esanguratsuak sortzen dituzten puntuak adierazten dituzte, ebaluatu beharreko ebakuazio lineak izan ezik.
Erantzuna: kontuan hartu dira ebakuazio lineari buruz adierazitako alderdiak, ingurumen organoak kontuan hartutakoak eta, horregatik, ingurumen inpaktuaren adierazpenean adierazitakoa eman da, linearen lurperatze partziala ezarriz.
–Electra Valdizarbe Distribución SLU.
Alegazio jartzaileak honako hau adierazi du:
LTDren hedapen zerbitzuen gaineko eragin posibleei buruzko gaiak.
Erantzuna: alegazioak proiektu honen esparrua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa gainditzen ditu.
–Retevisión I, SAU.
Alegazio jartzaileak honako hau adierazi du:
Ez dagoela jasota bere jabetzako lineetan hainbat gurutzaketa daudenik eta ez dela agertzen eraginpeko organismo gisa.
Erantzuna: alegazioak proiektu honen esparrua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa gainditzen ditu.
Eraginpeko administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan eta Nafarroako parke eolikoen baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien eraginpeko erakunde hauei, eta taulan adierazitako txostenak jaso zituen:
ORGANISMOA | TXOSTENA |
Adiosko Udala | X |
Enerizko Udala | |
Galarko Udala | AZ. |
Ukarko Udala | X |
Biurrun-Olkozko Udala | |
Zizurko Udala | |
Ingurumen Ebaluaziorako Atala | X |
Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atala | X |
Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atala | |
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua | X |
Nafarroako Gobernuko Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia | X |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH) | X |
SODENA | X |
i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU (i-DE) | X |
Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia (AESA) | X |
Trenbide Azpiegituren Administratzailearena (ADIF). Lehenengoa | X |
Trenbide Azpiegituren Administratzailearena (ADIF). Bigarrena | X |
Acciona Energía, SA | |
ENAGAS | X |
EXOLUM | |
Red Eléctrica de España (REE) | X |
–Adiosko udala.
Hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena aurkeztu du, eta jakinarazi du parke eolikoak udal planarekin bateragarriak direla hirigintza arloan, ingurumen erakundeak eta lurralde antolamenduko erakundeak erabakitzen dutena alde batera utzita.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Galarko Udala.
Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia aurkeztu du, proposatutako altako linearen hirigintza bateragarritasun ezagatik aurkako txostena egiteko.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Ukarko udala.
Hirigintza bateragarritasunari buruzko txostena aurkeztu du, parke eolikoak udal planarekin hirigintza arloan bateragarriak direla jakinaraziz, ingurumen erakundeak eta lurralde antolamenduko erakundeak erabakitzen dutena alde batera utzita.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Ingurumen Ebaluazioaren Atala.
Txostena egin da IIAn jaso beharreko alderdiak eta parke eolikoaren azterlanean eta proiektuan kontuan hartu beharreko hainbat punturen balorazioa eta garrantzia adieraziz. Era berean, erreserbako posizioak saihestu beharko direla adierazi da.
Aipatutako alderdiak ingurumen inpaktuaren adierazpen honen azterketa teknikoaren atalean adierazten dira.
Kontsiderazioa: ingurumen inpaktuaren adierazpenaren azterketa teknikoan baloratua eta adierazia.
–Lurralde eta Paisaia Zerbitzua. Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atala.
Parke eolikoen proiektuetan planteatutako jarduerak, inguruneko energia berriztagarriko instalazioak, sektoreko araudi guztia eta alderdi nagusiak azaldu ditu.
Alderdi garrantzitsuenen artean, kokapenak POT 3 "Eremu Zentralarekiko" dituen inplikazioak eta eremuan dauden figura guztiak nabarmendu behar dira.
Ondorio gisa adierazten du: "Txosten honetan ez da baloratzen instalazioa bertan aipatzen diren arau xedapenekin bat etortzea, berariaz adierazten den kasuetan izan ezik. Instalazioa lurralde eta hirigintza arauekin bat etortzeari buruzko balorazioa, hala badagokio, ingurumenaren eta hirigintzaren arloetako izapideak hasteko eskatu ondoren eginen da, Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitakoaren arabera."
Kontsiderazioa: adierazitakoa berrikusi da, eta egiaztatu da gaiarekin lotutako eraginei dagokienez ingurumen ebaluazioan adierazitakoa kontuan hartu dela jada. Ingurumen ebaluazioaren barruan, paisaiaren arloko 2 txosten espezifiko eskatu dira, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. c) artikuluan adierazitako faktorea delako.
–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.
Egungo ureztatzeen eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatzeei buruzko Planaren gaineko balizko afekzioei dagokienez, proiektua bateragarritzat jo da Ureztatzeei buruzko Foru Planarekin eta egungo ureztatzeekin.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Nafarroako Gobernuko Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia. Zainketa Zerbitzua.
Parke eolikoaren espedienteari buruzko txostena egin du eta bete beharreko alderdi legalak eta teknikoak zehaztu ditu, bai eta beharrezko baimena ere jarduerak zehazten dituen dokumentazio teknikoarekin batera.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.
Proiektuaren aldeko txostena aurkeztu du, baldin eta Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioan ezarritako prebentzio neurriak hartzen badira eta, aldi berean, sustatzaileak Ebroko Konfederazio Hidrografikoarekin etorkizunean egin beharreko ekintza eta izapideetarako kontuan hartu beharreko hainbat ohar tekniko adierazi ditu.
Kontsiderazioa: txostenak ingurumen organoaren eskumenak gainditzen ditu eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean Arroko Erakundearen baimena behar dela jasoko da.
–SODENA.
SODENAk adierazi du proiektu horrek ez diola sozietate horri eragiten. Ondoren, jakinarazi du beste sozietate batek dituela "Arrubias"-en meatze eskubideak.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU.
Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, batez ere bere jabetzako lineekin gurutzatzeen ondoriozko afekzioak daudela eta, konpondu ahal izateko, informazio gehiago behar duela adierazi du.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia (AESA).
AESAk Nafarroako Gobernuak bere eskumeneko esparruan ematen dituen baimenei buruz bere iritzia emateko eskumenik ez duela adierazi du. AESAk zortasun aeronautikoetan oztopoak baimentzeko eskumena baizik ez dauka.
Gainera, ofizioaren datan ez da egon hasita inolako prozedurarik zortasunak baimentzeko proiektuaren ondorioz.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF). 2 txosten.
Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, bere jabetzako sare elektrikoetan eta inguruko trenbide autobideen proiektuetan izandako eraginak ezin direla egiaztatu adierazi du. Horregatik, informazio gehigarria eskatu du.
Afekzioa egiaztatu ondoren, ADIFek bigarren txosten bat egin du, funtsean, bete beharreko preskripzio teknikoak eta indarrean dagoen legeria adierazten dituena. Era berean, gurutzatzeen kopurua murrizten saiatu beharko dela adierazten da.7
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–ENAGAS.
Gasbidearekin bat datorrela adierazten duen eta gasbidearen gaineko eskumenen berri ematen duen txostena aurkeztu du.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
–Red Eléctrica de España, SAU.
Parke eolikoaren espedienteari buruzko txostena eman du eta adierazi du, aurkeztutako dokumentazioaren arabera, ez duela aurkakotasunik parke eolikoko aerosorgailuetako bakar bat instalatzearen inguruan, Sare Elektrikoaren jabetzako instalazioen gaineko eraginik ez dagoelako.
Ukar azpiestazio kolektorea-Kordobilla azpiestazio kolektorea goi-tentsioko lineari dagokionez, egiaztatu du batez ere bere jabetzako lineekin gurutzatzeak eragindako kalteak daudela, eta informazio gehiago behar dela konpondu ahal izateko.
Halaber, gogorarazi du instalazioaren sarbideak eta konexioak egiteko prozedurak bukatu behar direla.
Kontsiderazioa: txostenak gainditu egin du proiektu honen ingurumen ebaluazioaren xede den gaia.
II. ERANSKINA.–SUSTATZAILEEI ENTZUNALDIA EMATEKO TRAMITEAREN EMAITZA
Sustatzaileei Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala onartzen duen martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluaren c) letraren arabera egindako "Frino", "Lexo", "Corso", "Mure", "Moli", "Noa", "Ruber" eta haien ebakuazio azpiegituretako parke eolikoen proiektuen ingurumen inpaktuaren adierazpenaren ebazpen proposamena entzun ondoren, sustatzaileek erantzuna aurkeztu dute: "proposatutako proiektuen egokitzapenak bildu dira. Egokitzapen horien xedea ez da ebaluazioa berriro irekitzea, ez eta azterketa berriak behar dituen alternatiba bat sartzea ere. Adierazitako zehaztapenetatik abiatuta, konfigurazio murriztua eta ingurumen aldetik onuragarriena zehaztea da xedea, bideraezin gisa identifikatutako posizioak ezabatuz, eta gainerakoen bideragarritasunerako beharrezko baldintzak eta neurriak onartuz".
Jarraian zehaztuko diren alegazioen ondoren, sustatzaileak honako hau eskatu du bere alegazioen ondorio gisa:
–Onartutzat ematea Mure, Corso eta Ruber parke eolikoen borondatezko uko egitea.
–Neurri gehigarriak kontuan hartzea, proiektua identifikatutako paisaiaren gaineko inpaktuekin bateragarri egiteko.
–Entzunaldi publikoko izapide berri baten premiarik gabe, inpaktuak murriztean eta konpentsatzean, urriaren 26a baino lehen Lexo, Moli, Noa eta Frino proiektuen ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpena egitea.
–Beharrezkotzat jotzen den beste edozein aldaketa ingurumen baldintzatzaileetan txertatzea.
Jarraian azalduko dira sustatzaileek egindako alegazioen eta horien azterketaren laburpen bat:
1. "MURE", "CORSO" eta "RUBER" aerosorgailuak ezabatzea.
Sustatzaileak hiru posizio horiek behin betiko ezabatzea proposatu du, murrizketa esanguratsua justifikatuz (%57ko aldea aerosorgailuen kopuruan eta errotoreen ekorketa eremu osoan, %58ko aldea potentzia instalatuan eta %61eko aldea azaleraren okupazioan).
Sustatzailearen iritziz, kontuan hartu dira faunari, konektibitateari eta paisaiari buruz egindako oharrak, migrazio fluxuko eremuetan aerosorgailuen ezarpena ezabatuz eta hegazti faunaren gaineko eragina nabarmen murriztuz eta, gainera, baso masen okupazioa saihesten dela eta, horren ondorioz, sentsibilitate handieneko basogintza eta nekazaritza sektorea babesten dela.
Erantzuna:
Mure, Corso eta Ruber aerosorgailuak kentzea bat dator hegazti fauna, landaredia eta antzeko faktoreetarako azterketa teknikoa egin ondoren lortutakoarekin, baina ez du paisaiaren bideragarritasuna zehazten Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak ezarritakoa kontuan hartuta.
2. "FRINO" kokapena aldatzeko eskaerari dagokionez.
Testuinguru gisa, aipatu behar da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, 2026ko irailaren 14ko txostenean, ondorioen atalean, "‘Izarbeibar’ Paisaia Unitatea aerosorgailurik gabe mantentzeko premia" zehazten duen azken ondorioaren aurretik eta "paisaia integratzeko neurriak ezinezkoak direla" nabarmendu ondoren, aipa litekeen ezinbesteko ekintza aipagarri gisa, "Adiosko biztanlegunetik hurbilen dagoen aerosorgailua (PE Frino 01) urrundu behar dela, ikusizko inpaktua murrizteko, gutxienez 2000 m-ko distantzia ezarriz.
Puntu hori alegatuz, sustatzaileak proposatu du "pantaila perimetral bat egitea, Frino proiektuak udalerriaren kanpoko mugan dauden etxebizitzetan duen ikusizko inpaktua minimizatzeko, proiektua bateragarri egiteko".
Erantzuna:
Kontuan hartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2026ko urriaren 19ko txostenean adierazitakoa. Txostenean jakinarazten da hesi berdeak sortzeko neurriak (sustatzaileak ez du urruntzea planteatzen) ez duela lortzen proiektua bateragarri egitea, ez eta 98,5 metroko buje altuerako eta 163 metroko errotore diametroko makinen ikusizko inpaktu handia murriztea ere.
Txosten horretan aipatzen da egoera hori Adiosko biztanleentzat ere emanen litzatekeela, Noa aerosorgailuarekin, eta Utergako biztanleentzat, Frino eta Lexo aerosorgailuekin.
3. Prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurrien paketearen proposamena, proiektua antzemandako paisaia inpaktuekin bateragarri egiteko.
Sustatzaileak Izarbeibarrerako identifikatutako balioak onartu eta paisaia inpaktu hondarrak bateragarri egiteko neurriak proposatu ditu. Horien artean, prebentzio neurri gisa nabarmentzen dira Mure, Corso eta Ruber ezabatzeko proposamena, plataformak erabat lehengoratzeko neurri zuzentzaileak, materialak paisaia unitatera egokitzea eta puntu sentikorretan landare pantailak sortzea. Konpentsazio neurri gisa, Izarbeibarko Paisaia Unitatearen Zaintza Funts bat proposatu du garatu beharreko lan ildoen proposamen batekin, baina Funtsa Lurralde eta Paisaia Zerbitzuarekin koordinatuta artikulatuz.
Erantzuna:
Kontuan hartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2026ko urriaren 19an adierazitakoa. Txostenean, paisaia hobetzea ekarriko dutela uste duen neurri berrien planteamenduak baloratu ondoren, horren berri eman du, baina ez du azken ondorioa aldatu.
Txosten horretan, "‘Izarbeibar’ Paisaia Unitatea aerosorgailurik gabe mantentzeko premia" ikusten jarraitzen da, Zerbitzuaren txostenetan oinarrituta eta funtsezko gai gisa aztertzen da "aerosorgailuetarako proposatutako kokapenak hautsi egiten duela kordaletako antolamendu irizpidea (...) orain arte jarraitu dena".
Batez ere aerosorgailu berrien neurriak eta, herrietara hurbilduz, mendi oinera eta bailarara jaisten direla kontuan hartuta, "eskala hautsi egiten da, ezarpen ordenak agintzen duen esparrutik kanpo jarritako elementu sakabanatu eta handiagoekin eta, horrek, lurraldean mugarri eztabaidaezinak sartzea ekarriko luke eta, ondorioz, Izarbeibarko paisaia kalitatea nabarmen eraldatuko litzateke, eta ikusizko inpaktu arrunta eta kontenplaziozkoa areagotuko luke".
Aldi berean, honako hau jakinarazi du: "Erreniega Paisaia Unitateak lehendik hainbat parke eoliko baditu ere, beste aerosorgailuren batek lekua izan zezakeen gailurreriaren okupazioari jarraituz, bertan kontzentratuz, eta ez beste paisaia unitate batean sakabanatuz".
4. Lurperatzeko eskaerari dagokionez.
Sustatzaileak adierazi duenez, "berariaz onartu da ingurumen inpaktuaren adierazpenak ebakuazio azpiegitura egikaritzea teknikoki bideragarria den tarteak lurperatzearen baldintzapean jartzea", eta betebehar hori aldeko IIAren baldintza gisa sartzeko eskatu du.
Erantzuna:
Aerosorgailuen posizioak bideraezinak direnez, ez da egokia alegazio hau kontuan hartzea.
5. Ingurumen baldintzak onartzeari dagokionez.
Sustatzaileak adierazi duenez, "berariaz onartu du organo informatzaileek mantendutako posizioetarako eta horiei lotutako azpiegituretarako adierazitako prebentzio, zuzenketa, jarraipen eta egokitzapen baldintza guztiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenean eta behin betiko proiektuan txertatzea".
Erantzuna:
Aerosorgailuen posizioak bideraezinak direnez, ez da egokia alegazio hau kontuan hartzea.
Iragarkiaren kodea: F2614091
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
