Iragarkia
23. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 2a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
203E/2025 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena toki entitateei dirulaguntzak emateko, 2026. urtean, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren figura (TECIR) finantzatzeko. DDBN kodea: 867462.
Nafarroako biztanleen aniztasun soziokulturalean izandako hazkunde prozesu biziak errealitate berri bat ekarri du Nafarroako gizartera. Hori horrela, askotariko aldaketak egin beharra dago, Foru Komunitate osoari zeharka eragiteko. Dirulaguntzen deialdi hau egiturazko errealitate berri horri erantzutera dator, xede baitu kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzen laguntzea, figura horien bidez kulturen arteko bizikidetza hobetzeko Nafarroako Foru Komunitateko eskualde guztietan.
Esku-hartze komunitariorako figura honen sorrera, beraz, plangintza estrategiko bati dagokio, zehazki honi: Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren Estrategia (2021-2026). Estrategia hori partaidetza-prozesu zabal bati esker garatu zen, eta Nafarroako Gobernuak onetsi zuen 2021eko abenduaren 22an hartutako Erabakiaren bidez. Horrela, bada, estrategia horren esparruaren barnean daude Nafarroako Gobernuak, hurrengo urteetan, kulturen arteko bizikidetzaren arloan garatuko dituen politika publikoak.
Figura hori oso lagungarria izaten ari da Nafarroako herritar guztien inklusioaren alde egiteko, haien jatorria edozein dela ere; izan ere, esku-hartze komunitarioak egiten dituzte, eta prestakuntza, aholkularitza eta laguntza ematen diete tokiko esparruko bestelako eragile eta erakundeei. Eragin positiboa atzeman da, baita ere, Nafarroan bizi diren guztien parte-hartzean eta elkarreraginean, hobetu baita. Hori ikusita, dirulaguntzen deialdi hau egiten da, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien kontratazio berriak, toki entitateenak, finantzatu daitezen 2026an. Izan ere, deialdi honen bidez handituko da Nafarroako Foru Komunitateko eskualdeetan dauden kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien guztizko kopurua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat onestea, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzeko, 2026. urtean. Deialdiarekin batera, haren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak onesten dira (ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jaso dira).
2. 116.000 euroko gastua erreserbatzea eta baimentzea, 2026ko gastuen aurrekontuan 2025eko gastuen aurrekontuko honako partida honen baliokide gisa gaituko den partidaren kargura: 350002 35200 4609 231902 partida, "Toki entitateentzako dirulaguntzak, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren aurkako borrokarako teknikarietarako" izenekoa. Dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, kreditu egokia eta behar adinakoa izan beharko da 2026ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Eva Gurria Marco.
I. ERANSKINA.–DEIALDIA, TOKI ENTITATEEI KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZARAKO ETA ARRAZISMOAREN NAHIZ XENOFOBIAREN AURKAKO BORROKARAKO TEKNIKARIAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2026. URTEAN. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea eta helburua.
1.1. Oinarri hauen xedea da toki entitateei dirulaguntza batzuk emateko araubidea zehaztea, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzeko, 2026. urtean.
1.2. Teknikari horien bidez, kulturen arteko bizikidetza eta biztanle guztien erabateko inklusioa lortu nahi dira Foru Komunitateko udalerri guztietan. Horretarako, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien sare bat eratuko da, zeinak esku-hartze komunitarioaren printzipioetan oinarrituta jardunen duen.
2. oinarria.–Entitate onuradunak.
2.1. Dirulaguntzen deialdi honen onuradun izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten Nafarroako toki entitateak:
a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.
b) Ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, bestela, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
c) Udalerrian, eskaera egiten den unean, kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko bat izatea (eguneratuta eta indarrean), edo hura prestatzeko prozesuan egotea, edo hura 2026ko urriaren 15a baino lehen egiten hasteko konpromisoa hartzea.
d) Onuradun ez izatea kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak finantzatzeko 2024., 2025. eta 2026. urteetako dirulaguntzetan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren azaroaren 24ko 132E/2023 Foru Aginduaren eta Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 81E/2024 Ebazpenaren babesean.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.
3. oinarria.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
3.1. Deialdi honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko gehienez ere baimendutako kreditua 116.000 euro da, eta 2026ko gastuen aurrekontuan 2025eko gastuen aurrekontuko honako partida honen baliokide denaren kargura egotziko da: 350002 35200 4609 231902 partida, "Toki entitateentzako dirulaguntzak, kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren aurkako borrokarako teknikarietarako" izenekoa.
Dirulaguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da 2026ko ekitaldian.
3.2. 29.000 euroko dirulaguntza egonen da gehienez eskaera bakoitzerako.
3.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, zehaztutako mugarekin.
3.4. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, dirulaguntzarik jaso ez duten entitateei ematen ahalko zaie, edo, eskaera bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, eskatutakoa eta onartutakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.
4. oinarria.–Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien lan plana eta eginkizunak.
4.1. Toki entitateek lan plan bat aurkeztu beharko dute inprimaki ofizial baten bidez, eta bertan zehaztuko dituzte teknikariek egin beharreko jarduketak.
Lan plan horrek barne hartuko ditu kulturen arteko bizikidetzaren ikuspegia eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde egin beharko du.
Ez dira diruz lagunduko irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo bestelako irizpide diskriminatzaileak aplikatzen dituzten jarduketak.
4,2 Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariek honako eginkizun hauek beteko dituzte, zati batean edo osorik:
a) Lurralde bakoitzean jarduketa espezifikoak abiaraztea kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokaren esparruan, barnean dela tokian tokiko diagnostikoak egitea edo horiek garatzen laguntzea eta bizikidetza-planak abiaraztea.
b) Sarean lan egitea eta koordinatuta aritzea bai toki entitateetako langileekin bai eta, bereziki, esku-hartze komunitarioko beste figura batzuekin ere (eskola sustatzaileak, partaidetza-teknikariak, gizarte-hezitzaileak, gizarte-langileak, kultur teknikariak, kirol teknikariak, etab.).
c) Beren lurralde-eremuko administrazioaren ordezkariei, beste profesional batzuei eta herritarrei laguntza, prestakuntza eta trebakuntza ematea kulturen arteko bizikidetzaren aldeko lanean eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokan, eta aholkularitza ere ematea, barnean sartuta dirulaguntzei buruzko informazioa eta kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren aurkako borroka ahalbidetzen duten jarduerak finantzatzeko eskaeren aurkezpena.
d) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak kontratatutako zerbitzuekin koordinatzea, bereziki Kultura arteko Bitartekaritza eta Esku-hartze Komunitarioaren Zerbitzuarekin, bai eta Arrazismoari eta Xenofobiari aurre egiteko Arreta Zerbitzuarekin eta Foru Komunitateko beste baliabide eta entitate batzuekin ere.
e) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak jarduteko ematen dituen gida metodologikoak aplikatzea.
f) Parte-hartzea hobetzea eta espazioak sortzea jatorri kultural ezberdina dutenen sozializazioa eta elkarreragina hobetzeko, haiekin eta haien artean, eta lurralde-eremu zabalagoetan eta Foru Komunitate osoan espazioak sortzen laguntzea.
g) Sentsibilizazio ekintzak egitea aniztasun kulturalak eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeak duten garrantzia azpimarratzeko, genero-ikuspegia kontuan hartuta.
h) Kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka lantzeko material espezifikoak prestatzea.
i) Zerbitzuaren eta haren baitan egiten diren jarduketen berri ematea, tokian-tokian.
j) Egindako lana sistematizatzea eta dokumentatzea.
k) Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, deialdi honek aintzat hartzen duen aldian, egiten dituen bileretan parte hartzea, zertarako eta kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikarien sare bat eratzeko, sare hori elkarlanean eta modu koordinatuan aritu dadin.
5. oinarria.–Gauzatzeko epea.
Deialdi honetan araututako dirulaguntzaren xedea da kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariak kontratatzearen ondoriozko gastuak finantzatzea. Gastu horiek 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 30era sortu behar dira, eta beranduenez 2027ko urtarrilaren 16an ordaindu.
6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
Hona hemen gastu diruz lagungarriak:
a) Pertsonal gastua: Erreferentzia gisa hartzen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien oinarrizko soldata, kasuko mailari dagokiona, diruz lagundutako urtearen aurreko urteko abenduaren 31koa, eta Gizarte Segurantzaren enpresa kuota.
Jarduera eginen duen pertsona toki entitateko plantillakoa bada, inguruabar hori egiaztatu edo ziurtatu beharko da, 11. oinarrian ezartzen den bezala.
Kontratazio berrien kasuan, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta gehienez ere 2 hilabeteko epean egin beharko dira.
Lanbide-profila honako hau izanen da: gizarte arloko goi mailako heziketa zikloko edo II. mailako Lanbide Heziketako titulua edo gizarte zientzien eta zientzia juridikoen arloko unibertsitateko titulua.
Entitate eskatzaile bakoitzak kontratatutako pertsonak lanaldi erdiz aritu beharko du gutxienez, bere zerbitzu profesionalak kulturen arteko bizikidetzako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokako lan teknikoetan ematen.
b) Bidaiak: Kontratatutako pertsonak lan planean sartutako jarduerak egiteko joan-etorrien ondoriozko gastuak dira, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan.
7. oinarria.–Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea eta modua.
7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
7.2. Eskaerak aurkezteko modua.
Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak, nahitaez, telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak.
Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.
Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du.
Lan plana entitate batek baino gehiagok elkarrekin egiten badute, kontratazioa egiten duen entitateak aurkeztuko du eskaera; entitate horrek egin beharko ditu ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak, eta berak jasoko du dirulaguntza osoa. Elkarrekin parte hartzen duten entitateek ezin izanen dute banakako eskaera aurkeztu.
7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.
A.–Diruz lagundu nahi den planari buruzko dokumentazioa.
a) Eskaera teknikoa.
Eskaera teknikoek ez dute 20 orrialde baino gehiago izanen (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
b) Eskaera ekonomikoa.
Bi eskaerak euskarri informatikoan aurkeztuko dira, formulario ofizialarekin bat.
Bi eredu horiek deialdiaren fitxan eskuratzen ahalko dituzte interesdunek, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Derrigorrean erabili behar dira aipatu fitxa horretan deialdi honetarako dauden ereduak.
B.–Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:
7.2 oinarrian adierazitako moduan aurkeztu behar da honako dokumentazio hau, eskaneatuta eta behar bezala identifikatutako dokumentu bereizietan:
a) Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, deialdiaren baldintzei buruzkoa, III. eranskineko ereduaren arabera.
b) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
c) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, aurkeztu baino hilabete lehenagokoa gehienez ere, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (V. eranskina).
d) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, V. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, V. eranskinaren arabera.
e) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo emateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduari egokitua.
f) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakinaren eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, VII. eranskineko ereduaren araberakoa.
g) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; eredua Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri.
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak
h) Eskaera aurkezteko unean hasi gabe dagoen kontratazio berri baten kasuan, kontratazioa hasteko aurreikusitako eguna adierazi beharko da; data hori erabiliko da kalkulatzeko zenbateko dirulaguntza eman behar den.
8. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.
8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.
8.2. Prozeduraren instrukzioa Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.
Baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk badaude, organo kudeatzaileak horri buruzko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.
8.4. Eskaerak banan-banan eta zein bere aldetik baloratuko dira, 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.
8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, eskaerek 50 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.
8.6. 50 puntu baino gehiagoko balorazioa lortzen duten eskaeretako zenbateko guztiak baturik aurrekontuko kontsignazioaren kreditua gainditzen bada, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino esleituko dira.
Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den eskaerarako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskaera berridazteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.
8.7. Eskaera batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko b atalean (Lan planaren koherentziaren azterketa) puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak bere horretan badirau, eskaera baloratzeko irizpideetako b.5 ataleko puntuazio-ordenaren arabera ebatziko da.
8.8. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik ezetsi diren.
9. oinarria.–Prozeduraren ebazpena.
9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzak ematea ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda jasoko du, eta berariaz adieraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko dira, besteak beste, aurrekontu baliabideen mugaren ondorioz ezetsi direnak.
9.2 Ebazpena eman eta jakinarazteko epea gehienez ere hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
9.3. Ebazpena jakinarazi eginen zaie entitate interesdunei, administrazio-prozedura arautzen duen legerian ezarrita dagoen moduan, eta argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian, tramiteen katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxan.
10. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
10.1. Ordainketa aurreratua eskatu duten entitateak. Oro har, ordainketa aurreratu bakarrean ordainduko da dirulaguntza, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori dirulaguntza emateko ebazpena eman eta hilabeteko epean emanen du, eta eman beharreko dirulaguntzaren zenbateko osorako, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluarekin, baldin eta toki entitateek justifikatu badute funtsez hornitu beharra dutela dirulaguntzaren xedea bete ahal izateko.
Horretarako, eskaerari erantsi beharreko agiriekin batera, deialdi honen VII. eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren xedeak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz –dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak–, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.
10.2. Ordainketa aurreratua eskatu ez duten entitateak. Ordainketa bakar batean aldez aurretik ordaindu ez den kasuetan, bi ebazpenen bidez onetsiko da diruz lagundutako zenbatekoaren ordainketa:
–Lehenbiziko ebazpena, 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egindako ekintzei dagozkien gastu justifikatuak ordaintzeko, 11. oinarriaren arabera;
–Bigarren ebazpena 2026ko abenduan onetsiko da, eta 2026ko urriaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitarte egindako gastuen konturako ordainketa egitea erabakiko du.
Bigarren ordainketa horretarako, entitate onuradunak konturako ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko du, abenduaren 2a baino lehen. Eskaera horrek sortutako eta justifikatzeko dauden gastu arrunten eta pertsonal gastuen zerrenda bati erantzunen dio, 5. oinarrian aurreikusitako baldintzetan gauzatutako jarduera zatiari dagokionez.
Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren xedeak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
11. oinarria.–Dirulaguntzaren justifikazioa.
11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako plana gauzatu dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, formulario ofizialean eta euskarri informatikoan; eredua Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian argitaratuta egonen da, tramiteen katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxan.
11.2. Entitate onuradunek, diruz lagundutako zenbateko osoa aldez aurretik jasotzea dagokien ala ez kontuan hartuta, jarduketak eta haiekin lotutako gastuak oinarri hauetan adierazitakoaren arabera gauzatu izanaren justifikazioa aurkeztuko dute, honako data hauetara egokituta:
–2026ko urriaren 15a izanen da azken eguna (justifikazio partziala) 2026ko irailaren 30era arte (egun hori barne) egindako jarduketen eta haiei lotutako gastuen justifikazioa aurkezteko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100 aldez aurretik jaso ez duten entitateentzat soilik.
–2027ko urtarrilaren 16a izanen da azken eguna (azken justifikazioa), batetik, aurreko puntuan aipatutako entitateek 2026ko urrian eta azaroan egindako jarduketak justifikatzeko, eta, bestetik, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek diruz lagundutako jarduketa guztiak justifikatzeko (2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko jarduketak).
Gainera, prozeduraren instrukzio-organoak txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du noiznahi, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako planari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.
11.3. Tarteko justifikazioa, %100eko ordainketa aurreratua jasotzen ez duten entitateek aurkeztu beharrekoa, eta azken justifikazioa, bi kasuetan gastuaren eta ordainketaren frogagiriak aurkeztuta, justifikazio-kontuaren bidez aurkeztuko dira, honako elementu hauek osatuta, dagokionaren arabera:
–Planaren nondik norakoei buruzko txosten tekniko eta ekonomikoa, oinarri honetako 1. atalean ezarritako ereduaren arabera. Txosten horretan bilduko dira kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren zereginak eta justifikatutako aldian zer jarduketatan parte hartu duen; orobat, kronograma batean adieraziko da lan-plana nola gauzatu den.
Tarteko txosten horiek aurkezten badira, programa gauzatu ondoren aurkeztu beharreko amaierako txostenean ez da haietan jasotako informazioa aurkeztu beharko. Beraz, tarteko txostenak aurkeztu behar izan dituzten entitateek justifikatzeko dagoen aldiari buruzko informazioa baino ez dute sartu beharko amaierako txostenean. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da honako hau justifikatzen duena: diruz lagundutako plan osoa oinarri arautzaile hauen arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego.
Bestalde, emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek, ez dutenez tarteko txostenik aurkeztu behar izan, amaierako txosten bat aurkeztuko dute, eta hartan justifikatu beharko dute diruz lagundutako plana osorik gauzatu dela oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera.
–Sinatutako kontratuaren kopia.
–Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikaria eskatzailearen plantillakoa bada, pertsona horrek toki entitatearekin duen funtzionario- edo kontratu-harremanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, titulazioa jasotzen duena.
–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.
–"Zenbait jarduera enpresarial eta profesionalen lan atxikipenak eta sarienak" aitortzeko eredua, eta Nafarroako Ogasun Publikorako transferentzia bidezko ordainketaren ziurtagiria, dirulaguntzaren bidez finantzatutako langileei dagokienez.
–Hala badagokio, lan planeko jarduerak egiteko ardura duen pertsonak egin behar izan dituen bidaien ordainagiriak.
–Hala badagokio, udalerriko kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko agiri bat egin dela edo hura prestatzen ari dela justifikatzeko agiria.
–Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak diruz lagundutako kontratazioan parte hartu duela agerrarazteko betebeharra. Horretarako, egiten den publizitatean eta zabalkundean, bai eta diruz lagundutako kontratazioarekin loturik egiten den dokumentazio guztian ere, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu behar da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoen arabera (4/2016 Foru Dekretua partzialki aldatu zuen otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuak). Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" logotipoa ere sartuko da.
–Gastuen eta ordainketen egiaztagiriak digitalki aurkeztuko dira.
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bada.
–Deialdi honen xedeko lan plana gauzatu dela bermatzeko egokitzat jotzen den beste edozein agiri.
11.4. Prozeduraren instrukzio-organoak edozein unetan eskatzen ahalko du lan planaren gauzatzeari buruzko txosten bat aurkezteko. Era berean, lan planeko jarduerei aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko die.
11.5. Lan plana dirulaguntzaz gain funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu denean, justifikazioan adierazi beharko da funts horien zenbatekoa, jatorria eta nola aplikatu zaizkion lan planari.
11.6. Instrukzio-organoak zehazten badu zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.
11.7. Diruz lagundutako zenbatekoa behar bezala justifikatzen ez bada, edo ez bada justifikatzen, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.
12. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Diruz lagundutako kontratazioa egitea, deialdiaren helburua bete dadin.
b) Zerbitzua aurkeztutako lan planaren arabera gauzatzea, plan horrek oinarritzen baitu dirulaguntza ematea, eta funtsak ezin izanen dira erabili dirulaguntza ematea eragin zuten helburuez bestelakoetarako.
c) Entitate eskatzailearen organo eskudunak baimena ematea kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatutako pertsonak parte har dezan Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak ezartzen dituen koordinazio-deialdietan, bai eta deialdi honek aintzat hartzen duen aldian teknikarien sarerako antolatzen diren prestakuntza saio berezietan ere.
d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea lan planari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.
e) 2026ko urriaren 15a baino lehen, udalerrian kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko bat egiten hasteko konpromisoa betetzea, halakorik ez badu edo eguneratuta eta indarrean ez badago.
f) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
g) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako jarduketen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.
h) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
i) Betetzea kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak, entitatearen izaeraren araberakoak.
j) Justifikazioko kontuak aurkeztea, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
k) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
l) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea langileen kontratazioan edo diruz lagundutako lan planean funtsezko aldaketak egiteko, baldin hura gauzatzean nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketak dira, soilik, proposatutako lan plana nabarmen aldatzen dutenak edo hasierako aurrekontuarekin alderatuta "partida-multzo" bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa eragiten dutenak. Aldaketak egiteko eskaerek behar bezala oinarritu beharko dute aldaketa hori. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan ezer aldatuz gero, Administrazioak aldaketa onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Lan plana gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierako txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.
m) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, VIII. eranskineko ereduarekin bat, eta, hala badagokio, horri lotutako informazioa.
n) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.
13. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
13.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.
13.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko diruz lagundutako jardueraren kostua, ez bakarrik ez beste administrazioek edo ente publiko zein pribatuek emandako edozein motatako laguntzak edo dirulaguntzak metatuta. Horretarako, entitate onuradunak VI. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.
14. oinarria.–Ez-betetzeak.
14.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.
14.2. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:
–Kontratazioa aurreikusitako epean ez hastea.
–Dirulaguntza emateko oinarri den lan plana ez betetzea.
–Teknikariak 4. oinarrian adierazitakoez bestelako eginkizunak betetzea.
–2026ko urriaren 15ean hasi gabe izatea udalerriko kulturen arteko bizikidetzaren diagnostikoa edo plana edo pareko agiria, lehenagotik egina ez badago edo eguneratuta eta indarrean ez badago.
–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.
–Agiriak epez kanpo aurkezteari dagozkion ez-betetzeak direnean.
14.3. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari.
14.4. Onuradunak ez baditu betetzen deialdi honen oinarrietan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak eta betekizunak, dirulaguntza galduko du eta jasotako dirua itzuli beharko du, bai eta ordainketaren dataz geroztikako berandutze-interesak ere, halakorik bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako zenbatekoan, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko aipatutako 11/2005 Foru Legearen II. tituluaren arabera eska daitezkeen erantzukizunak.
15. oinarria.–Administrazio errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
16. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.
Deialdiaren fitxa, non eskuragarri baitaude oinarri hauetan aipatutako eranskinak; bertatik izapidetu daitezke eskaera eta dirulaguntzaren ondorengo justifikazioa:
II. ERANSKINA.–BALORAZIO IRIZPIDEAK
BALORAZIO IRIZPIDEAK | 100 PUNTU GEHIENEZ | |
a. Irizpide sozialak | (17 puntu gehienez) | |
a.1 | Generoa | (5 puntu gehienez) |
Emakumeen eta gizonen berdintasun plana izatea (legez hura izatera behartuta ez dauden entitateei baino ez zaie punturik emanen) | 2,50 puntu | |
Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea | 2,50 puntu | |
a.2 | Arreta berezia behar duten kolektiboak (emakumeak, haurrak, nerabeak eta familiak) | (2 puntu) |
Lan planak kolektibo horietakoren bati arreta berezia eskaintzen dion | 2 puntu | |
a.3 | Esku hartzen den udalerriko edo udalerrietako biztanle migratzaileen proportzioa | (10 puntu gehienez) |
%18tik gorakoa | 10 puntu | |
%12tik %18ra artekoa | 5 puntu | |
b. Lan planaren koherentziaren azterketa | (48 puntu gehienez) | |
b.1. | Oinarriak | (4 puntu gehienez) |
Guztiz koherentea | 3,1etik 4 puntura | |
Oso koherentea | 2,1etik 3 puntura | |
Nahiko koherentea | 1,1etik 2 puntura | |
Ez oso koherentea | 1 puntu gehienez | |
b.2 | Parte-hartzaileen profila egokia ote den aurkeztutako lan planerako | (3 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,1etik 3 puntura | |
Egokia | 2 puntu gehienez | |
b.3 | Lan plana gauzatzeko lurralde-eremua | (3 puntu) |
Iruñetik eta Iruñerritik kanpoko udalerri batean edo gehiagotan egiten bada | 3 puntu | |
b.4 | Toki entitateen elkartea | (3 puntu gehienez) |
3 toki entitate edo gehiago elkartzea | 3 puntu | |
2 toki entitate edo gehiago elkartzea | 2 puntu | |
b.5 | Toki entitatearen ibilbidea kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikariaren kontratazioan | (10 puntu) |
Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikaria finantzatzeko dirulaguntzen deialdietako batean 2023an eta 2024an dirulaguntza jaso duten toki entitateak, 2023an, 2024an eta 2025ean horrelako teknikari bat kontratatuta izan dutenak | 10 puntu | |
b.6 | Esperientzia izatea migratzaileekin lan egiten, kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokaren arloko proiektu edo jardueretan | (3 puntu gehienez) |
Azken 5 urteetan kulturen arteko bizikidetzaren eta parte-hartzearen arloko zenbat jarduera edo proiektu egin diren (puntu 1 proiektu bakoitzeko) | 3 puntu gehienez | |
b.7 | Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila | (4 puntu gehienez) |
Oso handia | 2,6tik 4 puntura | |
Nahiko handia | 2,5 puntu gehienez | |
b.8 | Lan planaren deskribapena | (8 puntu gehienez) |
Teknikariaren eginkizunen egokitasuna | 4 puntu gehienez | |
Lan planaren deskribapena eta eremurako egokitasuna | 4 puntu gehienez | |
b.9 | Zabalkunderako plana eta erabiliko diren euskarriak | (3 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,1etik 3 puntura | |
Nahiko egokia | 2 puntu gehienez | |
b.10 | Lan plan osoan genero ikuspegi intersekzionala noraino txertatu den | (3 puntu gehienez) |
Hein handi batean | 2,1etik 3 puntura | |
Nahiko | 2 puntu gehienez | |
b.11 | Lan plan osoan kulturen arteko ikuspegia noraino txertatu den | (3 puntu gehienez) |
Hein handi batean | 2,1etik 3 puntura | |
Nahiko | 2 puntu gehienez | |
b.12 | Lan plan osoan 2030 Agendako GJHak noraino txertatu eta aipatu diren | (1 puntu gehienez) |
Txertatu dira | 0,6tik 1 puntura | |
Aipatu dira, besterik ez | 0,5 puntu gehienez | |
c. Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua | (10 puntu gehienez) | |
c.1. | Adierazleak: | (3 puntu gehienez) |
Egokitasuna eta hartarakotasuna | 1,50 puntu gehienez | |
Zehaztasun maila | 1,50 puntu gehienez | |
c.2. | Egiaztapen iturriak: | (3 puntu gehienez) |
Egokitasuna | 1,50 puntu gehienez | |
Zehaztasun maila | 1,50 puntu gehienez | |
c.3 | Ebaluazio eta jarraipen prozesua: | (4 puntu gehienez) |
Egokitasuna | 2 puntu gehienez | |
Zehaztasun maila | 2 puntu gehienez | |
d. Sareko lana eta beste erakunde eta baliabide batzuekiko koordinazioa | (15 puntu gehienez) | |
d.1 | Sarean lan egitea | 9 puntu gehienez |
d.2 | Koordinazioa | 6 puntu gehienez |
e. Pertsonen parte-hartzea | (10 puntu gehienez) | |
Onuradunek lan planean parte hartzeko dituzten mekanismoak (parte hartzeko metodologiaren deskribapena, aurreikusitako talde eragileak, aurreikusitako partaidetza-taldeak, boluntariotza, mentoretza, idatzizko akordioak, gogobetetasun inkestak edo bestelakoak) | (10 puntu gehienez) | |
Baditu eta egokiak dira | 5,1etik 10 puntura | |
Baditu | 5 puntu gehienez | |
III. ERANSKINA.–DEIALDIKO BALDINTZEI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: ………………………………………………….. (NAN zenbakia: ………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
ADIERAZTEN DUT:
1. Ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daude Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debeku-egoeretan.
2. Ordezkatzen dudan entitateak (markatu dagokion laukitxoa):
Badu kontratatuta kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari bat.
Kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari bat kontratatuko du, gutxienez lanaldi erdiz arituko dena, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik 2 hilabeteko epean gehienez ere.
3. Ordezkatzen dudan entitateak dirulaguntza erabiliko du kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatzen den pertsonaren oinarrizko soldata finantzatzeko, horretarako erreferentziatzat hartuta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaiena (diruz lagundutako aldi bakoitzaren aurreko urteko abenduaren 31n kasuko mailari dagokiona), baita Gizarte Segurantzaren enpresa kuota eta bidaia gastuak ere.
4. Ordezkatzen dudan entitateak (markatu dagokion laukitxoa):
Kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat edo pareko bat du udalerrian, eguneratuta eta indarrean (erantsi behar da).
Udalerrian kulturen arteko bizikidetzaren diagnostiko bat edo kulturen arteko bizikidetzarako plan bat prestatzen dihardu (agiri bidezko froga erantsi behar da).
Hura 2026ko urriaren 15a baino lehen prestatzen hasteko konpromisoa hartzen du.
5. Ordezkatzen dudan entitateak baimena emanen dio kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatutako pertsonari parte har dezan Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak ezartzen dituen koordinazio-deialdietan, bai eta deialdi honek aintzat hartzen duen aldian teknikarien sarerako antolatzen diren prestakuntza saio berezietan ere.
6. Ordezkatzen dudan entitateak zainduko du betetzen direla kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokarako teknikari gisa kontratatutako pertsonari esleitutako eginkizunak eta eskaeran adierazitako lan plana ere betetzen dela.
Eguna eta sinadura
ESKATZAILEARENDAKO JAKINGARRIAK: Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza itzul dadila, kasuan kasuko berandutze-interesak gehituta, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
IV. ERANSKINA.–SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: ……………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitatea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
Data eta sinadura
ESKATZAILEARENDAKO JAKINGARRIAK: Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza itzul dadila, kasuan kasuko berandutze-interesak gehituta, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
V. ERANSKINA.–ZERGEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA
Tributu-datuen kontsulta
Izen-deiturak: …………………………………………………………………….. (NAN/AIZ zenbakia: …………………………………) .....................................................................entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZ: ..................................).
BAIMENA EMATEN DIOT Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak egunean ditudala frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAION Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).
EZ DIOT BAIMENA EMATEN Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta eskatzaileak aurkezten du eskaera ebazteko behar den ziurtagiria.
Gizarte Segurantzako datuen kontsulta
Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanez, ondoren adierazten den moduan, eta, kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu datu horiek, eskaera izapidetu dadin.
Izen-deiturak: ..........................................................................; NANa/AIZa: ...............................; honako entitate honen legezko ordezkaria: ..........................................................................................................,....................................................................................................(IFZa:...............................) Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten datuak kontsultatzearen aurka nago, honako arrazoi hauengatik:
Data eta sinadura
VI. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: …………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):
Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako lan plan bererako beste dirulaguntza bat(zuk).
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako lan plan bererako, baina laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago oraindik.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
* .....................................................................................................................................................
* .....................................................................................................................................................
* ......................................................................................................................................................
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako lan plan bererako, eta guztira ………………. euro esleitu zaizkio; hori frogatzen duten agiriak aurkezten ditu.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
* .....................................................................................................................................................
* .....................................................................................................................................................
* .....................................................................................................................................................
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
VII. ERANSKINA.–DIRUA AURRERATZEKO ESKAERA
Izen-deiturak: …………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: ........................................................................................................................................................................................
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUT:
Ordezkatzen dudan toki entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua aldi batez finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.
Aurrekoaren frogagarri, honako hauek egiaztatzeko agiriak eransten dira:
Toki entitatearen kontu korronteen eta entitateak egun dituen saldoen zerrenda (aurkeztu bankuko ziurtagiria).
Toki entitateak gaurtik hasi eta hurrengo 6 hilabeteetan izanen dituen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.
Hortaz, honako hau ESKATZEN DUT:
Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
VIII. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA
–Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf
–Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf
–Karguen ordainsariei buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf
Iragarkiaren kodea: F2516541
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
