229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2027ko prezio publikoen ordenantza fiskalak eta arauak. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2026ko urriaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2027an indarrean izanen diren prezio publikoen ordenantza fiskalak eta arauak.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedienteak azter ditzaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Tafallan, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2614180