23. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Espedienteak idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoan, herritar edo interesdunek espedienteak azter ditzaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedatuarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta 270/1998 Foru Dekretua. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zaren, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L2600685