23. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3814/2025 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 253E/2024 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) 11 plaza huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 16ko 104E/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko urtarrilaren 17an.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko azaroaren 20an deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena.

Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) lanpostuan aritzeko:

–Desgaitasuna dutenentzako erreserba txanda:

VICENTE LACARRA, SOFIA

ANDRES FERNANDEZ, ANA BELEN

–Igoera txanda:

FERNANDEZ MANRIQUE, BEATRIZ

ECHEVERRIA MICHEL, MIGUEL

2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:

–Igoera txanda:

SEGURA GIL, XABIER

PEREZ SESMA, LAURA

–Txanda irekia:

YETANO MONTORI, AMAYA

MUTILOA GOÑI, PAULA

ROMERO MARCOS, IÑIGO

SOLANO LOPEZ, MARIA GRACIA

–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txanda:

IRIGALBA BARDECI, MARIA JESUS

3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Lan araubide finkoan lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko izendatutako izangaiek hilabeteko epean sinatu beharko dute dagokien kontratua, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko abenduaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

ZENTROA

HERRIA

Desg.

Vicente Lacarra, Sofia

72806

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Desg.

Andres Fernandez, Ana Belen

72807

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Igoera

Fernandez Manrique, Beatriz

66274

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Igoera

Echeverria Michel, Miguel

72805

Funtzionarioa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Doneztebe

Igoera

Segura Gil, Xabier

72810

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Igoera

Perez Sesma, Laura

72809

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

Yetano Montori, Amaya

61174

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

Mutiloa Goñi, Paula

68930

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

Romero Marcos, Iñigo

72383

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Irekia

Solano Lopez, Maria Gracia

72812

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

GIBE

Irigalba Bardeci, Maria Jesus

72813

Osasunbideko lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialekoa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2517326