229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

736/2026 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baita Hezkuntza Departamentuak udal titulartasuneko haur eskoletako jantokiko laguntzaileen kontzeptuan diruz laguntzen ahal duen gehieneko gastua 2026-2027 ikasturterako.

Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 3.1 artikuluan jasotzen denez, diruz laguntzen ahal diren gastuak dira jantokiko laguntzaileei dagozkienak. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen artean lankidetza hitzarmenak izenpetzeko oinarriak ezarri ziren, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan zehazten denez, gainera, Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzean jantokiko laguntzaileei esleitutako zenbatekoa finantzatuko du, betiere jantoki-­zerbitzua ikastetxean ematen bada.

Beraz, Hezkuntza Departamentuak jantokiko laguntzaileen kontzeptuan diruz laguntzen ahal duen gehieneko gastua zehaztu behar da 2026-2027 ikasturterako.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du diruz laguntzen ahal den aipatu gehieneko gastuari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 3.100 euroko kopurua zehaztea Hezkuntza Departamentuak, jantokiko laguntzaileen kontzeptuan, udal titulartasuneko haur eskola bakoitzerako diruz laguntzen ahal duen gehieneko gastu gisa 2026-2027 ikasturterako, betiere jantoki-zerbitzua ikastetxean ematen bada.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea toki entitate interesdunetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2026ko azaroaren 13an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2614822