Iragarkia
23. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
217E/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2026rako, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. DDBN kodea: 867540.
Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoak 2 ter artikuluan arautzen du migratzaileen gizarteratzea.
Bestalde, urriaren 30eko 12/2009 Legeak, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen dituenak, 30. eta 31. artikuluetan jasotzen ditu nazioarteko babesa eskatzen dutenen gizarte eskubideak eta harrera.
Bada, dirulaguntza hauen helburua da larrialdi egoeretan edo berehalako arrisku egoeretan laguntzea Europan barna migrazio bidean daudenei, bereziki talde zaurgarrienei (haurrak eta emakumeak).
Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.
Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea 2026rako, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. Orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio-irizpideak onestea, zeinak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jaso baitira.
2. Orotara 100.000,00 euroko gastua baimentzea, 2026ko gastuen aurrekontuan 2025eko gastuen aurrekontuko honako partida honen baliokide gisa gaituko den partidaren kargura: 350000-35000-4819-231900 "Dirulaguntza Europako babesaren eta migrazioen arloko ekintza humanitarioetarako"; hori guztia, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia baldin badago.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta haren aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Kontu-hartzailetza Delegatura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).
Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Eva Gurria Marco.
I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZEN DEIALDIA 2026RAKO, IRABAZI-ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEEK EKINTZA HUMANITARIOKO PROIEKTUAK EGIN DITZATEN EUROPAKO BABESAREN ETA MIGRAZIOEN ARLOAN. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea eta helburua.
1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea zer araubidetan eman dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei, 2026. urtean ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan.
1.2. Deialdi honen helburua da ekintza humanitarioak laguntzea, Europan barna migrazio bidean dauden eta larrialdi egoeran edo berehalako arriskuan daudenei laguntzeko, bereziki talde zaurgarrienei (haurrak eta emakumeak).
2. oinarria.–Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoarekin bat legez eratuak, eta erregelamenduz dagokien erregistroan inskribatuta egotea. Era berean, pertsona juridiko pribatuen taldeek ere parte hartzen ahalko dute deialdian, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin.
b) Irabazi-asmorik ez izatea.
c) Estatutuetan jasoa izatea, helburu edo xede sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea Europako babesaren eta migrazioen arloko ekintza humanitarioen esparruan.
d) Ordezkaritza izatea Nafarroako Foru Komunitatean.
e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.
f) Ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, bestela, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.
3. oinarria.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
3.1. Deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko gehienez ere baimendutako kreditua 100.000,00 euro da, eta 2026ko gastuen aurrekontuan Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak 2025eko ekitaldian izandako gastuen aurrekontuko honako partida honen baliokide gisa gaitzen denaren kargura egotziko da: 350000-35000-4819-231900 "Dirulaguntza Europako babesaren eta migrazioen arloko ekintza humanitarioetarako"; hori guztia, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia baldin badago.
3.2. Proiektu bakoitzeko dirulaguntza gehienez ere 50.000 eurokoa izanen da.
3.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako guztizko aurrekontuaren %100ekoa izanen da, aurreko atalean zehaztutako mugarekin, betiere.
Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, edo beste edozein zeharkako zerga, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko edo konpentsatzeko modukoa bada, eta, bestetik, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.
4. oinarria.–Proiektu diruz lagungarriak.
4.1. Diruz lagunduko dira Europan migratzaile eta errefuxiatuekin egiten diren ekintza humanitarioen proiektuak, bereziki jarduketa hauek barne hartzen dituztenak:
–Itsasoko erreskateak.
–Osasun zerbitzuak: osasun laguntza, laguntza psikosoziala barne.
–Elikagaien banaketa eta nutrizioa.
–Ura eta saneamendua.
–Elikagaiez bestelako elementuen banaketa, higieneko kitak eta herritarrek bizirik irauteko oinarrizko babes egiturak.
–Hezkuntzaren edo gizarte arretaren arloko beste edozein ekintza humanitario.
4.2. Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren aldekoak izanen dira, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.
b) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeekin bat etorriko dira, baita aplikatu beharreko bestelako arauekin ere.
Programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak ez dira diruz lagunduko baldin eta aplikatzen badituzte irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminaziokoak. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza eta/edo birgaitze obren proiektuak.
5. oinarria.–Gauzatzeko epea.
Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barnean sortu eta 2027ko urtarrilaren 15a baino lehenago ordaindu direnean.
6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
6.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
6.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:
A. Proiektuko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:
a.1) Jarduera egiteko zuzenean behar diren ekipoak, materialak eta hornidurak.
a.2) Pertsonal gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langileen gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.
a.3) Bidaiak eta dietak. Langileen joan-etorrien ondoriozko gastuak dira, deskribatutako jarduerak egiteari zuenean lotuta daudenak, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan.
a.4) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitatetik kanpoko profesionalen kontratazio puntualari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen diren kasuetan.
a.5) Difusio- eta argitalpen-gastuak, material grafikoenak eta antzeko zerbitzuenak, zuzenean bideratu direnak laguntzaren xedeko jarduketa gauzatzeko, ez beste ezertarako.
B. Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %10 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamenduko gastu orokorrak (bestelako pertsonal gastuak, lokalenak, bulegoko materialak eta beste gastu arrunt batzuk).
6.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.
Era berean, ez dira diruz lagunduko:
a) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.
b) Amortizazioak.
c) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, haborokinak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).
d) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.
e) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.
6.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.
7. oinarria.–Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea eta modua.
7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
7.2. Eskaerak aurkezteko modua.
Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak, nahitaez, telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxa erabiliz.
Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.
Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du.
Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin egiten badute, ekintza gauzatzeko ardura bere gain hartzen duen entitateak aurkeztuko du eskaera; entitate horrek egin beharko ditu ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak. Elkarrekin parte hartzen duten entitateek ezin izanen dute banakako eskaera aurkeztu.
7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.
A. Diruz lagundu nahi den proiektuari buruzko dokumentazioa.
a) Eskaera teknikoa.
Eskaera teknikoek ez dute 20 orrialde baino gehiago izanen (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
b) Eskaera ekonomikoa.
Bi eskaerak euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira, eta formulario ofizialaren arabera, zeina interesdunen eskura egonen baita deialdiaren fitxan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Derrigorrean erabili behar dira aipatu fitxa horretan deialdi honetarako dauden ereduak.
B. Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:
7.2 oinarrian adierazitako moduan aurkeztu behar da honako dokumentazio hau, eskaneatuta eta behar bezala identifikatutako dokumentu bereizietan:
a) Entitatearen estatutuak.
b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo bestelako frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.
c) Identifikazio fiskaleko txartela.
d) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakinaren eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren araberakoa.
e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
g) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek gehienez hilabete lehenago egina izan beharko du. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egin dezan Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VI. eranskina).
h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, VI. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, VI. eranskinaren arabera.
i) Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerak entitatearekin lotura duten pertsonekin/entitateekin azpikontratatzeko baimen-eskaera, VII. eranskinaren araberakoa. Hala ere, entitate onuradunak baimen-eskaera hori ondorengo edozein unetan aurkezten ahalko du, jarduera azpikontratatu aurretik. Bi kasu horietan, 13. oinarrian adierazitako moduan ebatziko da eskaera.
j) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo emateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IX. eranskineko ereduaren araberakoa.
k) Kasua bada, BEZaren aitorpena egitea ez dagokiola edo hartatik salbuetsita dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Agentziak egina aurkezteko epea baino gehienez ere hiru hilabete lehenago.
l) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; eredua Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri.
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak
7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.B ataleko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada gertatu. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek eta, gainera, espediente hura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez baldin badira bakarrik izanen da zilegi, bestela ez.
8. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.
8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.
8.2. Prozeduraren instrukzioa Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera emanen baita.
Ezin izanen da zuzendu baloratzeko aurkezten diren agiriak. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.
8.4. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.
8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte guztira, eta gutxienez 26 puntu II. eranskineko b atalean (Proiektuaren koherentziaren azterketa) eta gutxienez 3,5 puntu, aldiz, e atalean (Baliabide ekonomikoen azterketa).
8.6. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.
Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskaera berridazteko eskatu ahal izanen zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan eman daitekeen dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita, betiere.
8.7. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko b atalean (Proiektuaren koherentziaren azterketa) puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, b.1) atalean (Proiektuaren oinarriak) izandako puntuazioaren arabera ebatziko da.
8.8. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak ere adieraziko ditu.
9. oinarria.–Prozeduraren ebazpena.
9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzak ematea ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jasoko du, eta berariaz adieraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko dira, besteak beste, aurrekontu baliabideen mugaren ondorioz ezetsi direnak.
9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da.
9.3. Ebazpena jakinarazi eginen zaie entitate interesdunei, administrazio-prozedura arautzen duen legerian ezarrita dagoen moduan, eta argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian, tramiteen katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxan.
10. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
10.1. Ordainketa aurreratua eskatu duten entitateak. Oro har, ordainketa aurreratu bakarrean ordainduko da dirulaguntza, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori dirulaguntza emateko ebazpena eman eta hilabeteko epean emanen du, eta eman beharreko dirulaguntzaren zenbateko osorako, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluarekin, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinean finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute.
Horretarako, eskaerari erantsi beharreko agiriekin batera, deialdi honen III. eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren xedeak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz –dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak–, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.
10.2. Ordainketa aurreratua eskatu ez duten entitateak. Ordainketa bakar batean aldez aurretik ordaindu ez den kasuetan, bi ebazpenen bidez onetsiko da diruz lagundutako zenbatekoaren ordainketa:
–Lehenbiziko ebazpena, 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egindako ekintzei dagozkien gastu justifikatuak ordaintzeko, 11. oinarriaren arabera.
–Bigarren ebazpena 2026ko abenduan onetsiko da, eta 2026ko urriaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitarte egindako gastuen konturako ordainketa egitea erabakiko du.
Bigarren ordainketa horretarako, entitate onuradunak konturako ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko du, 2026ko abenduaren 2an beranduenez. Eskaera horrek sortutako eta justifikatzeko dauden gastu arrunten eta pertsonal gastuen zerrenda bati erantzunen dio, 6. oinarrian ezarritako baldintzetan gauzatutako jarduera zatiari dagokionez.
Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren xedeak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
11. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketak justifikatzeko epea eta modua.
11.1. Justifikazio agiriak telematika bidez aurkeztuko dira beti, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian, tramiteen katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxaren bidez, fitxa horretan eskuragarri dauden formularioekin bat etorrita.
11.2. Entitate onuradunek, diruz lagundutako zenbateko osoa aldez aurretik jasotzea dagokien ala ez kontuan hartuta, jarduketak eta haiekin lotutako gastuak oinarri hauetan adierazitakoaren arabera gauzatu izanaren justifikazioa aurkeztuko dute, honako data hauetara egokituta:
–2026ko urriaren 15a izanen da azken eguna (tarteko justifikazioa) 2026ko irailaren 30era arte (egun hori barne) egindako jarduketen eta haiei lotutako gastuen justifikazioa aurkezteko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren ordainketa aurreraturik jaso ez duten entitateentzat.
–2027ko urtarrilaren 15a izanen da azken eguna (azken justifikazioa), batetik, aurreko puntuan aipatutako entitateek 2026ko urrian eta azaroan egindako jarduketak justifikatzeko, eta, bestetik, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek diruz lagundutako jarduketa guztiak justifikatzeko (2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko jarduketak).
Gainera, prozeduraren instrukzio-organoak txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du noiznahi, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.
11.3. Bai tarteko justifikazioa (dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso ez duten entitateen kasuan), bai azken justifikazioa justifikazioko kontuaren forma hartuko dute, eta honako agiri hauek osatuko dute:
–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten tekniko eta ekonomikoa, oinarri honen 1. atalean ezarritako ereduarekin bat, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko kronograma jasota, ezarritako helburuen arabera (ordu kopurua, prezioa, parte-hartzaile kopurua eta abar).
Tarteko justifikazioa aurkeztu duten entitateek, aurrerakinik eskatu ez dutelako, ez dute zertan txosten horretan aurkeztutako informazioa programaren amaierako txostenean aurkeztu. Beraz, tarteko txostenak aurkeztu behar izan dituzten entitateek justifikatzeko dagoen aldiari buruzko informazioa baino ez dute sartu beharko amaierako txostenean.
Bestalde, emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek, ez dutenez tarteko txostenik aurkeztu behar izan, amaierako txosten bat aurkeztuko dute, eta hartan justifikatu beharko dute diruz lagundutako proiektua osorik gauzatu dela oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera.
–Txosten ekonomikoa, proiektuaren garapena justifikatzen duena; laguntzen fitxan ezarritako eredua oinarri harturik eginen da, ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatu, zenbakitu eta zehatz baten bidez.
–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bada.
–Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.
–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).
–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita proiektuko langileek entitateak lortzen dituen programa finantzatuetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.
–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita, batetik, justifikazio-kontuan zer portzentaje egotzi zaien zeharkako gastuei, eta bestetik, jarduera gauzatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.
–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.
–Jarduketa egin dela egiaztatzeko dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa (material editatuak, argazkiak, bideoak...).
–Hornitzailea hautatzeko justifikazioa, behar denean.
11.4. Onuraduna behartuta dago laguntzaren organo kudeatzaileak eskatzen dion edozein agiri aurkeztera, beharrezkotzat jotzen bada jarduketen finantzaketa justifikatzeko.
11.5. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts berekiak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, egiaztatu beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten aplikazioa.
11.6. Instrukzio-organoak zehazten badu zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.
11.7. Diruz lagundutako zenbatekoa behar bezala justifikatzen ez bada, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.
12. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.
b) Justifikazio agiriak aurkeztea 11. oinarrian xedatutakoaren arabera.
c) Gardentasun-betebeharrari betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuaren Interneteko tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren fitxaren bidez. Betebehar hori Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan dago ezarrita.
Entitateek gardentasun baldintzak bete beharko dituzte baldin eta urtebetean 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien gutxienez %20 badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.
d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari atxikitako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako pertsonal gastua osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.
e) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
f) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.
g) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
h) Betetzea kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak, entitatearen izaeraren araberakoak.
i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, 2026ko irailaren 4a baino lehen betiere. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierakoan, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.
k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.
13. oinarria.–Hirugarrenekiko azpikontratazioa eta hornitzailea hautatzea.
13.1. Entitate onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gainditu gabe. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio %50 baino gehiagoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.
Ondorio horietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.1 artikuluaren arabera, ulertuko da onuradun batek azpikontratatzen duela dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo partez gauzatzea hirugarrenekin hitzartzen duenean. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.
Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.
13.2. Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak baimen-eskaera aurkeztu beharko du, VII. eranskineko ereduaren araberakoa. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.
13.3. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, entitate onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du.
Hautaketa hori ez da justifikatu beharko baldin eta ez badago merkatuan zerbitzu hori eskaintzen duen entitate nahikorik, edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bazen.
Justifikazioa egiteko VIII. eranskina bete beharko da.
13.4. Onuradunek azpikontratatzen badituzte diruz lagundutako jarduerak, azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio beti.
14. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.
14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak IX. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.
15. oinarria.–Ez-betetzeak.
15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.
15.2. Gardentasunari buruzko betebeharra betetzen dela frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean, ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:
–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.
–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.
–Azken justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko agiriak aurkeztu arte.
15.4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari.
16. oinarria.–Administrazio errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.
17. oinarria.–Datuen tratamendua.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.
Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.
Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.
Entitate parte-hartzaileei buruzko datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, gordetzeko aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiriak gordetzeko indarreko egutegiak adierazten duena.
Interesdunek Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere; horretarako, migraciones.acogida@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, eta gaian "datuen babesa" idatzi. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.
18. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.
Hala ere, Europar Batasunaren funtsen kargura finantzatutako dirulaguntzak kasu bakoitzean aplikatzekoak diren Europar Batasuneko arauek zuzenduko dituzte, bai eta horiek garatzeko edo haien transposizioa egiteko arau nazionalek ere, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 6.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Deialdiaren fitxa, non eskuragarri baitaude oinarri hauetan aipatutako eranskinak; bertatik izapidetu daitezke eskaera eta dirulaguntzaren ondorengo justifikazioa:
II. ERANSKINA.–BALORAZIO-IRIZPIDEAK (100 PUNTU GEHIENEZ)
BALORAZIO-IRIZPIDEAK | 100 puntu GEHIENEZ | |
a. Irizpide sozialak | 15 puntu gehienez | |
a.1. | Generoa | 5 puntu gehienez |
Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen portzentajea –%50etik gorakoa –%20tik %50era artekoa | 1 puntu 0,50 puntu | |
Kontratatutako emakumeen portzentajea –%50etik gorakoa –%20tik %50era artekoa | 1 puntu 0,50 puntu | |
Gizon boluntarioen portzentajea –%50etik gorakoa –%20tik %50era artekoa | 1 puntu 0,50 puntu | |
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea, behar bezala inskribatua Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (legez hura izatera behartuta ez dauden entitateei baino ez zaie punturik emanen) | 1 puntu | |
Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea | 1 puntu | |
a.2. | Deialdiaren xedearekin zerikusia duen lan arloan izandako esperientzia | 5 puntu gehienez |
Ekintza humanitarioko eta/edo larrialdiko proiektuak Europan azken 5 urteetan 1 puntu, proiektu bakoitzeko | 5 puntu gehienez | |
a.3. | Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea | 5 puntu gehienez |
Boluntariotza plana izatea | 5 puntu | |
Lan-ildo egonkor bat izatea | 3 puntu gehienez | |
b. Proiektuaren koherentziaren azterketa | 48 puntu gehienez | |
b.1. | Proiektuaren oinarriak: zehatz-mehatz azaldu da gizartearen zein beharrizan eta errealitateri erantzuten dien proiektuak, nori zuzenduta dagoen, zer lortu nahi duen eta nola gauzatuko den: (Oinarriek bi orrialde izanen dituzte gehienez, edo orri bat bi aldeetatik. Hortik aurrerakoa ez da baloratuko). | 15 puntu gehienez |
Oso ongi oinarrituta, definituta eta zehaztuta | 9,1 puntutik 15 puntura | |
Ongi oinarrituta, definituta eta zehaztuta | 3,1 puntutik 9 puntura | |
Ez oso oinarrituta, definituta eta zehaztuta | 3 puntu gehienez | |
b.2. | Helburuak: koherentzia-maila proiektuaren oinarriei, definizioari eta zehaztasunari dagokienez | 12 puntu gehienez |
Oso koherenteak, definituak eta zehatzak | 7,1 puntutik 12 puntura | |
Nahiko koherenteak, definituak eta zehatzak | 2,1 puntutik 7 puntura | |
Ez oso koherenteak, definituak eta zehatzak | 2 puntu gehienez | |
b.3. | Jarduerak: proiekturako egokitasuna eta deskribapena | 10 puntu gehienez |
Oso egokiak eta ongi deskribatuak | 6,1 puntutik 10 puntura | |
Nahiko egokiak eta deskribatuak | 2,1 puntutik 6 puntura | |
Ez oso egokiak eta/edo deskribatuak | 2 puntu gehienez | |
b.4. | Kronograma | 1 puntu gehienez |
Proiekturako kronograma koherentea du | 1 puntu gehienez | |
b.5. | Jardueren zabalkunde plana: erabilitako euskarriak, hartzaileak eta denbora-banaketa | 2 puntu gehienez |
Oso egokia | 1,1 puntutik 2 puntura | |
Nahiko egokia | 1 puntu gehienez | |
b.6. | Proiektu osoan genero-ikuspegiak duen txertatze maila: | 4 puntu gehienez |
Proiektu osoan zeharka sartzen da, ekintza espezifikoen bidez | 4 puntu gehienez | |
Jarduketa puntualetan baino ez da islatzen | 1 puntu gehienez | |
b.7. | Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegiak duen txertatze maila: | 4 puntu gehienez |
Proiektu osoan zeharka sartzen da, ekintza espezifikoen bidez | 4 puntu gehienez | |
Jarduketa puntualetan baino ez da islatzen | 1 puntu gehienez | |
c. Jarraipen- eta ebaluazio-sistemaren egokitasun- eta kalitate-maila: jarraipen- eta ebaluazio-prozesua, adierazleak eta egiaztapen-bideak. | 11 puntu gehienez | |
c.1. | Ebaluazioa (ebaluatu beharreko alderdiak, egokitasuna eta deskribapena) eta jarraipen-prozesua: | 8 puntu gehienez |
Oso egokiak eta ondo deskribatuak | 5,1 puntutik 8 puntura | |
Nahiko egokiak eta deskribatuak | 1,1 puntutik 5 puntura | |
Ez oso egokiak eta/edo deskribatuak | 1 puntu gehienez | |
c.2. | Adierazleak: | 2 puntu gehienez |
Adierazle kualitatibo eta kuantitatibo egokiak eta nahikoak ditu | 2 puntu gehienez | |
c.3. | Egiaztapen iturriak: | 1 puntu gehienez |
Egokiak, adierazleei dagokienez | 1 puntu gehienez | |
d. Giza baliabideak eta baliabide teknikoak aztertzea | 14 puntu gehienez | |
d.1. | Giza baliabideen egokitasuna (entitateko langile kontratatuak eta kanpoko langileak) eta esleitutako eginkizunak: | 5 puntu gehienez |
Oso egokiak | 3,1 puntutik 5 puntura | |
Egokiak | 3 puntu gehienez | |
d.2. | Boluntarioak proiektuan sartzea: | 5 puntu gehienez |
Boluntarioen eta beren funtzioen egokitasuna proiektuaren ezaugarrietarako | 5 puntu gehienez | |
d.3. | Baliabide teknikoen egokitasuna | 4 puntu gehienez |
Proiekturako egokitasun maila | 4 puntu gehienez | |
e. Baliabide ekonomikoen azterketa | 7 puntu gehienez | |
e.1. | Aurrekontuaren egokitasuna proiekturako | 5 puntu gehienez |
Oso egokia | 3,1 puntutik 5 puntura | |
Nahiko egokia | 1,1 puntutik 3 puntura | |
Ez oso egokia | 1 puntu gehienez | |
e.2. | Eskaera teknikoa eta ekonomikoa bat etortzea: | 2 puntu gehienez |
Eskaera teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutakoa (Excel dokumentua) bat datoz eta argiak dira. | 2 puntu gehienez | |
f. Lankidetza eta koordinazioa beste entitate eta baliabide batzuekin, aurkeztutako proiektua garatzeko | 5 puntu gehienez | |
f.1 | Beste entitate batzuekiko lankidetza- eta koordinazio-ildo egonkor bat aurreikusten du, aurkeztutako proiektua gauzatzeko | 5 puntu gehienez |
III. ERANSKINA.–DIRUA AURRERATZEKO ESKAERA
Izen-deiturak: …………………….......…………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: ........................................................................................................................................................................................
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUT:
Ordezkatzen dudan entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua aldi batez finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.
Aurrekoaren frogagarri, honako hauek egiaztatzeko agiriak eransten dira:
Elkartearen kontu korronteen eta entitateak egun dituen saldoen zerrenda (aurkeztu bankuko ziurtagiria).
Elkarteak gaurtik hasi eta hurrengo 6 hilabeteetan izanen dituen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.
Hortaz, honako hau ESKATZEN DUT:
Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
IV. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, DIRULAGUNTZEI BURUZKO FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKOA
Izen-deiturak: ……………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
ADIERAZTEN DUTNire erantzukizunpean adierazten dut ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debeku-egoeretan.
Data eta sinadura
ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:
–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkezten diren datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.
–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza itzul dadila, kasuan kasuko berandutze-interesak gehituta, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
V. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKOA
Izen-deiturak: ……………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .........................................................................).
ADIERAZTEN DUTnire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitate eskatzailea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
Data eta sinadura
ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:
–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.
–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza itzul dadila, kasuan kasuko berandutze-interesak gehituta, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
VI. ERANSKINA.–TRIBUTU-DATUAK ETA GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA
TRIBUTU-DATUAK KONTSULTATZEA:
Izen-deiturak: ......................................................................................................................................... (NANa/AIZa: .........................), ...................................................... entitatearen legezko ordezkaria naizen aldetik (entitatearen IFZa: ....................................)
BAIMENA EMATEN DIOT Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak egunean ditudala frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAION Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).
EZ DIOT BAIMENIK EMATEN Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari, deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko zerga betebeharrak eguneratuak ditudala frogatzen duen ziurtagiria, eta nik neuk aurkezten dut eskaera ebazteko behar den agiria.
GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA:
Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanez, ondoren adierazten den moduan, eta, kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu datu horiek, eskaera izapidetu dadin.
Izen-deiturak: ..................................................................................................................................... (IFZ / AIZ zenbakia: ...................................) ................................................................ entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: ..................................), eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten datuak kontsultatzearen aurka nago, honako arrazoi hauengatik:
.......................................................................................................................
Data eta sinadura
VII. ERANSKINA.–BAIMEN-ESKAERA, DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK ENTITATEAREKIN LOTURA DUTEN PERTSONEI/ENTITATEEI AZPIKONTRATATZEKO
ESPEDIENTEA:
DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAREN/EKINTZAREN IZENA:
Izen-deiturak: ........................................................................................................................................ (NANa: .........................), ...................................................... entitatea ordezkatuz (entitatearen IFZa: .................................... eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................... )
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua aplikatuz, honako hau ESKATZEN DIOT dirulaguntza emateko eskumena duen organoari:
AZPIKONTRATAZIORAKO BAIMENAlotura duen pertsona edo entitate honekin:
PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA IFZa/IFKa
LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera*
AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA
BAIMEN-ESKAERAREN XEDE DEN AZPIKONTRATAZIOAREN ZENBATEKOA
Halaber, HITZEMATEN DUT kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera eginen dela.
Data eta sinadura
–Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:
a. Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak.
b. Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.
c. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaide izatea.
d. Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.
e. Balore Merkatuei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzko martxoaren 17ko 6/2023 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.
f. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.
g. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.
VIII. ERANSKINA.–ENPRESA HAUTAPENAREN ZIURTAGIRIA
(Eranskin hau bakarrik bete behar da aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresen zerbitzuengatik diruz laguntzen ahal den gastua 12.000 eurotik gorakoa bada)
Izen-deiturak: ……………………………………….. (NAN/AIZ zenbakia: …………………………………) ...........................................................................elkartearen/entitatearen .............................................................. (kargua) naizen aldetik (IFZa: ..................................).
ADIERAZTEN DUT:
1. .......................................................................... (adierazi zein) entitatea/pertsona kontratatu dela proiektua egiteko, ........................... euroren truke, eta horri dagokionez honako hau ere adierazten dut (hautatu behar dena):
Kontratazio hau efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitako moduan.
Kontratazio hau zuzenean egin dela, merkatuan ez dagoelako kontratatutakoaren hornitzailea den edo hura ematen duen entitaterik aski, gastu diruz lagungarrien ezaugarri berezien kariaz.
Gastua egin dela dirulaguntza eskatu baino lehen.
.......................................(e)n, ...............(e)ko .................................aren ..................(e)(a)n.
Sinadura: ENTITATEAREN EDO ELKARTEAREN LEHENDAKARIA EDO ARDURADUNA.
IX. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKOA
Izen-deiturak: …………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):
Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira eman zaio ..................................................... €, eta hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkezten ditu.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
- ........................................................................................................................................................
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
Iragarkiaren kodea: F2516544
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
