229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Jarduera-lizentzia ematea. Zezenketako behien abeltzaintzako ustiategi ez-estentsiboa

Alkatearen urriaren 28ko 343/2026 Ebazpenaren bidez, aditzera ematen da jarduera sailkatu baterako lizentzia eman dela, jarraikiz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedaturikoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Hona hemen jarduera horren ezaugarriak:

Lizentzia eman den eguna: 2026/10/28 - 343/2026 Ebazpena.

Sustatzailea: Cesar Arriazu Sada.

Jarduera: zezenketako behien abeltzaintzako ustiategi ez estentsiboa (azienda larriko 30 unitate gehienez).

Tokia: 7. poligonoko 1009. lurzatia (Ablitas).

Ablitasen, 2026ko azaroaren 3an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2614221