2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako plantilla organikoa.
Plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udalaren idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta aplikatzekoak diren gainerako legezko ondorioak izan ditzan.
Beiren, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2600714