2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2027ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2026ko azaroaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2027ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek nork betetzen dituen zehaztuta, bai eta horietan egin aldaketak ere; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).
Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), zeinak loturik baitaude martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Santakaran, 2026ko azaroaren 4an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2614301