2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Queiles Ibarra Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2026ko aurrekontua.
Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 271. artikulua.
Cascanten, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Arantza Ayensa Gómara.
Iragarkiaren kodea: L2600596