2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Honen bidez aditzera ematen da Beireko Udalak hasiera batez onetsi zuela, 2025eko azaroaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 2026ko udal aurrekontuaren espedientea.
Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Beiren, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2600715