2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateak, 2025eko azaroaren 24an egindako batzarrean, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia argitaratu zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean.
Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2026. urteko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
Argitara ematen da, eta jakinarazten da errekurtso hauetako bat jartzen ahal dela 2026ko plantilla organikoa behin betiko onesten duen erabaki honen aurka:
1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza edo erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza edo erabaki hau argitaratu edo jakinarazi ondoko hilabetean.
Obanosen, 2026ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Pablo Lizarrondo Beriain.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | ADMINISTRAZIO EGOERA |
Bateraezintasunekoa | Lanpostukoa | Arrisku berezikoa | Mailakoa | Beste batzuk |
1 | Idazkaria | 1 | F | A | ML | 35 | 28,72 | | | 10 | Hutsik |
2 | Kontu-hartzailea | 1 | F | A | ML | 35 | 28,72 | | | | Hutsik |
3 | Administrari-ofiziala | 1 | LK | C | OL | | 15,72 | | 12 | | Jardunean |
4 | Administrari-ofiziala | 1 | LK | C | OL | | 15,72 | | 12 | | Hutsik |
5 | Administrari-ofiziala | 1 | LK | C | OL | | 15,72 | | 12 | | Jardunean |
6 | Administrari-ofiziala | 1 | LK | C | OL | | 15,72 | | 12 | | Jardunean |
F: Funtzionarioa. LK: Lan-kontratudun finkoa. ML: Merezimendu-lehiaketa. OL: Oposizio-lehiaketa. |
Izenen zerrenda
IZEN-DEITURAK | KODEA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA TALDEA | ANTZINATASUNA | LANPOSTUA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
María Purificación Martínez Dotor | 1 | AK | A | 2025-01-10 | Idazkaria | Jardunean |
Marta Ozcoidi Iribarren | 2 | LK | A | 2002-02-25 | Kontu-hartzailea | 2 KOD. LH* |
Eva Santesteban Arana | 3 | LK | C | 1996-06-17 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
Lorena Prieto Calera | 4 | ABLK | C | 2025-01-07 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
Montserrat Elizalde Flamarique | 5 | LK | C | 1991-07-03 | Administrari-ofiziala | Jardunean |
Concepció Grau Pagés | 6 | ABLK | C | 2003-06-28 | Administrari-ofiziala | 6 KOD. LH |
AK: Administrazio-kontratuduna. LK: Lan-kontratudun finkoa. ABLK: Aldi baterako lan-kontratuduna. KOD. LH: Halako kodea duen lanpostu hutsa betetzen ari da. (*) Kontu-hartzailetza lanetan aritzeko gaitua (TAFLaren 234. artikulua). |
Iragarkiaren kodea: L2600457