229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Vianako Udalak adierazten du heldu den 2026ko abenduaren 31n bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Vianan, 2026ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2614268