23. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko urtarrilaren 21ean hartua, zeinaren bidez adierazten baita presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, "Nafarroako A-15 autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 24ko 23/2025 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen "Nafarroako A-15 autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" izeneko eraikuntza proiektua, eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 10eko 72/2025 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi ziren "Nafarroako A-15 autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" izeneko eraikuntza proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuak adierazi duenez, proiektuak jasotzen du eraikuntza-lanak egitea 29+000 kilometro-puntuaren (NA-160 Tutera-Cintruénigo errepidetik gertu) eta 34+800 kilometro-puntuaren artean (AP-15 autobidearekiko elkargunea). Bide-segurtasunaren mesederako, tarte horretan hiru lotune daude: NA-160 errepidearena, AP-15 eta AP-68 autobideena, eta NA-6810 errepidearena. Hori horrela, komenigarria da obrei lehenbailehen ekitea, eta, horrenbestez, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arintze aldera, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. "Nafarroako A-15 autobia. Nafarroako tartea, 29+000 kilometro-puntutik 34+800 kilometro-puntura" proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.

2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatzen den gastua 5.558.661,90 eurokoa da, eta honela egotziko da: 599.339,34 euro, 2026ko gastuen aurrekontuko 220002-22100-6010-453253 "A-15 autobia Medinaceli Soria Tutera", partidaren kargura; 3.461.122,09 euro, 2027ko gastuen aurrekontuko partida baliokidearen kargura, eta 1.498.200.48 euro, 2028ko gastuen aurrekontuko partida baliokidearen kargura, hori guztia baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kontu-hartzailetza Delegatuari.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2600894