2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.
Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 56.089,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.790,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.240,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 116.922,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 31.363,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 57.453,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 273.857,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 21.950,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 135.775,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 46.332,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 69.800,00 euro.
Gastuak, guztira: 273.857,00 euro.
Adiosen, 2026ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2600692