23. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Muruzabalgo Udalak, 2025eko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa, eta erabakia 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Muruzabalen, 2026ko urtarrilaren 12an.–Udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoa.

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Plaza kopurua: 1.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lan-kontratudun finkoa. Lanaldiaren ehunekoa: %81,80.

Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriena).

Egoera: jardunean.

Langileen izenen zerrenda

Lan-kontratudun finkoa.

Luis Miguel Armendáriz López; kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lanaldiaren ehunekoa: %81,80.

Egoera: jardunean.

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileei buruzko oharra.

Adierazten da Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituztela idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak eta administrazio-ofizialaren bi lanpostu, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Iragarkiaren kodea: L2600558