231. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

79/2026 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 174 eredua, "Era guztietako txartelei buruzko aitorpen informatiboa" izenekoa.

Abenduaren 23ko 148/2025 Foru Dekretuaren artikulu bakarreko hamalaugarren atalak informazioa emateko beste betebehar bat ezarri du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan, zeina maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen. Betebehar hori 62.23 artikuluan arautu da, zehazki.

Betebehar berri hori da urteko aitorpen informatibo bat aurkeztea, mota guztietako txartelen titulartasunaz eta haiekin egindako eragiketei buruzkoa, baldin eta txartel horiek diruzko, zordunketako, zordunketa geroratuko, kredituko eta diru elektronikoko funtzioak eskaintzen badituzte. Hortaz, ohiko kredituko eta zordunketako txartelak ez ezik, beste batzuk ere sartzen dira, esate baterako aurreordainketako txartelak edo online ordainketak egiteko txartel birtualak. Nolanahi ere, aitorpena mugatuta dago txartel batzuetara, zehazki ekitaldian erregistratutako kargu eta ordainketen zenbateko osoa 25.000 eurokoa edo handiagoa dutenetara.

Aitorpena aurkezteko betebeharra izanen dute banku- edo kreditu-trafikoan aritzen diren entitateek, bai eta ordainketa edo diru elektronikoko entitateek ere eta, oro har, txartelak ematen dituen beste edozein entitatek.

Aitorpen informatibo berri hori aurkezteko, foru agindu honetan 174 eredua onesten da, "Era guztietako txartelei buruzko aitorpen informatiboa" izenekoa, eman beharreko informazioa zehazten duten mezu informatikoen edukiarekin batera.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Erregelamenduaren 62.24 artikuluari jarraikiz, aitorpen informatiboa zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak ezartzen dituen epeetan, ereduekin eta moduan eginen da.

Emandako gaikuntzaz baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 174 eredua onestea.

174 eredua onesten da, "Era guztietako txartelei buruzko aitorpen informatiboa" izenekoa. Eranskinean dago.

2. artikulua. 174 eredua aurkeztu behar dutenak.

Nafarroako Foru Ogasunean 174 eredua aurkeztu beharko dute, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluan adierazten diren entitateek (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendua).

3. artikulua. 174 ereduko informazioaren xedea.

174 ereduan aitortu beharko da eranskinean jaso den informazioa, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluan ezarritakoari jarraikiz; aitorpenetik kanpo gelditzen dira ekitaldian erregistratutako kargu eta ordainketen zenbateko osoa 25.000 eurotik beherakoa izan duten txartelak.

4. artikulua. 174 eredua aurkezteko aldizkakotasuna eta epea.

174 eredua urtero aurkeztuko da, eman beharreko informazioa zer urteri dagokion, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra.

5. artikulua. 174 eredua aurkezteko modua.

174 eredua formatu elektronikoan soilik izanen da eskuragarria eta modu elektronikoan aurkeztu beharko da, Internet bidez, 7. eta 8. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Eredua aurkezten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

6. artikulua. 174 eredua aurkezteko gaikuntza.

Honako hauek aurkezten ahalko dute 174 eredua elektronikoki:

a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.

b) Zergen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).

7. artikulua. 174 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak.

174 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Eredua aurkezten duenak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZa) eduki beharko du.

b) Aurkezpen elektronikoa egiteko, men eginen zaie Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrei, foru agindu horretan arautzen baita zer kasutan den nahitaezkoa baliabide telematikoen bidez aurkeztea zenbait zerga aitorpen.

8. artikulua. 174 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko prozedura.

1. 174 eredua aurkezteko, mezu informatikoak bidaliko dira 174 eredua aurkezteko izapidean gaitutako web-zerbitzuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

Mezu horiek 9. artikuluan ezarritako edukia, formatua eta diseinua izanen dituzte.

2. Aitorpenak akatsik badu, errefusatzeko arrazoirik ez duten erregistroak bakarrik onartuko dira. Kasu horretan, erantzunaren mezu informatikoak onartutako eta errefusatutako erregistroen zerrendak jasoko ditu, zergatik ez diren onartu adierazita.

Baldin erregistro bakar bat, behintzat, onartzen bada, mezu informatikoak egiaztatzeko kode seguru bat ere izanen du, hamasei karakterekoa, baita aurkezpen eguna eta ordua ere, erregistro aurkeztu eta onartuen frogagiri gisa.

Baldin erregistroa errefusatzen bada, behar diren zuzenketak egin beharko dira, eta berriz ere aurkeztu.

9. artikulua. Mezu informatikoen edukia, formatua eta diseinua.

Aitorpen informatiboari dagozkion mezu informatikoak bat etorriko dira eranskinean agertzen den edukiarekin, eta haien formatua eta diseinua Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean, agertzen direnak izanen dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarrean paratzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. 2026ko ekitaldiari dagozkion aitorpenetan aplikatuko da aurrenekoz, zeinak 2027ko urtarrilean aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2026ko urriaren 30ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

ERANSKINA.–174 eredua. Era guztietako txartelei buruzko aitorpen informatiboa

Era guztietako txartelei buruzko aitorpen informatiboaren edukia

Foru agindu honetan xedatutakoa betez Nafarroako Foru Ogasunari igortzen zaizkion mezu informatikoek ondoren azaltzen den informazioa izanen dute.

I.–Alta eta aldaketa mezuen erregistro eremuak eta zehaztapen funtzionalak.

LEGENDA

EREMUA

*

Nahitaezko eremua

(N) =

Talde errepikakorra

Beltzez =

Aukerako eremua

Hautapen-eremua

BLOKEA

DATUAK / MULTZOA

DATUAK / MULTZOA

DATUAK / MULTZOA

DATUAK / MULTZOA

DATUAK / MULTZOA

DATUAK / MULTZOA

DESKRIBAPENA

FORMATUA LUZERA ZERRENDA

Goiburua*

Eredua*

Aitorpenaren eredua

Zenbakizkoa (3)

Ekitaldia*

Ekitaldia

Zenbakizkoa (4)

Bertsioa*

Informazioa aurkezteko erabilitako eskemaren bertsioaren identifikazioa

Alfanumerikoa (3) Z0

Aitortzailea*

Izena

Sozietate izena*

Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietate izena

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Aitortzailearen IFZaren identifikazioa.

IFZformatua (9)

Kontaktua

Telefonoa*

Harremanetarako pertsonaren telefono zenbakia

Zenbakizkoa (12)

Izen-deiturak*

Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena

Alfanumerikoa (120)

Aitortua* (N)

Komunikazio mota*

Eragiketa mota (alta, baja edo aldaketa)

Alfanumerikoa (2) Z1

Erregistroaren ID*

Xehetasun-erregistroaren identifikatzailea

Alfanumerikoa (50)

Kontratua*

Kontratu

zenbakia*

Entitateak txartelak jaulkitzeko egindako kontratu zenbakia

Alfanumerikoa (120)

Kontratuaren titularra*

Izena

Sozietate izena*

Kontratuaren titularraren izen-deiturak edo sozietatearen izena

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Kontratuaren titularraren IFZaren identifikatzailea

IFZarenFormatua(9)

Bestelako ID*

Herrialdearen kodea

Aitortutako IFZari lotutako herrialdearen kodea

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes). Z2

ID Type*

Bizi den herrialdeko identifikazio-mota ezartzeko gakoa

Alfanumerikoa (2) Z3

ID*

Bizi den herrialdeko identifikazio zenbakia

Alfanumerikoa (20)

Jaiotze data

Eremu hau pertsona fisikoen kasuan beteko da, jaiotze data adieraziz

Data (UUUUHHEE)

Bizi den herrialdea*

Kontratuaren titularra bizi den herrialdearen kodea

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes)

Z2

Aitortutako txartela*(Z)

Zenbakia*

Txartel zenbakia (PAN)

Zenbakizkoa (19)

Mota*

Aitortutako txartel mota ezartzeko gakoa

Alfanumerikoa (1)

Z6

Aitortzailea*

Aitortzaile mota*

Aitortzaileak txartelarekin duen lotura ezartzeko gakoa: titularra, baimendua, onuraduna, beste batzuk

Alfanumerikoa (1)

Z4

Izena

Sozietate izena*

Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietate izena

Alfanumerikoa (120)

IFZa*

Aitortzailearen IFZaren identifikatzailea

IFZarenFormatua(9)

ID Beste bat*

Herrialdearen kodea

Aitortutako IFZari lotutako herrialdearen kodea

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes).

Z2

ID Type*

Bizi den herrialdeko identifikazio-mota ezartzeko gakoa

Alfanumerikoa (2)

Z3

ID*

Bizi den herrialdeko identifikazio zenbakia

Alfanumerikoa (20)

Jaiotze data

Eremu hau pertsona fisikoen kasuan beteko da, jaiotze data adieraziz

Data (UUUUHHEE)

Bizi den herrialdea*

Aitortzailea bizi den herrialdearen kodea

Alfanumerikoa (2) (ISO 3166-1 alpha-2 codes).

Z2

Txarteleko ordainketak

Ordainketa kop.*

Txartelean egindako ordainketa eragiketen kopurua, guztira

Zenbakizkoa (9)

Ordainketen zenbatekoa*

Txartelean egindako ordainketen zenbatekoa, guztira

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Txartelaren kargatzeak

Kargatze kop*

Txartelean eskudirutan egindako kargatzeen kopuru osoa

Zenbakizkoa (9)

Kargatzeen zenbatekoa*

Txartelean eskudirutan egindako kargatzeen zenbatekoa, guztira

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Txarteleko karguak

Karguen kop.*

Txartelarekin egindako kargu eragiketen kopurua, guztira

Zenbakizkoa (9)

Karguen zenbatekoa*

Txartelarekin egindako karguen zenbatekoa, guztira

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Txartelaren gastuak

Gastuen kop*

Establezimenduetan egindako ordainketen ondorioz, txartelarekin egindako gastuen kopuru osoa

Zenbakizkoa (9)

Gastuen zenbatekoa*

Establezimenduetan egindako ordainketen ondorioz, txartelarekin egindako gastuaren zenbatekoa, guztira

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

Txarteleko eskudirua

Diru-ateratzeen kop*

Txartelean egindako diru-ateratzeen kopurua, guztira

Zenbakizkoa (9)

Diru-ateratzeen zenbatekoa*

Txartelarekin egindako diru-ateratzeen zenbatekoa, guztira

Zenbakizkoa, hamartarrekin (20,2)

KontuIDa

IBAN*

Txartela zer banku-konturen kargu ematen den, edo zeinetan islatzen diren eragiketak, haren IBAN zenbakia

Alfanumerikoa (34)

Beste bat*

Type*

Lotutako kontua ez bada IBAN zenbakiarekin identifikatzen, kontu mota adierazi

Alfanumerikoa (1)

Z5

IDa*

Txartelarekin lotutako kontuaren identifikazioa

Alfanumerikoa (20)

SWIFT

Txartela zer banku-konturen kargu ematen den, edo zeinetan islatzen diren eragiketak, banku-kontu horren finantza entitatearen edo sukurtsalaren SWIFTa

Alfanumerikoa (11)

II.–Zerrenda motako eremuetan onartutako gakoak eta balioak.

L0-IDVersionM174:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1.0

Informazioa trukatzeko erabilitako eskemaren egungo bertsioa

Z1-Jakinarazpen-mota:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

0. EK.

Erregistroaren alta

A1

Aldaketa (erregistroko akatsen zuzenketa)

A2

Erregistroaren baja

Z2-Herrialdearen kodea:

Abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren (abenduaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) II. eranskinean jasotako herrialde eta lurraldeen kodeen arabera informatuko da.

Z3-Identifikazio motak:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

02

BEZa-IFZa

03

Pasaportea

04

Bizi den herrialdean duen identifikazio fiskaleko zenbakia (TINa)

05

Bizileku-ziurtagiria

06

Froga-balioa duen beste agiri bat

Z4-Aitortzaile mota:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Titularra

2

Baimendua

3

Onuraduna

4

Beste batzuk

Z5-Kontuaren identifikazioa:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Entitatearen barnekoa ez den kontua

2

Entitatearen barneko kontua

Z6-Aitortutako txartel mota:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Kredituko txartela

2

Zordunketako txartela

3

Zordunketa geroratuko txartela

4

Diru elektronikoko txartela

5

Eskudiruzko txartela

6

Beste batzuk

Iragarkiaren kodea: F2614223