1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3748/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen dituena, laborategiko teknikari espezialisten (LTE) lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 30eko 399E/2023 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko laborategiko teknikari espezialisten (LTE) gehienez 21 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 30eko 1856E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 30ean.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko irailaren 17an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdietan eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 27ko 3158/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.
Izendapenaren ostean, Lorea Arangoa Sanzberro eta María Magdalena Bardón Zabalo andreek uko egin diote hautapen-prozesuari, eta, horrenbestez, bidezkoa da baja horiek betetzea prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin. Hori oinarri hartuta, 2025eko azaroaren 14an izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.
Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, laborategiko teknikari espezialisten (LTE) lanpostuan aritzeko:
MARTÍN ORTEGA, SONIA
MARTÍNEZ ITURRI, SARA
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA/UNITATEA | HERRIA |
Irekia | Martín Ortega, Sonia | 71937 | Funtzionarioa | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña |
Irekia | Martínez Iturri, Sara | 64740 | Funtzionarioa | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña |
Iragarkiaren kodea: F2516927