2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa deuseztatzea eta 2026ko plantilla organiko berria hasiera batez onestea
Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2026ko urtarrilaren 22an eginiko bilkuran, erabaki du baliorik gabe uztea 2025eko urriaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez onetsi zen plantilla organikoa. Haren behin betiko onespena argitara eman zen 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.
Halaber, hasiera batez onetsi zuen plantilla organiko berria.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabortz egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.
Etxalarren, 2026ko urtarrilaren 22an.–Mankomunitateko burua, Patxi Castillo Graciarena.
Iragarkiaren kodea: L2600911