2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean.
Amillaon, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %11. Bateraezintasuna: %35. Lanaldiaren luzapena: %10; %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Egoera: hutsik. Batasunean, Metautengo Barrutiko Udalarekin.
Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa: %12. Lanpostua: %11,65. Baldintzak: lanpostu hutsa, borondatezko eszedentzia dela-eta.
Lan-kontratudunak.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanaldiaren luzapena: %10. Lanpostuko osagarria: %41,19. %3,21 (19/2008 Foru Dekretua). Egoera: jardunean, eta batasunean Metautengo Barrutiko Udalarekin.
Lanpostua: kontzejuetako teknikaria. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanpostua: %20. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Deiturak eta izena: María de los Ángeles Rodríguez Rodríguez. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 2025eko irailaren 9a.
Lan-kontratudun finkoa.
Izen-deiturak: Jesús Lara Ciordia. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2002ko otsailaren 2a.
Aldi baterako lan-kontratuduna.
Izen-deiturak: Alicia Temprano Valerdi. Lanpostua: kontzejuetako teknikaria. Antzinatasuna: 2018ko urtarrilaren 8a.
Iragarkiaren kodea: L2600426