2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MEANOKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Meanoko Kontzejuak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Meanon, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Kontzejuko burua, José María Sáez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2600530